2015/12/17

ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERA



Emakumeen ekarpenak eta emakumeak ez dira gizartean bistaratzen, hau da, ez da emakumeen errepresentaziorik egiten. Errepresentazio eza horrek ere androzentrismoarekin eta sexismoarekin du zerikusia, gizona gauza guztien erreferentea da eta horrek emakumea zapalkuntza egoeran mantentzen du.

Espazio fisikoa:
Ikerketek adierazten dutenaren arabera, espazio batek izena hartzen duenean leku bihurtzen da. Izena hartzen duen pertsonaiaren bisibilizazioa egiten da momentu horretan, izan ere, Zaida Fernandezen ustez “aipatzen ez dena ez da existitzen, ez da errekonozitzen”. Baina zer gertatzen da gizarteari ekarpena egin dioten emakumeen kasuan? Oso gutxi dira bisibilizatuak izan direnak, izan ere, gure hiri eta herrietan espazio publikoen (kaleen, plazen, eraikinen, eskulturen...) izen gehienak gizonezkoenak dira. Horrez gain, emakumeen izenak hartzen dituzten espazio publikoek ez dute gizonezkoenak bezalako prestigioa, kale motz eta estuagoak dira, ez dira hain zentrikoak... 


Maria de Maeztu forum feministak egindako datu bilketaren arabera honelako egoera dago Gasteizen:
Hirian dauden 1005 denominazioetatik 42 dira emakumeei eskainitakoak. 
Horietako 18 erlijio katolikoarekin eta santekin lotutakoak adb: Fundadora de las Siervas de Jesus. Aipatzeko da feminista eta aktibista ezberdinen izenak ere badaudela adb: Simon de Beavour edota Clara Campoamor.



Beatriz Preciado (2006) explica cómo una arquitectura que parece simplemente ponerse al servicio de las necesidades naturales más básicas llega a operar como una sumamente discreta y efectiva tecnología constructora de género.

Hirien arkitekturak eta egiturak ere sexu-genero sistemaren erreprodukziora dago bideratuta horren eskemen arabera diseinatuta baitago. Beste behin ere espazio pribatuaren-publikoaren eta produktibo-erreproduktibo dikotomietan sakontzen da,lan erreproduktiboak, emakumeei egozten zaizkienak izkutatuz eta espazio gutxiago eskainiz. Hirigintzan produkzioa hartzen da kontutan (gizonezkoen beharrak asetzeko) diseinatzerakoan eta ez bizitza edota zaintza lanak. Beraz, hiritar guztien beharrak kontutan hartzen al dira? Ezin ahaztu gure herri eta hirietan dauden gune ilunak. Horiekiko beldurra kendu eta erabiltzearen aldarria zabaltzea ezinbestekoa da, gune horietan bizitza sortuz gero, horiekiko dugun pertzepzioa aldatuko baita.

Urban BAT proiektuak hirigintza eta generoaren inguruan egindako hausnarketa:http://urbanbat.org/eu/portfolio_page/interdependencias-urbanas-urbanismo-y-genero/


Eskoletako espazioetan ere desorekak sumatzen dira. Jantoki, komunak, patio, ikasgela, aldagela,pasiloetan... egiten den espazioaren erabilera ez da berdina generoari dagokionez. Hirien diseinuarekin gertatzen den bezala, mutilen jarduerek hartzen dute protagonismo, zentralitate eta garrantzia. Eta sexu-genero dikotomia areagotzen da kasu batzuetan; adibidez komunen banaketan.

En la puerta de cada retrete, como único signo, una interpelación de género:
masculino o femenino, damas o caballeros, sombrero o pamela, bigote o florecilla, como si hubiera que entrar al baño a rehacerse el género más que a
deshacerse de la orina y de la mierda.
(Preciado, 2006, párrafo 3).


Espazio birtuala eta ikus-entzunezkoak: 
Espazio horiek geroz eta garrantzia eta eragin gehiago dute gizartean, gazteak horien kontsumitzaileak dira eta beraz,horiek transmititzen dituzten ereduak aztertzearen beharra. Espazio horietan emakumearen errepresentazioa ere eskasa da eta genero estereotipoak birproduzitzen dira. 

Denboraren erabilera: 
Honetan ere desorekak topatzen ditugu. Zenbat dendora eskaintzen diegu neskei? eta mutilei?Nork eskuratzen du atentzioa denbora gehiagoz? Nesken jarduerei denbora berdina eskaintzen zaie?

Nire ustez, denboraren eta espazioaren erabilera orekatua ezinbestekoa da ikasleen garapen osoa bermatzeko, izan ere, horrek emango die garapen pertsonalerako beharrezkoa den protagonismoa eta ahalduntzeko tresnak. Euren errepresentazioari esker garatuko dituzte gaitasunak, lortuko dute autonomia, eskuratuko dute boterea... Halaber, dikotomien erreprodukzioa ekiditen duten espazioen erabilera bermatzea ezinbestekotzat jotzen dut ikasleak modu askean hazi eta hezi daitezen.

Eta eskolan zer egin dezakegu?
  • Eskolan erabiltzen diren ikus-entzunezko eta espazio literarioetan genero ikuspegia txertatu. Eredu anitzagoak erakusten dituztenak bisibilizatuz.
  • Eskolan emakumeen errepresentaziorako mekanismoak sortu.
  • Eskolako espazio ezberdinen okupazio eta erabilera aztertu, horien erabilera anitza sustatuz(jolastokia, pasiloa...). Neskek okupatzen dituzten espazioei garrantzia eta prestigioa eman.
  • Komunen erabileraren gaineko hausnarketa sustatu eta horren gaineko neurriak hartu.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina