2021/01/18

Jolastokiak denontzat!

 Hiria Kolektiboa dioen bezala, leku bat zurea bihurtzen duzunean edo zure jendearekin betetzen duzunean leku seguruaren sentsazioa eta konfort gunea izatera aldatzen da.

Zer gertatzen da eskolako libre jolasteko gunekin? Gune hezkidetzaileak dira? Gutxi batzuen lekua baino ez dira? Alda daiteke hori?

Oraingoan ere nire arlora begiratuko dut. Gimnasioan elkartzen garenean biribilean egiten dugu, urteekin egiaztatu dut ikasle txikien taldeetan edozein erara/nahastuta kokatzen direla biribilean; nagusien taldeetan, aldiz, neskak kokatzen dira alde batean, ia bata bestearen gainean –espazio gutxi okupatzeko, edo taldearen babesa sentitzeko- eta mutil lehiakorrak biribileko espazio gehien betetzen dutela eta nesken taldetik hutsune bat uzten dutela.

Azken hori, bereizketa nabari hori, gertatzen den guztietan, ikasle taldeari esaten diet isiltasunean eta begiradarekin taldeko argazkia egitea. Keinu txiki horrekin saiatzen naiz kontzientzia pizten. Zer edozer aldatzen doa, gutxienez nire saioetan.

Baita ere egiaztatu dut, eta horri buelta emateko lanean nago, jolas lehiakorretan neskek oso leku gutxi okupatzen dutela eta mutil lehiakorrek bereganatzen dutela espazio gehiena.

Horregatik eskolan mailan, pasaden ikasturtean garatu genuen bezala, sentsibilizazio inkesta eta hausnarketa proposatzen dut. Galderen artean honako hauek egongo ziren:

  • Zer zonaldean jolasten duzu? Zertara?
  • Zein ekintza edo jolasak antolatzen dira patioan? errekreo orduan?eta arratsaldean?
  • Ekintza horietan nortzuk hartzen dute parte?
  • Zein zonalde edo espazio ematen zaio ekintza bakoitzeko? Marraztu ahal duzu?
  • Jolas horietan non kokatzen dira neska gehien? Zenbat espazio okupatzen dute? Eta mutilak?
  • Zein zonalde, eta non kokatzen da, lehia edo kirol-partidatarako?
  • Eskolako patioko banaketaz hausnartu eta gero, orekatuta ikusten duzu banaketa hori? Beste banaketa bat topatu ahal duzu?
  • Guztien artean bana dezagun berriro patioko espazio guztiak!

Pasaden ikasturtean honelako datu bilketa eta hausnarketa egin zen eskolan, eta hirugarren zikloko ikasleek berrantolatu zuten haien patioa hezkidetzaileago eta orekatuagoa izan zedin. Aurten Covid dela eta, ez dago baloirik eta patio hezkidetzaileagoa da.

Eskolako espazioekin jarraituz aurreko edizioetako postak aipatuko ditut:

Ixarren Ni naiz, hi haiz, hemen gaude! Post-etik goraipatu nahi nuen ondorengo bideoa eta La revolución de los patios en “los Coles” frente al sexsimo artikulua.


Eta Mariaren post-etik konpartitu nahi nizueke nire garaiko kanta bat, hitza egokituta dago eta. Baita ere Hik Hasi aldizkariko ESKOLAKO PATIOA. Ikasle guztiei leku egin nahian artikulua.


Beraz, espazioa eta denboraren erabilera patioaren banaketa erronka bakarra ez bada ere, eskolako jolas eremuaren banaketa eta erabilera hezkidetzailea izan dadila hautatuko nuke lehenengo erronka moduan. Horretarako nik neuk proposatuko nuke erabiltzaileen artean erabileraren hausnarketa bat egitea, patioko eremuak ikasle guztien beharrak eta nahiaren arabera diseinatzea, eta erabaki horiei errealitatea ematea.

Nire ustez, behin haien espazioaren kudeaketaren kontzientzia pizten denean oso erraza da jarrera hezkidetzailearen ardura transmititzea. Eta horrela, ikaste guztiek sentituko zuten patioa konfort zonalde lez eta haien beraien lekua lez.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina