Hizkuntza komunikazio tresna nagusia dugu balioak transmititu eta errealitatea izendatu eta interpretatzeko. Nolako munduaren kontzepzioa halakoa gure hizkuntza.
Baina hitzak boterea duenez, jendarte mota bat edo beste bat eraikitzeko balio du. Horregatik gurean, sistema patriarkala emakumea diskurtsotik kanpo uzteko hizkuntzaz ere baliatzen da.
Hizkuntza sexista da emakumeak subjektu bezala agertzen ez garenean, eta agertzen garenean, gutxietsiak edo baztertuak agertzen bagara.
Baina hizkuntza sexista gainditzeko, erabilera sexista desagertu behar da. Erabilera okerrak sexismoan eta androzentrismoan du jatorria. Beraz erabilera da gakoa.
Hainbat aldiz argudiatu dugun euskararen genero gramatikalik eza, euskararen izaera ez-sexistaren alde, bertan behera gelditzen zaigu, euskaren azterketa hezitzailea eginda. Genero gramatikalik ez, baina genero bereizketa bai, eta handia, gainera. Gaztelaniarena ezagunagoa dugu, genero omnicomprensivoarekin hasita, emakumearen ezeztapena dakarten adibide zerrenda luze bat dugu ere bai.
Laburbilduz, esaera argiak dioen bezala “izena duenak izana dauka
Oso gai interesgarria eta hezkuntza alorrean aukera handiak ematen dituena. Teresa Meanak planteatzen duen ildotik konbentzituta gaude hizkuntzarekiko jarrera hezitzailea lortzeko gure inguruan, gurekin komunikatzen direnen mentalitatea astintzeko eta aldatzeko, erabilera zuzena zein den erakutsi eta eskatu behar dugula. Eta lanean gaudela, lan hori gure berdinekin egiten hasi behar dugu. Jendartea aldatzea ezinbesteko baldintza da hizkuntza inklusiboa eta emakumeak kontuan hartzen dituena lortzeko; baina, era berean, ez dugu lortuko mundu feminista bat, hizkuntza komunikazioan emakume kamioilariak, zirujauak edo taxistak irudikatzen uzten ez badigute.
Hizkuntzaren transmisioan, ahozkoak bide zuzena eta indar handia duenez, eredu egokiak eskaintzea oso garrantzitsua da. Hori horrela, umeek eta gazteek entzun egin behar dituzte adibide positiboak, baina ez bakarrik “irakasle feministaren” klasean. Beren eskola bizitza osoan baizik. Ez bakarrik emakumeok eskatzen dugulako, hizkuntza sexista zilegia ez delako baizik. Honetan, hizkuntzaren erabilera hezkidetzailearen militantzian, aliatuak ezinbestekoak dira.
2. Aipaturiko gaien inguruan:
Euskararen azterketa hezkidetzailean, hainbat proposamen egin daitezke, erabilera positiboa izateko. Eskainitako guztiak praktikara eraman daitezke, mentalitatea aldatuz gero. Errezenetik (parekiderik gabeko terminoak: etxekoandre/etxekogizon...), konplikatuenetara (txisteak) jarrera feminista defendatu behar dugu.
Interesgarria iruditzen zaigu, konplikatua ere bai, pertsonen aniztasun osoa kontuan hartzeko, eta emakume-gizon, femenino-maskulino, homo-hetero, dikotomiak gainditzeko, herri batzuetan sortu duten neutro ofiziala (X), A/Oren ordez.
Mentalitate aldaketa handia eman beharko da, eta erakundeen aldetik beste jarrera bat ere bai.
3. Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak:
Oso gai hurbila da, egunerokotasun handikoa (etengabe ematen delako), praxis zuzena eta aktiboa ekar dezakeena, baina oraindik oso urrun itxaropen hezkidetzaileetatik.
Ikastetxeetan, gazteek ez dute, orokorrean, hizkuntza inklusiboa erabiltzen. Beraien umore adierazpenetan jarrera matxistak, xenofoboak, arrazistak, LGTBfoboak ... ohikoak dira. Neskekiko erreferentziak gutxienespenean oinarritzen dituzte askotan, gehien bat ahozko hizkuntzan. Eta guzti hau “beraien askatasunaren izenean”, gezurrezko autonomia, berdintasuna eta heldutasunaren aldarrikapenean.
Eredu erakargarriak eskaini behar dizkiegu, teorian onargarria iruditzen zaiena (bidezkoagoa delako) praktikan automatismoen bidez ekoizteko. Hementxe lan handia eta zaila daukaguna.
4. Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak:
Berriro ere, hezkuntza hezkidetzailearekiko konpromezura bueltatzen gara: ikastetxeetan eredu koherenteak eskaini behar ditugunok irakasleak gara.
Momentu honetan lehentasunezkoa da lankideen artean gutxienezko batzuk adostea proiektu hezkidetzailearen izenean, praktika eramateko eta ebaluatuak izateko.
Baina ez bakarrik, gure ahozko erabilera positiboari dagokionean, hizkuntzaren begirada feministatik gela barruan txertatu behar ditugu errealitate praktikoak inbertsio-erregela, emakumea generiko gisa, aipamen simetrikoak, txiste hezkidetzaileak, termino parekideak... erabiliz.
Hizkuntza oso tresna berehalakoa eta guztion eskura egonda, bere erabilera inklusiboaren militanteak izan beharko gara.
Amelia Barquinek emandako ''Euskarak badu generorik? Hizkuntzaren erabilera ez sexista'' hitzaldian erabilitako aurkezpena
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina