TRATU ONAK HEZKUNTZA-KOMUNITATEAN
Pertsonen arteko harreman-dimentsioa
bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena: norberak bere buruarekin
bizitza osoko une bakoitza biziko baitu.
Hezkuntza-eremuan elkarbizitza
positiboa lortzeko:
1) Eskolako
komunitate-kide bakoitzak bere identitatearekin gustura egon behar du, beste batzuk
gutxiesteko beharrik gabe. Bazterkeria mota oro gaindituz, harreman positibo
eta autonomoak eskolan barruan zein kanpoan eratu behar dira.2) Neska zein mutil-ikasleen konpetentziak pertsona osoak bezala garatu behar dira, eremu pribatu zein publikoan.
1) Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura.
2) Maila guztietan dominazio-menekotasun paradigmaren erreproduzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura.
3) Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.
4) Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialen oinarrituriko harremanak.
5) Bake eta indarkeria-eza kultura.
HEZKIDETZAren ikuspegitik TRATU
ONAK zer diren zehazteko kontuan hartu behar dira Mari Jose Urruzolaren
ekarpenak. Hauek dira batzuk:
-
Nor
bere buruarekin harreman ona izateko:
Zure gorputza
onartu eta maitatu, zure edertasun kontzeptua ez estereotipatu propioa sortuz.Autoestimua garatu besteenganako boterekeria edo harrokeriarekin nahasi gabe.
“Ez” esan, behar duzun guztietan.
Autodefentsa estrategia anitzak garatu.
-
Besteekin
(orokorrean):
Hizkuntza
hezkidetzailea erabiliz.Elkartasunezko jarrerak erakutsi.
-
Hurbilekoen
artean (lagunak, senideak, ikastetxean):
Elkarri lagundu.Zure ekarpenik onenak eskaini taldeari.
Manipulazioei eta erasoei ezetz esan.
Arazoak daudenean guztientzako konponbiderik emankorrena bilatu eta martxan jarri.
-
Bestelako
bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin:
Zaindu, arduraz
jokatu.Erabilera ona eman objektuei ahal duten iraupenik luzeena izan dezaten.
Gaur egun deshazkundea deitzen denaren aldeko jarrera erakutsi. http://desazkundea.org/language/eu/
MAITASUNEZKO TRATU ONAK jakiteko
zer diren Nafarroako Gazte Kontseiluak egindako lana aproposa da.
http://www.educacion.navarra.es/documents/27590/37095/6+Amodio+zintzoen+gida.+Nafarroako+Gazte+Konseiluak+egindako+gida.pdf/9f2c7ad8-9ebb-4ca6-84e2-e60dce100d2f
Eta ezin dugu ahaztu inoiz
zer-nolako kaltegarria izan den maitasun erromantikoa.
Oraindik heldu beharreko gai bai
KORRESPONSABILITATEA edo ERANTZUNKIDETASUNA da. Ikastetxean gai hori hasteko
lantzen baliabide asko aurkeztu zaizkigu unitate honetan eta, nire ustez, oso
baliagarria izan daiteke “Elkar arduratuko Hezkuntza” liburuxka (1994.urtean
argitaratua).
Oso interesgarria iruditu zait Marta Pascualek esaten duena: “ekofeminismoek
ordena kultural bat (patriarkatua) eta ordena ekonomiko bat (kapitalismoa)
salatzen dituzte”. Giza beharrek eta ekologia-mugek esango dute produkzio egoki
eta jasangarriak eta egin eta banatu beharreko lanak zein diren. Ekologismoak
ingurumenaren alorreko mugak aintzat hartzen dituen bezalaxa, feminismoak berdintasuna
jotzen du edozein proposamen sozial eta ekonomikoren ezin ahaztuzko
baldintzatzat. Ekofeminismoak hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea
proposatzen du.
Hona hemen berak idatzitako hainbat artikulu eta bideo bat:
IKASTETXEAN LANTZEKO ERRONKAK:
-
Ikasleek patriarkatuarekiko ikuspegi kritikoa
garatzera laguntzea izan behar da lehen pausua.- Bigarrena, nire ustez, gauzak ongi egiteko gomendio batzuk eman behar dizkiegu.
- Eskolako komunitate kide guztiok zaindu behar ditugu gure arteko harremanak eta tratu onak sustatu behar ditugu. Ezinbestekoa da denok gustura egoteko eta batzuetan hezitzaileoi ahaztu egiten zaigu.
- Etorkizuna da gaur egungo ikasleak (irudian agertzen denarekin ados nago).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina