2016/03/13

Elkarbizitzan TRATU ONAK !



Harremak parekideak eta osasuntsuak eraikitzeak genero, klase, etnia, botere, adin eta sexualitate-harremanei buruzko hausnarketa sustatzen du.


Ikerketen arabera ez dago sexuak baldintzatutako patroi bat eta bakarra gizonen eta emakumeen arteko garunean: “Ezaugarri batzuk arruntagoak dira emakumeen artean gizonen artean baino, beste batzuk arruntagoak gizonen artean emakumeen artean baino, eta beste batzuk ohikoak dira emakume zein gizonen artean. Baina giza garunak ezin dira bi kategoriatan sailkatu. Ez dago garun maskulino edo femeninorik. Giza garuna ezaugarrien “mosaiko” bat da”. Hori dela eta faktore sozio-kulturaletara iritsi behar da elkarbizitza eta bizimodu zoriontsua eta baketsua izateko.

Elkarbizitza positiboa
·      Identitatearekin bat egon.
Norberaren indentitatearekin gustura egonda harreman positibo eta autonomoak eraikitzeko pres egongo gara.


·      Eremu pribatu eta publikoan berdintasuna, elkartasuna eta askatasuna aritu.
Garapen pertsonal eta soziala pararleloan sustatu beharra dago munduaren hobekuntzaren aldeko konpromisoa hartuta berdintasuna, elkartasuna eta askatasuna arituz


Tartu onak
Izaki sozialak garela eta zoriontsu izateko gogoz bizitzeko nahia dugula, ez ditugu ahaztuko:
  • ·      Estereotipoak apurtu “Naizena naizelako” “apaingarrien” erabilera (adierazpena) neuk aukeratuko dut.
  •  ·      Komunikazioa : norbere buruarekin, besteekin, inguru hurbilean (bizidunak, objetuak eta paisaia) harremanak zainduz.
  •  ·      Maitasun osasuntsua sustatzen duten harremanen alde egin: begirunea, askatasuna, independentzia, autonimoia, erantzunkidetasuna, enapetia, berdintasuna, ekitatea eta asrtzio-komunikazioan oinarrituak.
  • ·      Erantzunkidetasuna / Elkar ardura


o Ordena kulturala (patriarkatua) eta ekonomikoa (kapitalismoa) aldatu ekofeminismoekin                                                                                             
o   Zaintza

Gure ongizaterako harremanak zaintzea eta tratu onak sustatzea ezinbesteko lehentasuna dugu aniztasuna biziz eta berdintasunean heziz. “Un mar de fueguitos” laburbilduta dugu.


Eta irudi honetan agertzen dena praktikatzen hasi bezain pronto zoriontsuago sentituko omen gara. Proba ezazu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina