2016/03/13

TRATU ONAK

Pertsonen arteko harremanak bezain garrantzitsua da persona bakoitzak norbere buruarekin duen harremana. Izan ere, gure bizitza gure buruarekin biziko dugu eta harreman horren ezaugarritzeak eragina izango du gure inguruarekiko harremanetan. Harreman horien kalitateak pertsona ororen ongizate emozionalaren mailan zein bere elkarbizitzaren kalitatean eragin zuzena izango du. Eta hemen ere sexu-genero sistemaren inposaketak ageri zaizkigu. Mataisunaren bizipen eta trataeran oso agerian ematen da.

“Generoaren araberako emozioen eraikuntzaren ondorioz, ezberdin bizi eta ezberdin ulertu izan dugu maitasuna neska eta mutilok. Sozializazioa ezberdina da maitasunari dagokionean ere: mutilak, botere soziala izateko heziak, eta boterea duten heinean maitatuko dituen neska bat mereziko dute; neskak, menpeko izateko heziak eta maitasunean bere auto-errealizazioa bilatuko dute. Horregatik, maitasuna neskon bizitzen erdigunea da askotan, bizitza honetan inor izateko bidea. Heziketa trinkoa jaso dugu eta gai honetan aditu bihurtzen gaituzte. Horren seinale dira adibidez, elkarri maitasun kontuetan jarraitu beharreko aholkuen inguruan izaten ditugun elkarrizketa luzeak, maitasunean master bat bagenu bezala! Mutilek aldiz, heziketa pasiboagoa jasotzen dute eta gehienetan eremu sexualarekin dauka zerikusia: maitasuna, bere bizitzako proiektu bat gehiago besterik ez da. Ondorioz, harremanarekiko dedikazioan desoreka handiak eman ohi dira. Neskak guztiz “besteentzako izaki” izatearekin eta zaintza rolekin loturik egongo dira, ezkutuan eta errekonozimendurik gabe etxeko eremuan lanean.”




Kalitatezko elkarbizitzaz ari bagara ezinbestean tratu onak egon behar dira oinarrian, baina horretarako sexu-genero estereotipoak baztertu behar ditugu.

Gizartean oso barneratua dagoen kontzeptuak dira “ egin zazu zuri egitea gustatuko litzaizukeena” eta “ ez zazu egin zuri egitea gustatuko ez litzaizukeena”. Kontzeptu hauek Kant-e inperatibo kategorikoetatik dator, hauek lege praktikoak dira lege bihurtzen diren inperatibo objektiboak. Inperatibo horiek agindutakoa, baimendutakoa zein debekatutakoa beti da baliagarri, kasu guztietan. Formulazioa hauxe da: “Joka ezazu zure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala”. Kontzepzio honekin gure jokabideak eta harremanen zaintza norbanakoaren ikuspuntutik abiatzea dakar eta ez norbera eta bestearen elkkarzaintza ikuspuntutik. Gizarte androzentrista batean egonik, honek zuzenean lege orokor horiek gizonaren behar eta interesen arabera ezartzen dira. Horrek tratu onen kontzepzioa desitxuratu egiten du guztiz.



Eskoletan aipaturiko mito eta sinesmenak desikasi eta tratu onetan oinarritutako elkabizitza beste kontzepzio batzuen gainean eraiki behar da.
  • ·     Elkarbizitza eta persona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza sutatu behar da.
  • ·  Harremanak zaintza eta elikatzean, pertsonen askatasunaren errespetuan eta etengabeko autokritika eta eraikitze batean oinarritu behar dira.
  • ·         Horretarako, autoezagutza eta autoestimaren lanketa ezibestekoa da.
  • ·         Zaintza gure jardun ororen erdigunean kokatu behar da.
  • ·   Besteen errealitatea eta izatea ulertu beharra dago, eraikitzen diren harremanak horietatik abiatuko baitira.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina