Aste honetan, errepresentazioa eta denboraren erabilera izan ditugu
hizpide. Errepresentazioak espazio fisikoetan, espazio birtualetan
eta ikus-entzunezko eta espazio literarioetan duen garrantzia ikusi
dugu; denboraren erabileraren kudeaketa berdinkidea ahaztu gabe.
Irakurgaia irakurrita, emakumearen errepresentazio maila baxua dela
ondorioztatzen da, horrek, berez, emakumearen jarduna,
ekintzaletasuna eta ekarpenak gutxiago direla esan nahi ez badu ere.
Espazio fisikoetan gizona da nagusi; Tolosaren adibidea hartuta,
bertako kaleak aztertzen hasiz gero, emakumezkoen izena dutenak hiru
besterik ez direla ikusi ahal izan dut: Andre Mari kalea, Santa Klara
kalea eta Madalen kalea, hain zuzen ere:
http://c2.nekar.com/eu/kale-planoa/?localidad=31
Kaleei dagokinez beraz, emakumeak ez dira oroimen sozialaren parte.
Txitxi Orbegozo artistak 2009.urtean egindako “Kuttunak” izeneko
proiektua aipatzekoa da. Herriko pertsonaia ezagunak omentzeko
helburuarekin, erretratu sorta bat egin zuen, Tolosako kaleetan zehar
jartzeko. Hirutik bi, emakumeenak dira: Sor
Vicenta eta Teresa
Gónzalez “La pirula”.
Jardueraren inguruan jasotako datu eta ondorioei dagokienez, atera dezakedan ondorio nagusiena, ikus-entzun munduan behintzat, sexu-genero estereotipoen antolakuntza apurtzen dutenak badaude, emakumeak direla da (Millenium-eko trilogiako Lisbeth Salander adibidez); gizonezkoak aldaketa gutxiago jasaten dituzte beraien ezaugarri, izaera, jokaera, etab.-en inguruan, estereotipatuagoak daude.
Hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak honako hauek
izango lirateke:
-
Ikasgeletan berdintasuna sustatu eta praktikan jartzea espazioari dagokionez ere.
-
Neska eta mutilen parte hartzea ahalik eta parekideena izan dadin saiatu, bai parte hartze kopuruari, bai eta denborari dagokionez ere.
-
Errepresentazioaren garrantzia eta denboraren erabilerarena erakutsi ikasleei, hori barneratu eta beraiek ere kontzienteki, aldaketa txikiak egiten hasteko.
-
Patioetako antolamendua aztertu eta sexu arrazoiengatik eginiko banaketa deuseztatu, erabilera berdindu bat aplikatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina