Errepresentazioa eta denboraren erabilera dugu aste honetako gaia. Gai zabala eta anitza, zalantzarik gabe, eskolan zein eskolatik kanpo garrantzia handikoa.
Aurreko urteetako ikastarokideek egindako post-en artean, Maitek egindakoa aukeratu dut. Oso ekarpen interesgarriak egiten dituela iruditzen zait, besteak beste "Donostia 2016 Hiru Kulturala" promozionatzeko egindako bideoaren inguruan sortutako eztabaida eta bideoa bera. Ez nuen ezagutzen, eta oso esanguratsua iruditzen zait oraindik ere horrelako akatsetan erortzea, zer eta kulturaz ari garenean.
Hiria dela eta, gure kaleetan emakumezkoen izen gutxi dagoela argi dago. Cádiz-eko Algodonales-eko kultur arloak, hori ikusita, honako bideo hau egin du:
Gaurko nire ekarpena ikus-entzunezkoetan zentratu nahi dut, dena den. Horretarako,2018ko Nahiko! programaren II. jardunaldi orokorrean ikusi eta ikasitakoa ekarri nahi dut hona, gaiarekin lotuta baitago erabat. Katixa Agirrek “Ikus-entzunezko sindromeak” aipatu zituen bere hitzaldian.
Hona ba, ikus-entzunezkoetan sexismoa antzemateko Katixak ematen dizkigun hiru estrategia:
1. Pottokinaren sindromea: Talde oso bat errepresentatzerako orduan, pertsonai femenino bakarra sartzea, “neskaren” papera beteko duena.
3. 3. BECHDEL sindromea: Pelikula, edo serie batean…
Proba egin ezazue, baietz sorpresa bat baino gehiago hartu!!
Nahiko!-ren irakasleen formakuntzaren orria benetan interesgarria iruditzen zait, hausnarketarako eta lanerako bideoak eta materialak aurki ditzakegu bertan, aipatutako sindromeak jasotzen dituen pdf.a barne.
Hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartzean lantzeko erronkak zein? Ufff, asko!! Honako hauek aipatuko ditut, jakinda beste asko geratuko direla aipatzeke. Denon artean osatuko ditugu!
- Espazioaren indarkeria estrukturalaz
jabetzea, eta horren bitartez daukan garrantzia ematea.
- Kaleen izendapenaren bitartez emakumeak ikusaraztea.
- Herri eta hirietako gune ilun edota beldur espazioak identifikatzea, aztertzea eta hobekuntzak proposatzea.
- Eskolako espazioen (gelak, komunak, patioa, pasabideak...) antolaketa eta egitura genero-ikuspegiz aztertzea eta horiek hobetzeko erabakiak hartzea.
- Estereotipo ez sexistak eskaintzen dituzten ekoizpen ikus-entzunezko eta literarioak eskaintzea gure ikasleei.
- Nesken eta mutilen partaidetza parekidea sustatzea, geletan hartzen duten denborari ere erreparatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina