LEGEA ETA PARTAIDETZA
Aste honetan legediari buruz hausnartuko
dugu. Argi eta garbi daukat gaur egun legediak aztertzen denbora gutxi eskaintzen
dugula eta hauek izan beharko lirateke gure abiapuntua.
Aste honetan aztertzen gauden lege, artikulu edo xedeen artean bi aukeratuko nituzke. Alde batetatik, II. HEZKIDETZA-PLANA, EAE-KO HEZKUNTZASISTEMARAKO BERDINTASUNAREN ETA TRATU ONAREN BIDEAN 2019-2023 eta beste aldetik Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea (2004ko abenduaren 28a).
Lehenengo
legean agertzen diren zutabeak ezinbestekoak iruditzen zaizkit. Gainera, guztiz
ados nago gure bidea berdintasunarekin batera tratu onak bultzatzea dela.
1. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.
2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.
3. Emakumeen jakituriaren integrazio eta haien ekarpen sozial eta
historikoa.
4. Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen
bidez.
5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.
6. Espazioak ikastetxean eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera
osagarriak.
7. Berdintasunezko hezkuntza afektibo eta sexuala.
8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku-hartzea.
Bestalde, bigarren legetik parrafo hau azpimarratu nahiko nuke:
“sexuaren
araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaintzea, bereizkeria-mota
oro baztertzea, eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta
profesionala bermatzea. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako
berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean,
antolaketan eta abarrean.”
1.go legeko zutabea eta 2. Legetik
aipatu dudan parrafoa betetzeko eta aurrera eramateko, ezinbestekoa da gizartearen
parte-hartzea eta inplikazioa. Nire ustez, legeak bere osotasunean beteko
balira edota betetzen gehiago saiatuko bagina, honez gero bereizketak eta tratu
txarrak gutxituta egongo ziren. Gizartea, hezkuntza barne, kultura, ohitura,…
transmititzaileak gara. Beraz, guk mezuak (ahozkoak direnak eta ahozkoak ez
direnak) hobetzen baditugu dena hobetuko da. Nik behintzat horrela pentsatzen
dut.
Hemen hezitzaileon lana handia eta beharrezkoa da. Baina irakasle askok hezitzaile hitza entzuten dutenean, ahaztu egiten zaie beraiek ere hezitzaileak direla eta zuzendaritza, berritzegune, orientatzaile, hezitzaile batzordeko kideak,… bezala beraiek ere (irakasleek) hainbat ardura eta egin beharra dituzte.
Nire iritziz aurrera jarraitzeko dauzkagun erronka
nagusiak ondorengoak dira:
- Eskoletan, irakasle eta gainontzeko
langileek (jangelakoak, atezainak, hezitzaileak…) sentsibilizazio
eta prestakuntza trinkoa jaso beharko lukete. Nolabait denak
sentsibilizatzea lortu behar dugu. Ezinezkoa da hau dena aurrera eramateko gutxi
batzuen esku gelditzea.
-
Irakaslegoaren profesionaltasuna. Beraien lanaren
oinarri den Dekretua eta gidak ezagutzea eta horren arabera jokatzea. Beraien
ikasgaia azalduz aparte, eskola komunitatearen ongizate fisiko-psikiko-emozionala
aurrera hartu behar duten ardura hartzea eta egin behar duten lana egitea.
-
Ikuskaritzak legea betetzen dela ziurtatzea.
- Administrazioak hau dena aurrera eramateko behar den
baliabideak eskura jartzea (pertsonalak, ekonomikoak, ...).
Bukatzeko, aurreko urteetako post hau partekatu nahi dut.
Autoreak egindako hausnarketarekin bat bainator.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/11/legearen-babesean.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina