Bigarren bloke hau: “Emakumeen ekarpenak eta presentzia” izeneko
honetan “Errepresentazioa” dugu aztegaia. “Aipatzen
ez dena ez da existitzen, ez da errekonozitzen” kontuan harturik, ahanzturatik berreskuratu
behar dira emakumeen aztarnak oroimen sozialaren partaideak izendatuz. Emakumeen
presentzia areagotu behar da eremu desberdin hauetan:
·
Espazio fisikoetan
Gaur
egun, gure erri eta hirietan, emakume-izena duten kaleak %10 baino gutxiago dira, eta
horietatik gehienek santa edo ama birjina baten izena hartzen dute. Kaleen
izenak, plazenak, parkeenak, eraikin esanguratsuenak eta espacio publikoan
ageri diren ikonoak izendatzerakoan/sortzerakoan emakumeen presentzia
sinbolikoa areagotu egin behar da.
“Hiria ekoizpen-ugalketa
binomioaren arabera diseinatu den heinean sexista eta diskriminatzailea da” Teresa
Del Valle antropologoak esandakoa haintzat harturik, espazioen konfigurazioan eta segurtasun
pertzepzioan: gune ilunak identifikatu, aztertu eta
hobekuntza proposamenak martxan jartzea ezinbestekoa da.
Eskolak
Ikastetxetan
“gune debekatuak” daude neska / mutilentzat? Ikasgelak, pasabideak, jantokia,
aldagelak … ikasle guztiek
konpartitutako espazioak dira. Orokorrean berdintasunean ematen da toki
hauen erabilera sozializazioa eta elkarbizitza garatuz.

Komunak

Etxeko
eta kaleko komunak ez dira berdinak. Zergatik? Erabilera
pribatua eta publikoa desberdina direlako. Zalantza aurrean irakurgarri interesgarria
dugu Beatriz Gimenok osatua.
·
Espazio birtualetan
Bizitza hiperkonektatu honetan garrantzi
handikoa da internetek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea eta sexismoa
salatu eta erreproduzitzen ez dutenekin konektatzea eta eredu berriak zein ez
estereotipatuak bistaratzea.
Harreman
sozial birtualak sortu, kudeatu eta bizitzeko era berrietan murgildu behar
honetako hedabideak, gazteentzako atariak, bideoblogak, … pertsonen
errepresentazio ez estereotipatuak bistaratzeko saiakerak, pentsaera kritikoa
eta salaketa zuzenak ahalbideratzeko hautuak, interakzioa eta partaidetza
zuzena bilatzen eta sustatzen dutenak oso garrantzitsuak
dira bilduma honetan jasota dauden guneak.
Teknologiak eskeintzen dituen aukerak ezagutzea
ezinbestekoa bada ere, emakumeen jabekuntza eta talde-antolakuntza sustatzeko
gaitasunak lantzea garrantzi handikoa da internet eta sare sozialak beldur
gabe erabiltzeko.
·
Denboraren erabilean

Aurreko guzti hau laburtuz, begirada
kritikoa martxan jarrita Hezkuntza sistemaren erantzunkizuna :
- ikasleei kontsumitzen
dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu-genero estereotipoak
zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus-entzunezko alfabetizazioa eta
literarioa eskaini
- eredu berdinkideagoak,
aniztagoak erakusten dituzten ikus-entzunezko ekoizpenak eta literarioak
bistaratu.
“Berdintasunaren aldeko jarrerak, lehenik eta behin, gure mundo hau
antolatzeko bestelako era bat proposatzen du, banakoen garapen indibidualaren
gainetik, gizarte guztiaren aurrerapenaren alde egiten duena” (Izaskun Landaida)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina