Espazioak ez dira neutroak. Ez
dira neutroak kaleak, hiriak, ezta ikastetxeetako patioak ere. Aste honetan,
errepresentazioez aritu gara, bai espazio fisiko zein birtualetan ditugunei
buruz. Eta zer da aurkitu duguna?
Espazio fisikoak
Arkitektura feminismotik lantzen
dutenek, hirigintza patriarkala eta kapitalista dela aipatzen duten. Horien
adibide dira Zaida Muxi edo Oihane Ruiz Menendez arkitektu feministak. Hauen
arabera, hirigintza eta gailentzen den arkitekturak zurruntasunari erantzuten
dio,eta begirada androzentrikotik eraikita daudenez, botere-harremanak erreproduzitzen
dituzte. 2019an UEU-k ‘Maitasuna politikoa da’ izeneko hitzaldi bat antolatu
zuen, eta bertan ikus daitezke hainbat bideo interesgarri.
- Mutilak espazio zentroetan egoten dira, mugitzen eta jarrera aktiboak erabiliaz. Hau, askotan, futbolari zuzenduriko espazioekin estuki lotu ohi izate da. Izan ere ikastetxe gehienetako jolastokietan futbol kantxak izaten du garrantzia handiena, eta oraindik, mutilak gailentzen dira kirol honetan.
- Neskak aldiz, espazio periferikoak erabiltzen dituzte. Gainera, jarrera pasiboak erabiltzen dituzte. Hala nola, hitz egitea, bestetik ez.
Ikastetxeetako komunak ere izan dira foku nagusi bat azkenaldian. Ikerketa asko egin dira hauetan ematen diren bereizkerien inguruan. Hortik hainbestetan entzun den ‘Komun komunak’ adiera.
Espazio birtualak
Espazio birtualetan ere,
emakumeak izan duten presentzia nahiko periferikoa izan da. Baina azkenaldia asko dira espazio birtualetan diarduten emakumeak eta espazio birtualetan feminismoa jorratzen duten emakumeak.
- Sare sozialetan
- Prentsan
- Zineman
- Youtuben
Zein dira hau
guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak?
· Lehenik, ikastetxeetako espazioak nola
erabiltzen diren aztertu beharko litzateke. Hauetan neskek eta mutilek zein
espazio hartzen dituzten ikusteko eta erabilera horiek genero eraikuntzarekin
duten harremana aztertzeko.
O
·
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina