EMAKUMEEN ERREPRESENTAZIOA
ETA DENBORAREN ERABILPENA
Gai honetan “errepresentazioa eta denboraren erabilpena”
aztergai izan dugu. Emakumearen isla bizitzako esparru desberdinetan nolakoa
den eta nolakoa izan den hausnartuez gero,
oso errepresentazio urria dela ikusi dugu. Bestetik ere, gaur egun eremu digitalean emakumea adierazten
den modua ere aztergai izan dugu. Eta azkenik, emakumeari eskaintzen zaion
denborari erreparatu zaio.
Nire ustez, ebidentzia hauek ikuspegi androzentrikoa islatzen
dute argi eta garbi. Izan ere, rol maskulinoa gainontzen da gure artean eta
horrek rol femeninoa ahuldu egin du.
Hala nola, hirigintzan, eskoletan eta bestelako espazio
publikoetan emakumeak azaltzen duen errepresentazioa tamalgarria da. Bakarrik %10eko
kale, plazak, e.a-en izenak dira emakumeenak, esaterako. Honen inguruko
ikerketa desberdinak egin dira. Horien artean IDEMekoa oso interesgarria
iruditu zait. Honen arabera hirien erabilera diskriminatzailea da eta
hirigintzaren kontzeptualizazio bera ere bai, ikuspegi androzentriko horren
baita diseinatuta daudelako.

Ikastetxean gai honi seriotasunez heltzeko Elkarbizitzako
Behatokitan planteatzea eta proposamenak ekartzea proposatuko nuke. Izan ere,
ikastetxean parte hartzen duten eragile guztien ekarpenak aztergai izatea denon
kontsentsua lortzeko bidea izan daiteke. Gainera, batzorde honek duen eginkizunetako
bat elkarbizitzari onurak ekar lizkiokeen ekarpenetan datza. Gogoeta sakona
eskolako estamentu guztietan martxan jartzea, irakasleengandik hasita,
ikasleetara, guraso eta AZPko pertsonalgoarengana iritsiz. Denen artean, gaia
behar den bezala bideratuz irtenbide jasangarriak ekar dakiokegu gure
ikastetxeko espazioei.
Gure hiri zein
herritako espazioei erreparatuz, emakumeen errepresentazioa areagotzeko emakume
pertsonaia desberdinak proposatu nituzke, “Emakumeak eta hiria” foroak egin
duen proposamenarekin bat eginez.
Esate baterako
Donostiako hirian honako hauek izan daitezke horietako emakume batzuk:
- Las
Cigarreras, Tabakaleraren inguru enparantzan jartzeko aukera egokia izan
daiteke.
- Iñudearen lanbidea Donostiako historian izan duen
garrantzia islatu daiteke.
- Casilda, Egiako militante anarkista eta feminista izan zen,
hondartzan nudismoa praktikatzeagatik ezaguna izan zelarik. Faszismoaren kontra
biziki borrokatu zuen baita ere frankismoa eta nazismoaren kontra.
- Menchu Gal margolaria bere obrarengatik ezaguna
- Lourdes Iriondo abeslariak
antzerki obrak eta haurrentzako narrazioak idatzi zituen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina