Oraingoan emakumeen eta gizonen errepresentazioaz eta
denboraren erabileraz aritu gara. Oso eremu zabaleko kontzeptuak dira horiek, guk
honako aspektu hauek aztertu ditugu:
Errepresentazioaren garrantzia espazio fisikoetan: hezkuntzaren
erronka nagusinetako bat da ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak
definitzea. Horrela bakoitza protagonista sentituz hazi eta heztteko aukerak
sustatuko baitira. Gau hori lantzeko, hainbat herritan (Durango, Gasteiz,
Hernani, Irun….) kale-izendegiak aztertu dira eta emakumeen presentzia urria
ikusita, emakumeek historian zehar egin dituzten ekarpenak bistaratzeko eta
balioesteko, euren izenak plaza zein kaleei jartzea proposatu da. Izan ere,
aipatzen ez dena, ez da existitzen eta ez da errekonozitzen. Badaude beste
aspektu batzuk, segurtasunaren pertzeptzioari dagokiona. Horren harira, hainbat
herri eta hiritan “hiri debekatuen mapa” egin da. Mapa horien helburua da
emakumeek beraiek hainetzako irisgarritasun eta segurtasun eskasa duten gune
ilunak identifikatzea, aztertzea eta hobekuntza proposamenak martzan jartzea.
Mapa horiek herri askotan egin
dira, berdintasun zerbitzua sustatua. Hala ere, oso garrantzitsua iruditzen
zait aipatzea zentzu honetan talde feministek eta jai batzordeek azkenaldian
egiten duten lana. Hainbat herri eta hirietako jaietan ikusi dut jai batzordeek
eta talde feministek elkarlanean, herriaren puntu beltzak identifikatu
dituztela eta ezagutzera eman dituztela jaietan, adibidez, txosnako barran mapa
bat jarriz eta guneak markatuz. Gainera, mapa horietan teléfono zenbaki bat
jartzen dute, eraso bat zalatzeko edo puntu beltz gehiago jakinera emateko eta
abar.
Beldur Barik programaren baitan ere, udan
Beldur Barik Guneak landu dira hainbat herritako jaietan: komentario matxista,
sexista, homofobiko, lesbofobo, transfobo, godofoborik ez entzuteko espazioak,
gustora eta libre sentitzeko esparruak sortu dituzte. Informazio
gehiago hemen: http://beldurbarik.org/2015/07/indarkeria-sexistarik-gabeko-esparruak-identifikatu-eraiki-bizi
Errepresentazioaren
garrantzia espazio birtualetan: Teknologia berrien erabilpena asko handitu
da eta horrek iraultza ekarri du gure egunerokotasunera: etengabeko
konektibitatea, informazio anitza eskuratzeko erraztasuna eta harreman sozialak
sortu, kudeatu eta bizitzeko era berria ere bada: whassapp, Facebook, …. .
Tekonologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea ezinbestekoa da
emakumeen jabekuntza eta talde-antolakunza sustatzeko gaitasunak lantzea eta
internet eta sare soizialak beldur barik erabiltzekoa ere. Gainera, espazio birtual
hori, tresna paregabea da sistema patriarkala zalantzan jartzeko eta feminismoa
zabaltzeko. Adibide gisa ditugu: Pikara
Magazine, Klitto eta abar.
Aniztasunaren
errepresentazioaren garrantzia ikus-entzunezko eta espazio literarioetan: atal honetan ikus-entzunezkoak
eta literatura kontsumitzen duten pertsonak aztertzen dira sexuaren arabera eta
ikus-entzunezkoek eta espazio literarioek eskeintzen dizkiguten emakumezko eta
gizonezko ereduak azaltzen dira.
Denboraren erabileraren
kudeaketa berdinkidea: modulo honetan etxeko-lanetan eta zaintzan emakumeek eta
gizonek egiten dugun denboraren erabilera ezberdinaz gain, hezkuntza- eremkujan
egiten den denboraren erabilera ere aztertu egiten da.
Hau
guztia ikastetxean lantzeko erronka
batzuk, nire ustez, honako hauek dira:
-- -
I - Ikastetxeetan espazioen diseinua eta horien erabilera
aztertzea. Bereziki neskek eta mutilek, egiten duten espazioaren erabilpenaren
inguruan azterketa sakona egin eta neurri batzuk ezarri erabilpen hori
parekideago izan dadin: adibidez, patioan futbola ez den beste ekimen batzuk
sustatu. Aztertu ikasgeletan nola kokatzen dira neskak eta mutilak.
- - Ikus-entzunezkoek trasmititzen dizkiguten balore eta estereotipo sexistak
identifikatzeko tresnak eman ikasleei, eta eredu parekideagoak transmititzen
dituzten ekoizpenak eman ikasleei. Saio edo tailer jakinak egiteaz gain,
garrantzitsua da modu transbersalean kontuan izatea, adibidez, ikasturteko
irakurgaiak aukeratzean kontuan izan nork idazten duen, zein eduki eta eredu
transmititzen dituen eta abar.
- - Kurrikulumean beharrazko ezagutzak sartzea, neskek eta mutilek ikastea
etxeko lanak eta pertsonak zaintzea direla eta, gaur egun dauzkaten eta
etorkizunean izan ditzaketen beharrizan eta erantzukizunen ardura hr dezaten
4/2005 Legearen 29 artikuluak ezartzen duen bezala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina