2015/12/16
NESKEK-EMAKUMEEK MEREZI DUTE!
LABURPENA ETA BALORAZIO PERTSONALA
Gaiaren garrantziaz jabetzen lagundu didaten ideiak honako hauek dira:
* Zerbait badela egiaztatzeko izen bat jartzen zaio; izenak, monumentuak eta oroigarriak norbaitek gizarteak ez ahazteko moduko merezimenduak dituela adierazi nahi du.
*Espazio publikoetan apenas dago emakumeen izenik.
*Dauden emakume-izenak amabirjinenak edo santuenak dira, hau da, erlijioak emakumeari ezartzen dizkion baloreak islatu eta goraipatzen dituztenak.
*Hiria sexista da, ekoizpen-ugalketa binomioaren arabera diseinatuta dagoelako.
*Eskoletako espazio publikoen zati handienetan mutilak aritzen dira.
*Neskek, orokorki, ez dute espazio publikoaren “beraien” zatia eskatzen, oso barneratuta dutelako berea beste espazioa dela, pribatuagoa.
*Mutilei pixa zutik eta neskei eserita egiten erakustearen atzean balio sexistak transmititzen ari gara, eta baita, agian, mutilek intimidaderik gabeko komunetan pixa egin beharrean ere.
*Sare sozialen erabilera oso zabaldua dago (18-55 urtekoen artean %79k).
*Ikus-entzunezko espazioetan oso nabaria da nesken eta mutilen zaletasun desberdinak; hauek estereotipo sexistei erantzuten diete.
*Garrantzi handia dauka zaintza lanen prestigioa indartzea, bai gizonen eta bai emakumeen erantzukizuna dela transmititzea, eta horretan hezitzea ikasleak.
*Hasieran, gai hau besteetan agertutako ideian errepikapena izango zela pentsatu nuen, baina irakurri eta ikusi ahala, oso garrantzitsua eta interesgarria iruditu zait.
Sare sozialen erabilerari dagokionez, eskoletako behaketak gero eta gazteago hasten direla esaten digu. 10-11 urtekin, ikasle askok erabiltzen dute WHATSAPP-a, hasieran gurasoen mugikorretatik, baina 5. edo 6.mailako opari arrunta izaten da beraien mugikorra propioa, WHATSAPP erabiltzeko aukerarekin. Honek ikasleengan errespetua eta elkarrenganako harreman positiboak lantzera (bereziki sare-sozialen erabileran) eramaten gaitu, eta, baita ere, sare sozielek dituzten alde positibo eta probetxugarriak ezagutzera eta transmititzera.
IKERKETA EDO PROPOSAMENA
Niretzat oso berria izan da Beatriz GimenoREN “¿En qué váter entramos?” artikuluak planteatzen duena.
Egia da aipatzen duen desoreka emakumeen komunetan beharrezko denbora eta dauden komuna espazioen arteko desoreka.
Egia da, baita ere, (ni ados nago, behintzat) mutilei pixa egiteko eran eta tokietan intimitate eza eta boterea erakutsi beharra adierazten direla.
Oso hausnarketa gai interesgarriak iruditu zaizkit, nire ingurukoen artean egingo dudana.
DATUAK ETA ONDORIOAK
Datu (niretzat) berri batzuk:
«Whatsapp-a, sakelakoarekin batera, gure eskuaren apendize bat izatera iritsi da», adierazi dute Carmen Maganto eta Montserrat Peris EHUko psikologia fakultateko irakasleek. Sare sozialek pertsonen egunerokoan, emozioetan, harremanetan eta beste hainbat eremutan duten eragina aztertzen ari dira, eta dagoeneko datu esanguratsuak dituzte esku artean. Esaterako, hauxe: %70ari amorrua eta ezinegona sortzen die whatsapp-a erabili ezinak…
...Asko dira ikerketan bildu dituzten datuak, baina batzuk aipatzearren: %70ak esaten du seguruago sentitzen dela sakelakoarekin, edozein momentutan norbaitekin harremanetan jar daitekeelako; %55ak antsietatea sentitzen du inorrek idazten ez badio edo erantzunik jasotzen ez badu; %63,7ak onartzen du sakelakoak lo orduak kendu dizkiela eta %65ak ikasketetan eragiten diela.
Horrelako beharra sortarazten digun tresna oso kontutan hartu behar dugu, bai bere bitartez transmititzen dena berdintzaile izan dadin, eta baita hezkidetzarako bitartekari bezala erabiltzeko.
IKASTETXERAKO ERRONKAK
*Sare-sozialak era egokian erabiltzeko irakasleok formatu eta ikastetxeetan landu.
* Erabiltzen ditugun ikus-entzunezko baliabideak eta literatura espazioetan genero ikuspegia erabili.
*Jolastokietan dagoen neska eta mutilen arteko desoreka aztertu eta aldaketak ezarri.
*Tokiak izendatzean, emakumeen presentziaren garrantzia eta justizia kontutan izan.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina