Gaiari buruzko laburpen eran esango neuke
Oso
gai interesgarria aste honetakoa ere. Oraingo honetan errepresentazioa eta
denboraren erabilera ditugu hizpide. Oso eremu zabaleko kontzeptuak direnez,
hezitzaileon egunerokotasunean erabat presente diren gaiak. Itxuran soilik
berdinkidea dan hezkuntza-sisteman, hau ez da berez suertatuko, izan ere, esku
hartze hezkidetzaile kontzienterik definitu ezean, sexismoaren zikloa etengabe
erreproduzitzen baita.
Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen moduan honako
hau interesgarria aurkitu dot:
[PDF]Berdintasunezko jolasa Hezkidetza eta espazioaren ...
www.hernani.eus/eu/ficheros/9_11451eu.pdf
· Jardueraren inguruan jasotako datuak eta
ondorioak atalean Bermeon aipagarria dan emakume bat aztergai izan dot: Salomé
Campos.
XX. mende hasieran, Campos
ahizpak, Julia, Felicia, Eufemia eta Salome Bermeoko arrain kontserben artisau lanetan
hasi ziren, bitartean nebak, Dionisio eta Ponciano, itsasoko lanetan
zenbiltzan.
Beraien
ospea arin zabaldu zen eta 1920.an ospeari esker, fabrika barri bat irekitzeko
aukera zuten, handiagoa eta prestatuta produkzio goraldiak aurrera atera al
izateko. Urte batzuk geroago, arreba nagusiaren -Julia- eta bere senarraren
heriotzaren ostean, Salome bakarrik hasi zen zuzentzen negozioa.
Salome
beti izan zen andereen gaitasunen defendatzaile finkoa. Egun batean, portuan,
eztabaida bat sortu zen gizon eta emakumeen trebetasunen arteko diferentziei
buruzkoa. Salomek ebatzi nahi zuen asuntoa, itsasoan lan egiten zuten gizon
guztien aurrean apustua eginez: Bermeoko portutik ondoko Izaro uharte-arte
igeri egitea zen erronka. Esan beharrik ez, bere ideia irribarre batzuekin
erantzun zela erronkaren data finkatzerako orduan.
Iraileko
goiz batean, batel baten joan ziren gizonak lagunduz Salome, portuko uretan murgildu
zen eta Izaro bidean hasi zen igeri egiten. Kantauri itsasoko 2 milia egin zuen
besakadaz besakada, izugarrizko esfortzuarekin eta bere borondate zein izaera
zigiluaz.
Bere
balentriak erronka eta Bermeoko herri guztiaren errespetua eta ezagutzea irabazteko
balio izan zion. Hau dela eta, bere izaera bakarra eta errepika-ezinaren
omenaldia.
Salome
Campos igeriketa bere irudiaren ordainetan egiten da eta zelan ez, etorkizun
nekaezin eta esfortzudun batengatik borrokatzen duten andere eta gizon guztien ordainetan.
«Fue una firme
defensora de la capacidad de las mujeres y en una ocasión surgió una apuesta
que quiso zanjar con el reto de nadar hasta la isla de Izaro»
Brazada a
brazada logró cubrir las dos millas que le separaban desde el muelle hasta su
meta y su gesta le sirvió finalmente «para ganar, además de la apuesta, el
respeto y el reconocimiento de todo el pueblo», recuerdan.
Se desconoce
la edad en la que Salomé llevó a cabo su hazaña, «seguramente fue antes de
casarse, con 15 o 16 años», tantean; aunque lo que sí es casi seguro es que
tuvo como contrincante a otra mujer. «Por lo que cuentan tuvo que abandonar a
mitad de carrera agotada por el cansancio»,
Nire ustez, guzti hau ikastetxean lantzeko erronkak, aste honetako
irakurgaian agertzen diranak litzakez:
Hezkuntza sistemaren erantzukizuna da:
● Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu
bisual desberdinetan sexu-genero estereotipoak zalantzan jarri eta
deseraikitzeko ikus-entzunezko alfabetizazioa eta literarioa eskaintzea.
● Eredu
berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus-entzunezko ekoizpenak
eta literarioak bistaratzea.
Gaian
esandako moduan: “Jendarteratzeko prozesuan hezkuntzak duen erronkarik nagusietariko bat
ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak definitzea da, horrela bakoitza
protagonista sentituz hazi eta hezteko aukerak sustatuko baitira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina