2020/11/22

Gona eta minifalda


Gona eta minifalda lelopean atera nintzen ni lehen aldiz ekainaren 28an Zarauzko kaleetan barrena. Genero eraikuntza alde batera utzita, guztiak minigonarekin eta Zarauzko musikla plazan jarri genuen armairu erraldoi batetik atera ginen, ondoren muxu katea egiteko udaletxe plazaraino. Gurekin Jaietik antolatu genuen.

Gomendatutako Pixabay-en ibili naiz ilustrazio bila. Festa hitza jarrita agertu zaizkidan argazki guztiak ez dute, inolaz, zerikusirik niretzat hain maitatuak diren festa ereduekin. Festa herrikoiak, feministak, autogestionatuak, uda giroan eta aire librean... Festa askeak!

Mariak idatzitako post hau ekarri nahiko nuke ona, Tradizioen traizioa! Gure identitatea eta ospakizunak zalntzan jartzera gonbita interesgarria egiten du eta baita gomendio batzuk egin ere.

Jai eta ospakizunen datak (erlijio kristau eta santuen izenakan nonhai...), moduak (sokamurrutarra, leihak, antolakuntza eredua...) eta parte hartzeak bahituak zian dira emakumeontzat edota normatik ateratzen ginen guztiontzat. Ikusita dago festen eta ospakizunen antolaketan parte hartze aktiboa egiten ez badugu, jaiak gutxi aldatuko direla. Hemendik auzo eta herriko festak antolatzen dituzten herritarren lanari egin nahi diet aitortza. Gero eta femenista gehiagok asanblada hauetan parte hartu, are eta feministagoak izango dira. Gero eta gehigo gara...



Matxitoak, GUREKIN JAI!


Nahikoa matxirulo izan ditugu gure festak antolatzen, kudeatze eta akaparatzen. Nahikotan entzun ditugu babosoak. Entzun bakarrik izango balitz gaitz erdi... bizi, ikutuak izan eta beldurra eragin digute. Zenbatetan mezuak bidali etxera ondo zaudela iristean, zenbatetan martxa azkartu norbait atzetik genuelako, zenbatetan kontzertuetako karteletan gizonak besterik ez, zenbatetan militarizatutako ekintzek eta norgeiagokek bete diztuzte guztionak diren plazak... Matxirulo, ezkutatu zaitez!

Epelde da Larrañagak makina bat hanka sartze eginak dira beraien letretan. Bada ordea asko gustatzen zaidan kopla bat: "Bakoitzak jakingu du bere gorputza zein konpasetan astindu!" Baina hori bakarrik ez ikusi dugu eta gure erritmoak dantzatzea askotan arriskutsua izan dela. 

Jaiak, gauak eta plazak gureak dira!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina