Historioan zehar
emakumeen irudia eta lorpenak isilarazi eta lapurtu dituzte gizonezkoek. Eta
oraindik, gaur egun, matxismo eta sistema patriarkal horren arrastoak ikusten
dira gure inguruetan. Gure hiri edo herrietako kaleak, plazak, … begiratuz
gero, askoz ere gehiago dira gizonen izena dutenak. Emakumearen irudia
gutxiesteko eta gizonen bezain garrantzitsuak ez garela adierazteko modu sutila
da. Hori gutxi balitz, emakumeen izenak dituzten kaleen ehuneko handi batek,
orokorrean, erlijioarekin erlazio estua dute, denak Santak izanik. Bilbon
adibidez 911 kale eta toki publiko daude. 31k
dute emakume izena, baina Birjinak kenduta, emakume errealak 16 bakarrik dira.
Emakumeak herritarren erdia izanik, gutxiegi, ezta? Ziur naiz beste emakume
askok merezimendu guztiak dituztela aitortza xume hori jasotzeko.
Egoera honen aurrean,
argi dago aldaketa bat behar dugula. Emakumeon eskubideak aldarrikatuz. Gizon
eta emakumeen izenak gure herri eta hirietan parekatuta egotea lortzea da
helburua, hau da, emakumeek historian zehar izandako garrantzia eta izandako
lorpenak goraipatu eta defendatu, kale, plaza eta eraikinei beraien izena
ezarriz.
Besteen artean Euskal
kulturako emakume aitzindariak izan daitezke Hélène
(1812-1889) eta Blanche (1815-1886) Feillet margolariak. Parisen jaioak biak,
Baionan bizi izandakoak eta Miarritzen hilak. Ormaiztegiko Zumalakarregi
Museoan zabaldu berri den erakusketan daude ikusgai haien lanak, izenburu honen
pean aurkeztuta: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian.
Aitzindari eta ibiltari. Baionatik Bilborainoko paisaiak eta jendea jaso
zituzten beren marrazki, litografia eta akuareletan, eta baita argitaratu ere
liburutan: Album des deux frontières (bitxia izenburua) eta Guide du voyageur
de Bayonne à St-Sébastien, besteak beste.
Jendarteak
eta eskolak berak landu beharreko erronkak honako hauek izan beharko lirateke:
·
Jendea
egoerarekin kontziente egin.
·
Eskoletan
historian emakumeek izandako garrantzia ezagutzera eman.
·
Hiri
eta herriak, jendarteak, emakumeei beraien merituak aitortzeko garrantzia
ezagutzera eman.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina