2015/12/20

EMAKUMEEN PRESENTZIAREN AREAGOTZEAREN BEHARRA



Hiriko Kolektiboaren ustez, gaur egun, gure herri eta hirietan, emakume-izena duten kaleak % 10 baino gutxiago dira, eta horietatik gehienek santa edo ama birjina baten izena hartzen dute. Emakumeek hirian duten presentzia sinbolikoa areagotu egin behar da kaleen izenak, plazenak, parkeenak eta eraikin esanguratsuenak erabiltzeaz gain, espazio publikoan ageri diren ikonoetan emakume presentzia hori ugarituz. Izan ere, Zaida Fernández soziologoaren ustez aipatzen ez dena ez da existitzen, ez da errekonozitzen.   
Horretaz gain, emakumeek beraiek haientzako irisgarritasun eta segurtasun eskasa duten gune ilunak identifikatzea, aztertzea eta hobekuntza proposamenak martxan jartzea bultzatu behar da.

Emakumeen errepresentazioa espazio birtualari dagokionez, batetik, sistema patriarkala zalantzan jartzen duten ahots anitzetara iristeko eta norberarena hedatzeko aukerak erraztu eta zabaldu dira. Bestetik, Ianire Estebanezek dioen moduan, mundu birtualean genero kontuetan gauzak berdin errepikatzeko arriskua dago: “Sarritan gertatzen dira irainak, jazarpenak, arazoak eta interpretazio okerrak”.

Bere aldetik, ikus-entzunezko eta espazio literarioetan aniztasunaren errepresentazioak garrantzia dauka batetik, sexu-genero estereotipoek mutilengan eta neskengan eragina baitaukate eta bestetik, espazio literarioan ere estereotipoen etengabeko erreprodukzioa topa baitezakegu irudi eta eduki sexistak edota emakumeen aurkako indarkeria justifikatzen edo bultzatzen dutenak.

Denbora erabilerari dagokionez, 2013ko EUSTATen datuen arabera, oraindik erabilera desberdina dugu emakumeek eta gizonek etxeko-lanetan eta zaintza kontuetan.

Argi dago emakumeen prezentzia urria dela gure herri eta hirietan eta hori eragoetzearen beharrean gaudela; horrek emakumeoi espazio publikoan dagokigun tokia sortzen eta  geure buruak aintzat hartzeko erreferentziak topatzen lagunduko baitu. Horretaz gain, ikus-entzunezko eta espazio literarioetan aniztasunaren errepresentazioak bultzatu behar dira protagonista eredugarriak izateko.

Emakume eta gizon ez estereotipatu protagonistak filmetan

“Quiero ser como Beckhan” filmean neska eta Billy Elliot filmean mutil ez estereotipatu protagonistak topa ditzakegu. Biok beste sexuari egokitzen zaien jarduera egitea erabakitzen dute familiari eta gizarteari aurre eginez. Ondo aztertuz gero, badaudela pelikula eta telesailak eredu berriak erakusten dituztenak aurki ditzakegu, oraindik asko ez badira ere. 




Emakumeen presentzia Vitoria-Gasteizen

María de Maeztu Forum Feminista”ren Pilar Sanz de Pablok, “Mujeres en las calles” artikuluan dio 1005 izendatutako kaleetatik 42, %4a, baino ez daudela emakumeen omenaldian izendatuta. Zenbaki horrek historian zehar emakumeei eta beren ekarpenen ezagutzari eduki zaien diskriminazioa adierazten duela. Gainera, zenbaki horrek ez duela kulturako eta historiako emakumeen aniztasuna adierazten; aukeratutako gehienen profila, emakumeei kulturalki ezarritako genero estereotipoarekin lotuta baitago; guztietako 18 (aspaldi izendatutako kaleen izenak), santuak , komentu eta babestokiko laguntzaileak eta komentuko sortzaileak dira.
Estatuei dagokienez, Eduardo Azurmendik “Las estatuas tienen rostro de hombre” artikuluan esaten dioenez, ez dago estaturik emakumeen omenaldian santu eta ama birginenak izan ezik.

Hau guztia kontuan harturik, ikastetxean lantzeko erronkak dira:
  • Espazioaren eta denboraren banaketa eta erabilera berdina sustatzea. 
  • Emakume eta gizon ez estereotipatu protagonistak dituzten filmak edtao teleasailak ikustea eta horien inguruko lana egitea.  
  • Hiri edo herrietako emakumeen presentzia aztertzea eta horren inguruan hausnararaztea. 
  • Hedabideen esparruan irudi eta eduki sexistak edota emakumeen aurkako indarkeria justifikatzen edo bultzatzen diuztenak kentzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina