Jaiei eta
ospakizunei buruzko hausnarketan konturatu naiz ez garela konszienteak jaietako
inguruaz: jatorriz, begirada patriarraz, gizartean dagoena jaietan ere dagoela.
Eraso fisikoak beste hamaika zapalkuntzak
daude herrietako jaietan. Entzunadakoak hainbat dira: bereziki diskriminatzaileak
diren festak, Irun eta Hondarribiko alardeak edo Baztango mutil-dantza kasu.
Arreta erakarri dute, eta erantzuna eragin, baina ez dira bakarrak.
Parekidetasuna, oro har, jai eremuaren osotasunean errotu gabeko kontua da
oraindik.
Sistema hori
eguneroko jardunean agintzen duen genero-sistema bera da, gizonen eta emakumeen
arteko ezberdintasunak bermatu eta betikotzen dituena.
Nire jakinmina
piztu da nire hurbilean dauden jaiak hausnartzen, Barakaldoakoak; herriaren nortasuna eta
jendartearen harremanak islatzen dituztela
uste dut. Bilakaera ikusi dut baina aldarrikapen asko geratzen direla ustetan nago.
Jaiek badute beste
berezitasun bat. Aldarrikapenerako erakusleihoa izan ohi dira Euskal Herrian.
Hala, herritarrek festa probestu izan dute agintea kritikatu edota bestelako
ordenak irudikatzeko, horretarako parodia edo mozorroa erabiliz. Hala eta
guztiz ere, distortsio hori ez da baliatu genero-sistema ere iraultzeko.
Baztekeriak eta ezberdinkeriak mantendu dira, gizarte patriarkal eremuak
imitatuz.
Festan dugun mitoa: dena balio du. Bada
arriskutsua, ondorioa izan daitekelako indarkeriak naturalizatu egiten direla. Egunkarietako
azalak batzuetan bete dituzte irudiak,
non emakumeen zapalkuntza ageri dira eta.
Gozatzeko aukerak ez dira berdinak: kasu askotan
emakumeen esku geratzen dira festetako etxeko lanak, festen erdigunea nork
okupatzen duen ikusten badugu….gizonak dira ekimen askoren protagonista.
Hemendik aurrera
jaietan ere esku-hartze hezkidetzailean
jarriko dut burua.
Mugimendu feminista hainbat jai batzorde eta antolatzailerekin lanean dabil jaiak aldatzeko, herritar guztien ardura izango balitz, arinago aldatuko litzateke.
Nire ustez erronka
hezkidatzaiale haundia dugu,
ospakizun desberdinen sexismo, androzentrismo, genero-indarkeria, kontsumismoa,
patriarkatua eta abarrekoak kuestionatzeko balio izan behar du....kritikotasuna
lantzen, zalantzan jartzen..., eta bide batez ospatzeko beste era posibleak bilatu nahian.
2018an Marta
Lópezek egindakoa asko gustatu zait:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/ospakizunen-aurrean-ere-jarrera-kritikoa.html
berak han aipatzen dituen materialengatik, batez
ere mitoei buruz aurkezten duen bideoa:
"El sexismo también sale de fiesta:
¡desmontemos mitos!."
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina