Errepresentazio eta denboraren erabilerari dagokion txostenean agertzen diren elementuetatik gutxien landuta eta arreta gehien deitu nauena pixari dagokiona da. Azkenadlai, nire koadruilakoak semeak izaten hasi direnetik, gai honen inguruan hausnartu eta hitz egin dugu, baina ez nuen espero txostenenan aurkitzea eta asko eskertu dut. Sarritan, mutilek zutik egitearen eztaibada mahai gainean jartzean, ingurukoak martzianoak izan bagina bezala begiratzen gaituzte eta hemen lantzeak, kolektibotasuna izaera eman dio. Horregatik, egin beharreko memea honen inguruan egitea erabaki dut .
Aurreko edizioetako ikastarokideek eginiko post-en artean, Ana Belenena hautatu dut. Bertan, Ruandak jasando guda zibilaren ostean, emakumeak guztiz txundituta zeudelarik (bakarrik, diru sarrera barik,... ), historikoki gizonek jotzen zituzten danborrak jotzen hasi ziren. Modu honetan, beraiei atxikitzen ez zitzaien espazioaren jabe bilakatu ziren eta komunitatea bizitakoaz sendatzen hasi zen. Gainera, postean bideoa agertzen da eta oso hunkigarria da. Hona hemen bideoa:
Amaitzeko, erronkei dagokionez jendarte mailakoak eta eskoletakoak bereiziko nituzke. Lehenengoei dagokionez, hurrengoak izango lirateke:
Segurtasunaren pertzepzioa lantzeari begira, herri zein hirietako hirigintza arlotik, prozesu parte hartzeaileak bideratu beharko lituzke honen inguruko hausnarketa kolektiboa sustatzera aldera. gainera, gaur egun, herri zein irietan jada antolatuta dauden emakume talde zein elkarteak existitzen dira.
Komunitateetan, kaleen izendegiari buruzko kontzientziazio zein sentzibilizazio kanpainak beharrezkoak dira. Mahiz eta gero eta gehiago izan, nire ustez, oraindik ere arlo honen inguruko informazioa beharrezkoa da. Horren ostean, prozesu parte hartzaileak abiatu eta balore hezkidetzaileak sustatuko dituen kaleen izendegiak sustau beharko lirateke.
Ikus entzunezkoei dagokionean, jadanik martxan dauden deta ,modu prekarioan lanean dabiltzaten elkarte zein enpresetan inbertsio publiko handiagoa egin beharko litzateke. Arlo ezberdinetan diru laguntzak eskeintzen diren bezala, honetan ere egin beharko litzateke eta jadanik egiten direnen kasuetan, handiagoa izan beharko luke.
Behin jendarte mailako erronkak aipatuta, eskolari dagozkionak aipatzea besterik ez zait gelditzen. Lehenik eta behin, hezkuntza zentroetan, neska/mutil dikotomia gainditu eta norbanakoa erdigunean jarri beharko litzateke. Horren bidean patioan, gelen eta komunen berrikusketa egin beharko litzateke eta horretarako, prozesu kolektibo bat abiarazi beharko lukete. Lehenengo, espazio horien inguruko hausnarketa parte hartzailea sustatu beharko litzateke eta honetan, ikas komunitate guztiari gonbitea zabaldu beharko litzaioke. Ostean, eraldaketarako prozesu kolektiboan asanblada ezberdinak burutu beharko lirateke subjektu guztiak aintzat hartuz (ikasleak, gurasoak eta hezitzaileak). Prozesu honen dinamizazio, horrela prozesu parte hartzailearen adituak diren jendarte hezitzaileen eskuetan egon beharko litzateke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina