Aste honetan ere, ohiko bizitzako hainbat une aztergai jarri ditut. Hau lana!!!! Orain arte lagun artean barre egiten genuen fededunak ez izateko urteko santoraleko zati nagusi bat ezagutzen genuela. San Joanetik hasita San Martinera nahiko ondo izendatzen genuen patroia eta herria. Baina horretaz gain ez genien erreparatzen festa horien jatorriari, ez nire kasuan, ezta emakumearen paperari. Nik jaiak beti atxikitzat hartu baititut lagun koadrilarekin elkartzeko eta pote batzuk hartzeko.
Dantzekin, aldiz, betaurreko moreak jantzi genuen aspaldian. Gogoratzen dut 16-18 urte nituenean, dantza taldean Gipuzkoako Brokel Dantzako dantzak ikasten eta dantzatzen hasi ginela. Nire dantza taldean momentu horretara arte neskek ez zuten dantzatzen Gipuzkoako dantzarik. Dantza horien artean Boastitzea izeneko bat dago, dantza ziklo horri sarrera ematen dion bat. Lehen mutilek baino ez zuten dantzatzen, baina neskak dantzatzen hasi zirenean nesken jantziak mantendu zituzten eta derrigortu zuten zapi zuri batzuk eramatea eta besoak mugitzea neskek dantzatzen zutenean. Horra gure koadrilaren iraultza! Ez genuen ondo ikusten dantza “afeminatzea” neskak dantzatzeagatik, nahikoa ikusten genuen gonarekin dantza izatea. Baten edo bitan lortu genuen zapi barik dantzatzea, baina pausu gehiagorik ez genuen lortu ematea. Gaur egun jarraitzen dut zapiekin dantzatzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina