2015/12/20

Errepresntazioa eta denboraren erabileraren inguruan hausnartzen

Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.


Espazioen diseinuan, erabilera eta izendatzeetan sexismoa presente dago.
Hiri eta herrien urbanizazioa egiterakoan nahitaezkoa litzateke hirigintzak ere generoaren kontzeptua kontuan hartzea eta edozein interbentzioa egin aurretik honako galderak egitea: gune berria segurua izango alda? Diskriminatzailea izan daiteke? Rol banaketa bultzatzen du?... 
Hona hemen dokumentu interesgarria "Urbanismo con perspectiva de género".



Arazo bera topa dezakegu eskoletan, patioetan oso nabarmen baino baita ere beste gela batzuetan (gela arrunta, taillerra...).
Kale eta espazio publikoen (eraikuntzak, enparantzak...) izendatzea ikaragarri sexista da. Gure herri eta hirien espazio publikoen izenetan emakumeak %5 eta 10en artean kokatzen dira.
Ikus-entzunezkoetan eta espazio literarioetan emakumeen presentzia oso baxua izateaz gain, bertan aurkezten diren ereduak eredu sexista hegemonikoa  errepikatzen dute.
Denboraren erabileraren inguruan, adibidez etxeko-lanetan eta zaintza eginkizunetan desoreka handia jarraitzen du egoten emakumeen kalterako.




Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena egin. 

"Calle de mujer". Escenarios urbanos para mujeres. Topatu dudan oso lan interesgarria da. Lan honetan eta honako galdera hauetatik abiatuz: Nork jartzen ditu gure kaleen izenak? Hiritarrok parte hartzen al dugu izne horien aukeraketan? Zergatik ez dira emakume gehiago agertzen? Eta agertzen direnak zergatik dira gehienetan ama-birjinak edo santuak? Lan hoen egileen aburuz, kaleen izenak erreferenteak dira bertan jolasten diren neska-mutilentzat, horregatik emakumeen presentzia areagotzean errefenerente berriak azalduko dira. Kaleen izen femeninoak behar dira izendatua izatea oso-oso garrantzitsiua delako.



Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.

Kale izendegien datuak desoreka ikaragarria azaltzen dute. Hiriaren arabera datuak aldatzen badira ere, emaakumeei eskainitako kaleak nekez iristen dira %10era. Datu kezkarririk ere badugu gai honen inguruan. Kale berrien izendatzeetan proportzioa pittin bat igo bada ere, oraindik, lau gizoneko emakume bat topa dezakegu bataz-beste. El Pais egunkariko artikulu hau argigarria da: "Poco más que santas y reinas en el callejero".

Etxeko lanetan dagoen desoreka ere ikaragarria da eta itxuraz herrialde desberdinetan ez da alde handirik antzematen:


Ondorio nagusia emakumeen errepresntazioan zein denbora banaketan sexismoa ere nagusia dela esan genezake eta hezkidetzaren premia larria dela.

Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak?


  • Ikastetxetako espazioen erabilera (eta diseinua) aztertu behar dugu. Nola kokatzen dira neskak gelan, zenbatekoa da bere partehartzea, patioan...
  • Gure ikasleek ikusten dituzten filme, serien, bideojokoen... genero ikuspegiko azterketa kritikoa. Ikasleei ikus-entzunezko horiek transmititzen dituzten ereduen aurrean kritiko izaten lagundu behar diegu.
  • Etxeko lanen eta zaintzaren inguruan hausnartu ikasleekin eta eredu berdinzaleagoetara jo.
  • Hirigintza eta kaleen izenen inguruan hausnartu eta errealitatea ezagutu. Aukera berriak aztertu.
  • Sare sozialen erabilera eta emakumea. Gaia landu.
                                     Janire Estebanez "Redes sociales y jóvenes".




k

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina