Jaiei eta ospakizunei
buruzko hausnarketan konturatu naiz Festak bizitzaren erdigunean daudela , pertsonen
arteko harremanekin lotuta daudela oro har, eta emakume eta gizonen arteko
harremanekin bereziki.
Horrek Festak nola
ospatzen ditugun eta zertarako behatzeko beharra erakutsi dut. Bai gure herrian
ohiturazko ditugun festak bai eskolan ospatzen ditugunak.
Nire jakinmina piztu du gai honek. Inkontzienteki
ospatzen ditugun jai askoren atzean zer sinbolismo dagoen ikertzeko gogoa piztu
dit. Ea zer elikatzen ari garen jakiteko.
Eskolan nahita ez landu beharreko gaia dela
uste dut. Ikasle eta irakasleok hausnartu behar dugu zer ospakizun ditugun
eskolan. Zergatik ospatzen ditugun egun hauek eta zertarako. Ospakizun haietan
estereotipo sexistarik erabiltzen ote dugun eta hala bada hauek aldatuz joan
beharko dugu. Azpiko puntu hauek kontuan hartu beharko ditugu:
·
Gure jai eta ospakizunen jatorria aztertzea, genero ikuspegia ezarriz
·
Sexu genero sistema erreproduzitzen duten ereduak era kritikoan lantzea
·
Hipersexualizazioa lantzea
·
Musika, letra eta dantzak aztertzea
·
Tradizioa betikoa delako onartu egin behar da? Hausnarketa egitea
·
Ikastetxeetan eztabaida prozesuak martxan jartzea
Sarean bila aritu naiz eta Tolosan jaiak parekideak
izateko egin zuten prozesuaren ondoren sortutako gida hau lagungarria dela uste
dut jai parekideak antolatzeko, honen inguruan aztertzeko…
Bukatzeko Unairen post hau
ekarri nahi dizuet. Gaia nola landu duen asko gustatu zait. Puntu asko garatu
ditu , adibidez Amelia Barkinen hitz hauek
dakartza bertan eta erabat ados nago beraiekin.
Baina
irakasleek ezin dute kanpotik datozen jarduera horien ejekutore hutsak izan;
kontzientzia feminista garatuta eduki ezean, proposamen horien funtsa oso
eskasa izango da. (…) Hori lortzen den egunean, agian ez da beharrezkoa izango
kanpotik irakasleei sekuentzia didaktikoak ekartzea haien ikasleekin jorratu ditzaten;
irakasleek beraiek jakingo dute noiz eta nola jokatu, zer indartu, zer
proposatu ikasleei”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina