ERREPRESENTAZIOA
ETA DENBORAREN ERABILERAREN INGURUAN HAUSNARTZEN
Historian
zehar emakumeak eginiko
ekarpenak ikusezin bihurtu dira
eta haien esku hartze eremuak patriarkatuak
mugatu egin du, estrategia desberdinak
erabiliz. Honek guztiak emakumeen
errepresentazioan eta denboraren erabileran eragina handia izan du.
Horregatik, garrantzitsua da
historia berridaztea,
gure gizartean emakumeei
bere lekua eta protagonismoa emateako.
Emakumeek
hirian duten presentzia sinbolikoa areagotu egin behar da, gure herri
eta hirietan, emakume-izena duten kaleak % 10 baino gutxiago dira,
eta horietatik gehienek santa edo ama birjina baten izena hartzen
dute. Honek, Emakumeek
espazio publikoan dagokien tokia sortzen eta euren buruak aintzat
hartzeko erreferentziak topatzen lagunduko du
Aipatzen
ez dena ez da existitzen,
ez
da errekonozitzen
Bizi
ez ditugun espazioak ezezagunak
eta
arrotzak dira.
http://emakumeenmundumartxa.eus/
2014.
urtean Hezkuntza sailak Hezkidetza planaren barruan patioen
berrantolaketa proposatu
zuen:
espazio fisikoak harremanak baldintzatzen ditu eta
sexuaren araberako botere harremanak zein pribilegioak finkatzen
ditu, baita adin eta aniztasun funtzionalaren araberakoak ere.
Ikerketek erakusten
dute oraindik patioa mutilena dela, baloia eta porteriak nagusitzen
dira espazioaren kudeaketan eta neskak hitz egiten jarduten dira
patioaren ingurunetan. Baina, neskek ez dute bereziki adierazten
espazio gehiagoren beharra; zoritxarrez ondo barneratuta daukate
beraientzako esparruak beste batzuk direla. Gainera irakasleriaren
gehiengoak naturala ikusten dute egoera hau.
Mundu birtualean
genero kontuetan gauzak berdin errepikatzeko arriskua dago. Beraz
teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea ezinbestekoa
dela emakumeen presentzia parekidea beramatzeko.
Gelan lantzeko
jarduera egoki bat, emakumearen prezentzia interneten izango
litzateke, Internet
emakumeen jabekuntzarako
«esparru aproposa» delako:
Ikerketek
frogatu dute kopuruan behintzat berdintasuna lortu dela, baina
horrek ez du boteregunerik lortu Interneten. Erabiltzaileen erdia
izatea ez da eraginaren erdia emakumeena izatearen sinonimo.
Eta, «Gizartea
parekidea ez den artean, Internet bera ere ez da izango»
Gazteen arteko
gehienek telebista zein internet aukeratzen dute entretenitzeko modu
bezala. Esan behar da telesailek haiengan sekulako eragina dutela,
bereziki neskengan, eta mutil zein neskentzako eraikitako
estereotipoetan genero-desberdinkeria nabaria dela.
Irakurketa atalean
ere estereotipoen etengabeko erreprodukzioa topatzen dugu.
Ikastetxean
lantzeko erronkak:
Arlo
desberdinetan emakumeen errepresentazioa eta denboraren erabilera
aztertzea eta parekidea izateko erabakiak hartzea
Patioak
berrantolaztzea parekidea izan dadin
Patriarkatuak
emakumeak gutxiezteko erabiltzen dituen estrategiak irakastea
Etorkizuneko
gizarte parekidearen alde irakastea, mugarik gabe norbanako
identitatea garatzeko
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina