2020/12/21

HIZKUNTZA: ERALDAKETARAKO TRESNA

 Aste honetarako proposatutako gaia asko gustatu zait, jendarte hezkuntza gradua burutu nuenetik, nire inguruko pertsonekin hizkuntzak duen ahalmenaren inguruan temati ibili naizelako. Nire ustetan eta atal honetako irakurgaian ere aipatzen den bezala, hizkuntzak identitate indibiduala zein kolektiboa eraikitzeko prozesuan eragiten du. Gainera, ez du soilik errealitatea azaltzen edota interpretatzen, bizi dugun errealitatea ere sortzen baitu. 


Goian aipatutako guztian aintzat hartuz, honakoa da proposatzen dudan akrostikoa:






Aurreko edizioetako ikastarokideek eginiko postei begirada bat bota ostean, Irati Gaztelurrutiarena hautatu dut. Bere hausnarketan zehar, hizkuntza eta jendartearen (errelitatearen)  arteko harremanaz mintzo da. Hizkuntzak jendarteartea eraikitzen du eta era berean, jendarteak hizkuntza bera moldatzen du. Ondorioz, Iratik jendartea osatzen duten pertsonei erronka bat botatzen die, domino fitxa izatearen erronka. Azken finean, aldaketa norberatik hasi eta jendartera salto egin beharra dago. Horregatik, hizkuntza sexista alboratu eta inoren kontra arituko den hizkuntzara salto egiteko unea da.


Giden zerrendari sakatu eta zeinu hizkuntzaren glosategia irakurtzeak asko harritu nau. Inklusibotasunaren inguruan hitz egiten dugun honetan, sarritan bigarren planoan gelditzen den gorren kolektiboak garrantzia izatea eredugarria iruditu zait. Hizkuntza eta komunikazioren inguruan mintzo garenean, kolektibo honen beharrizan zein eskubideen aldarrikapena oso murritza da. Horregatik, Pikarak egindako glosarioa oso interesgarria iruditu zait eta lau haizetara zabaltzeko modukoa.


Amaitzeko, nire ustez, jendarte mailan hizkuntza sexista alboratu eta  hizkuntza hezkidetzailea erabiltzeko erronkak hurrengoak izan beharko luke:

hi

  • Jendartea osatzen dugun pertsonok hizkuntzak baloreen transmisioan duen eraginaz jabetzea. Modu honetan, hizkuntzak norbanakoaren identitate zein kolektiboan duen garrantziaz ohartuko ginateke.

  • Gune hezitzaileetan (eskola, udaleku, eskolaz kanpoko ekintzetan,...) hizkuntza hezkidetzailerako bermeak definitu, adibidez: hezitzaileei formakuntza saioa(k) dohainik eskeini.

  • Gazteekin hizkuntza sexistaren inguruko sentsibilizazio eta kontzientzia kanpaina abiatu beharra dago. Aldatzeko lehenengo urratsa egoeraz jabetzea da.

  • Familia eremuan hizkuntza hezkidetzailerako gidak banatzeak gurasoak lagunduko lituzkete. Gainera, honek ere, sarritan aintzat hartzen ez den esku hartzerako espazio honetan eragina izango genuke










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina