Jaiei eta ospakizunei buruzko hausnarketan konturatu naiz…inkontzienteki genero estereotipoak eta genero rolak erreproduzitzen ditugula; adibidez, euskal jantzi tradizionalekin neskak soinekoarekin eta mutilak, aldiz, praka, gerriko eta txapelarekin doazenean.
Nire jakin mina piztu du Olentzero Egunean Mari Domingik duen papera, beno, egia esanda, guk eman diogun papera: Olentzeroren emaztea, laguntzailea, bigarren plano batean dagoena. Hori aldatzea gure esku dago!
Hemendik aurrera nire inguru hurbilean JAIETAN zein OSPAKIZUNETAN ideia estereotipatu horiek identifikatzeko ahalmen handiagoa daukat eta horiek aldatzeko edota alde batean uzteko proposamenak adieraziko ditut.
Gaurko sarreran aurreko edizioetako ikaskide honetako POST hau aukeratuko dut. Izan ere, jaiei buruz dihardu, horietan, komunitatea saretzeko baliagarriak diren arren, zoritxarrez askorentzat jaiak beldurra eta erasoak egiteko erabiltzen dituzten. Gainera, jarrera hori ulertzeko Bartzelonako Udakal plazaratutako iragarki bat txertatu du, jaietan gertatu ohi diren jarrera matxisak salatzeko.

Hezitzaile gisa ikasleekin, euskal jantziak jantzi behar ditugun egunetan aldaketa egiteko aukera ematea, hots, neska zein mutilek nahi duten jantzia hautatzeko erabakitzea. Modu horretan, mutilek soinekoak jantzi dezakete eta neskak, adibidez, praka, gerriko eta txapela. Irakasleen artean ere, jantzi aldaketa hori egingo nuke. Gainera, ezinbestekoa da aldaketa horren arrazoia azaltzea, genero estereotipoekin apurtzea dela helburua.
Eremu hezitzailean genero estereotipoekin apurtzea ez da lan makala, eta hainbat ERRONKA aurki ditzazkegu bidetik.
Eremu hezitzailean genero estereotipoekin apurtzea ez da lan makala, eta hainbat ERRONKA aurki ditzazkegu bidetik.
- Gerta liteke, eskolan sistema tradizionala errotuta duten irakasleak egotea eta aldaketen aurrean kontrakotasuna erakustea.
- Bestetik, gerta liteke ere bai, zenbait haurrek aldaketa hori ez ulertzea edota aldaketari uko egitea. Izan ere, etxean jasotzen duten heziketa hain garrantzitsua denez, etxean ikusi eta ikasten dutena erreproduzitzen dute, eta horren gainean aldaketak egitea oso zaila da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina