2015/12/13

GAKOA EZ DAGO HIZKUNTZAN, HIZTUNON BURMUINEAN BAIZIK



Aste honetan ikusi dugun gisan, hitz egiteko dugun erak mundua konfiguratzen du eta nolakoa munduaren kontzepzioa, halakoa gure hizkuntza; biek elkar eragiten dute, batak bestea islatzeaz gain batak bestea aldatzen laguntzen du ere bai. Hizkuntzaren bitartez emakume edo gizon izanda zer den zilegi eta zer ez, zein esparrutan, zein baldintzetan... transmititzen dugu, estereotipo sexistak erreproduzituz edo gaindituz.  
Mintzairak gure pentsamenduak islatzen ditu. Errealitatearen ikuspegi sexista badugu, hau izendatzeko erabiliko dugun hizkuntza ere halakoa izango da. Zoritxarrez oraindik emakumeak eta gizonak ez ditugu berdin ikustarazten, izendatzen, baloratzen, tratatzen , beraz euskararen erabilera ere sexista izaten jarraitzen du. Jendarte sexista aldatuz gero, hizkuntza sistema ere aldatuko da. Hizkuntza gestuala, ahozkoa, gorputz hizkuntza.
Irakasle gisa hizkuntza hezkidetzailea bermatzeko beharra daukagu. Modu horretan hizkuntza justuagoa, pertsona guztiak errepresentaturik daudelako, barneratuak, berdin kontsideratuak, baloratuak eta hitza dutelako. 
Hizkuntzaren erabilera sexistan, besteak beste kontzeptu eta irainak aipatu ditugu irakurgaian nahiz jerdueretan. Irain sexistak aintzat hartuta PUTA hitzaren inguruan aurkitutako informazioa hemen:
Ameriketako herrialde batzuetan, emakume batzuk elkartu egin dira izen hori oraingo esanahiz hustutzeko eta botere berria aldarrikatzeko. Gizarte sareen bidez ezagutu izan da Argentinako “La marcha de las Putas”.
Toronton sortu omen zen mugimendua, segurtasunaren inguruan eskaini zen hitzaldian, bertako polizia batek emakumeak bortxatuak izan ez daitezen, puta gisara janztea saihestu beharra dutela bota zuenean eragin zuen zurrunbilotik. Handik egun batzuetara, 2011ko apirilaren 3an, hainbat emakume eta gizon elkartu ziren, bortxakeria kasuetan biktima erruduntzen dela salatzeko. Kanadako hirian sortarazi zen sumindura nahikoa izan zen mundu osoko milaka lagun mugiarazteko, eta hasierako “Slutwalk” mugimenduari martxa emateko. Buenos Aireseko Plaza de Mayotik mezua:

"Puta" hitzak daraman iraina bandera gisa erabiltzen dugu:

Gizarteak sexu eraso txikienak justifikatzeari, jasateari edo garrantzia kentzeari utz diezaion, biktimak sekula gehiago errudun ez jotzeko.

Puten martxa egiten dugu sexu eraso txiki edo garrantzigaberik ez dagoela salatzeko.

Bortxakeria sexuala jasan dutenek beren sufrimendua azaldu ahal dezaten; eta  horregatik, inork errudun jo ez ditzan.

Puta hitza berari esanahi berria emateko; bortxarako, irainerako, kalterako erabilia izan ez dadin.

Emakume eta gizonen gizarte honen oinarria begirunea izan dadin, norbanakoaren genero, sexu orientazio edo bizimoduagatik baztertua izan gabe.

Heziketa ez sexista sustatzea eta ez bakarrik erakundeetan, baizik eta baita etxean, lanean, eskolan eta gizarte osoan, pareko garen guztion artean.

Inposatu zaizkigun estereotipo eta rolak zeintzuk diren erakusteko eta inposaketa hauek erauzteko, aurreiritzirik gabeko gizartean norbanako askeak izan gaitezen denok.

Ezetzak esanahi eta zentzu bakarra duelako. Inoiz, EZ baten barruan “agian” , “behar bada” edo ezkutuko baietza dagoelako pentsamendua zabaldu bada, bada garaia uste ustel hori behin betiko baztertzeko. Mar del Platatik datorkidan aldarria bota nahi nuke nik argi eta ozen: EZ da EZ

Ikastetxean lantzeko erronkak:
- Ikastetxean erabiltzen ditugun materialak, testu liburuak, irudiak etab. aztertu eta sexistak direnak baztertu. Aukerarik ez dugunean, androzentrismoa eta sexismoa agerian jarri eta genero ikuspegitik eztabaidatu.
- Edukiei beste ikuspuntu bat eman (esate baterako, historia irabazleak-galtzaileak binomiotik kanpo irakatsi).
- “gizona” generiko gisa ez erabiltzea, parekideak diren terminoak erabiltzea, kontzeptu neutroak erabiltzea. Beharrezkoa bada hitz eta kontzeptu berriak sortu.
- Curriculumean Emakumeen ekarpenak sartu.
- Irakasle, familiak, ikasleek hizkuntza ez sexista erabiltzen trebatu.
- Ikasleen espektatibak errebisatu, nahiz eta mutilak edo neskak izan haiei ikasketa eta lanbide orientazio bera eskaintzeko.
- Neska eta mutilekin erabiltzen dugun doinu eta gorputz-jarrerak zaindu, berdintasuna bermatuz.
- Hizkuntza hezkidetzailea ikastetxeko esparru guztietan erabilera bermatu (ahozkoa, idatzitakoa eta ikonografikoa edozein euskarritan), baita kanpoko erakundeekiko harremanetan.

Artikulu eta gidak:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina