2015/12/13

Legedia Gugana Hurbiltzen

3. Helburu estrategikoa Genero‐indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria mota guztiak prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta horiei erantzun eraginkorra emateko mekanismoak abian jartzea.

3.1. Helburu zehatza: Genero‐indarkeriaren sozializazio prebentiboa sustatzea.

Estrategia: 3.1.a

Ekintza: Lehenengo urteetatik gertatzen diren berdinen arteko abusu‐portaerak erabat arbuiatuak izan daitezen sustatzeko estrategiak biltzen dituzten materialak landu
Berdinen arteko abusu egoerak ikusteko eta aztertzeko era betaurreko moreak jartzean datza. Ikusten ez dena ez baita existitzen. Askotan ‘neska-mutilen arteko gauzak dira’, ‘gizartearen isla da’... esanaz estaltzen eta justifikatzen dira. Azalerazi egin behar dira eta azpian sexismoaren eta genero indarkeriaren oinarriak daudela ikusi.
Irainak, pasaeran buruan kolpetxoa ematea, bultzatzea, edo ezizenak, ezin dira onartu eta tolerantzia zero izan behar da.

Ikasleek ikasi behar dute eurentzat normala dena ez dela normala. Hori argi eta garbi esan behar da. Baina hitz egin behar da, kontua ez da ‘ez jo’ esanda amaitzen. Aztertu behar da zer gertatzen den, nola sentitzen den bestea, nola nahi duen tratatua izatea. Horrek eskolan denbora asko hartzen du, eta ikasgaien adinako pisua aitortu behar zaio. Bestela ez da ezer konpontzen”. Betaurreko moreak norberak jantzi behar dira, irakaslea ikasgaia ematarekin batera gai honean ere hezitzailea izan behar da.

Materialak:


Onurak:

Irakasleak indarkeriaren identifikaziorako eta genero indarkeria prebenitzeko gai izateak eurek erabiltzen duten material didaktikoen gaineko azterketa egiteko baliagarria izan zaie. Honela, euren jardunean genero ikuspegia txertatzeko gai izango dira. Ondorioz, ikasleek genero indarkeriaren gaineko kontzientzia eskuratuko dute.
Orokorrean ikastetxea gune segurua izatea lortuko dugu

Adierazleak:

  • Nesken kontrako indarkeriari buruzko informazio-materialak egin eta hedatu da
  • Komunitateko gune desberdinetan gaiarekiko sentsibilizazioa gauzatu da
  • Komunitateko partaide desberdinetan formakuntza gauzatu da
  • Komunitateko edozein kidek indarkeria mota ezberdinak identifikatzeko gai izatea
  • Komunitateko edozein kidek genero indarkeria identifikatzeko gai izatea.
  • Komunitateko edozein kideek sexu-genero sistemak bultzatzen dituen botere harremanen kontzientzia eskuratzea.






3.2. Helburu zehatza: Genero‐indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria‐mota guztiei azkar eta eraginkorki erantzuteko mekanismoak sortzea.

Estrategia: 3.2.a

Ekintza: Genero‐indarkeria prebenitzeko adierazleak elkarrekin lantzeko aukera eskaini guraso eta senideen federazioei.

Genero indarkeria elkarbizitza arazo larria da, egoera konplexuei erantzuten dien indarkeriazko jokaera bat, hezitzaileak, familiak eta haur eta gazteak kezkatzen dituen arazoa. Arazoari aurre egiteko familiekin prebentzioa lana egin behar da.
Prebentzioaz ari garenean, azpimarratzen ari gara neskak eta mutilak modu parekidean hezteak botere edo desoreka harremanak sortzea prebenitzen duela, horrelakoak baitaude indarkeria matxistaren jatorrian. Botere harremanak sustatzen dituen gizarteratze bereizia aldatzeko, ezinbestekoa eskolatik guraso eta senideekin prebentzioa lantzea.

Onurak:

Genero indarkeria eta sexismoa kasuak prebenitzeko errazagoa da hezkuntza komunitate guztia horretan lanean badago. Hezkuntza komunitate guztia arazoari aurre egiteko mekanismoak izan behar ditu. Arazoaren erantzunkizuna ere hezkuntza komunitate guztiarena da, beraz guraso eta senideekin lana egiten dugun neurrian indarkeria desagertzeko bidean jartzen gara.

Adierazleak:

Guraso eta senideekin landu da:
  • Genero indarkeria eta sexismoari aurre egiteko martxan jarritako mekanismoak.
  • Genero indarkeria prebenitzeko irizpideak eta zehaztu dira.
  • Hartutako neurriak sozializatu dira.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina