2015/12/13

HIZKUNTZA HEZKIDETZAILEAREN BIDEAN



Hizkuntza komunikatzeko, pentsamenduak adierazteko, balioak trasmititzeko tresna da, hizkuntzaren bidez errealitatea adierazten da, azken finean, hizkuntza bizi dugun sistema kapitalista eta heteropatriarkarraren isla da. Hizkuntzaren bidez sistema deskribatzen dugu, hizkuntza eta gizartea elkarreraginean daude, hizkuntzak ere sistema eraikitzen du. Hizkuntza, gure kasuan euskara, ikuspegi androzentriko baten arabera erabiltzen dugu, hau da, emakumea inbisibilizatzen da eta errealitatea deskribatzerakoan ikuspegi maskulinoa gailentzen da. Halaber, sexismoaren adierazpenetan, emakumeak ez dira subjektu bezala agertzen eta agertzekotan gutxietsiak, baztertuak, menpekotasun roletan, irainduak edo minduta agertzen dira.






Hizkuntza batzuetan generoen bereizketa egiten da, hau da, artikulu femeninoak eta maskulinoak forma ezberdina dute eta kasu batzuetan generikoa egiteko maskulinoa gailentzen da. Euskaran berriz, ez dago horrelakorik baina gure hizkuntzan ere sexismoaren adierazleak badaude:

  • Gizona hitza eta “giz” erroa duten hitzak generikotzat jotzea
  • Gaztelera eta frantsesaren eraginaren bidez maskulino orokortzailea
  • Androzentrismoa
  • Aipamen asimetrikoa
  • Irainak
  • .
  • Aipatzeko Euskaltzaindiak Euskal Izendegiak zituen pertsona izen “neutroak” “desneutralizatu” dituela genero bakar baten barnean sailkatuz.

Nahiz eta sexismoa hizkuntzan oso presente egon hona hemen erabilera ez sexistarako arau orokorrak edo aholkuak:
  • genero kutsadura saihestea
  • maskulinoa orokortzaile gisa ez erabiltzea
  • euskarak duen araudi ez baztertzaileari jarraitzea: hika tratamendua eta pluralaren eraketa izan daitekeena.

Dena den, komunikazioan ez dute hitzek bakarrik parte hartzen, bestelako adierazpen batzuek ere eragina dute:
Hizkuntza ikonografikoa: gehienetan idatzizko hizkuntza bestelako irudi batzuek osagarritzen dute. Horiek ere mezuak igortzen dituzte eta horien barnean androzentrismoaren edota sexismoaren aztarnak egon daitezke. Aditasun berezia eman behar zaie irudiei horiek sexu-genero sistemaren transmititzaileak izan daitezke eta.
Ahozko hizkuntza: ahozko hizkuntzan garrantzia handia dauka erabiltzen diren keinuak, jarrerak ahots tonua... Horren bidez, aurretik aipatutako elementuak transmititzeko arriskua dago, mezu eta jarrera horiek gainera identifikatzeko zailagoak dira asimilatuagoak edo normalizatuagoak baititugu.









Hizkuntza beraz, gizartea eta sistema eraldatzeko tresnatzat jo behar dugu. Sistema heteropatriarkarraren erreprodukzioa ekiditeaz gain, hizkuntza hezkidetzailearen bidez, emakumeak ahaldundu, subjektu aktibo bihurtu eta gure papera bisibilizatzeko baliatu behar dugu. Ikasleek garapen integrala izan dezaten eta ahalduntzera bidean oso garrantzitsua da identifikazio ereduak izatea. Identifikazio eredu horiek hizkuntzaren bidez ere bermatzen direla zihurtatu behar dugu, erabiltzen dugun hizkuntza aniztasunaren isla izanik eta emakume eta gizon anitzak azaleratuz. Horretarako ezinbestekoa da egoera eta subjektu berriak identifikatzeko hitz berriak sortzea. Garrantzitsua da feminismoak hizkuntzari egindako ekarpenak bistaratzea, sortutako hitzak erabiltzea eta hitzen birkontzeptualizazioan sakontzea.

Eskoletan hizkuntzari dagokionean ditugun erronken artean honakoak azpimarratuko nituzke:

  • Hizkuntzaren gaineko analisi etengabea egin hizkuntza sexista ekiditu ahal izateko
  • Hizkuntzaren erabilera ez sexista sustatzeko dauden gidak aztertu, horien gainean hausnartu, zabaldu eta praktikan jarri.
  • Geletan erabiltzen diren material didaktikoak aukeraketa genero ikuspegiaren araberakoa izatea
  • Emakumeen ekarpenak, pentsamenduak, bizimoduak hizkuntzaren bidez bisibilizatu
  • Ahozko hizkuntzaren gaineko azterketa egin: parte hartzea, ahots tonua, jarrerak, posturak... eta horien gainean neurriak hartu
  • Sexismoa, androzentrismoa, lesbofobia, transfobia... sustatzen duten hitz, esamolde, esaldi... ekidin eta baztertu.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina