“Festak bizitzaren erdigunean daude,ez bakarrik lan eta atseden erritoekin lotuta daudelako. Eguneroko monotonian parentesi bat ezartzen dute, ideia eta baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin, hau da, pertsonen arteko harremanekin oro har, eta emakume eta gizonen arteko harremanekin bereziki”
Inoiz ez nituen jaiak ikuspegi honetatik aztertu eta jaiak gozatzeko espazio batzuetatik baino harago doazela konturatzeko balio izan dit. Dudarik gabe esan dezaket egunerokotasunean onartzen ez ditugun jarrera asko baimentzen ditugula edo normalizatu ditugula jaien aitzakipean. Horrek tradizioaren izenean dauden lege ez idatziz gain, ematen diren jarrera eta eraso matxisten inguruko abaniko zabal batera garamatza, azken urteetan mugimendu feministari esker mahaigainean jarri eta honi aurre egiteko tresnak eta sentsibilizazio kanpainak gauzatu dituen.
Aurreko urteetako sarrera bat aipatzekotan #Nagore-k egin duena azpimarratu nahiko nuke, bertan hainbat ideia interesgarri biltzen ditu:
➤Historia manipulatzeko edota ez ezagutzeko arriskua.
➤Jaiak gertaera isolatu gisa ulertzea.
➤Eta gizartean betetzen duten funtzioa behar adina ez baloratzea.
➤Folklore huts bihurtzea eta transmititzen dituzten balioak hutsalak izatea.
➤Jendartean jaien apropiazioak egitea, eta klasismoan erortzea.
➤Heteroaraua eta estereotipo nahiz rol sexistak oharkabean eta modu naturalean erreproduzitzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina