Heziketa afektibo
sexualetaz pentsatzeak eta eskoletan landu beharko litzatekeenaz hausnartzean,
aurreko bi gaiak datozkit burura. Sexua eta sexualitatea eraikuntza sozio kulturalak
izanik, horrek ematen digu pista zer nolako hezkuntza sexuala eskeini behar
diegun gure ikasleei. Alde batetik sexuaz aritu garenean intersexualitateaz ere
aritu gara eta bestalde sexualitateaz aritu garenean, dauden errealitate
anitzak ikusi ditugu (LGTBIQ+). Beraz, gure lana eraikuntza soziokultural hoiek
zalantzan jarri, deseraiki eta desikasten laguntzea izan beharko lirateke; eredu
heterosexual hegemonikotik aldenduz, ez heterosexualitatea zalantzak jartzeko
baizik eta eredu hau ugalkortasunari lotuta dagoelako (oraindik ere eskoletan
ugalketaz aparte ezer gutxi eskeintzen zaielako ikasleei) eta desberdindu
beharko genukeelako ugalketa eta desirak- plazerra, benetako hezkuntza afektibo-sexual
hezkidetzailea eskeintzeko.
Bestalde, pornoaren kuntsumoaren inguruan dauden estatistikak ikusita, argi geratzen da heziketa afektibo sexualaren beharra, gure ikasleen hezkuntza sexuala pornoan soilik geratu ez dadin. Egungo pornoak (nahiz eta hasi den beste porno mota bat eratzen) sistema heteropatiarkalaren ereduak erreproduzitzen ditu, bertan agertzen diren harramanak hierarkikoak dira, dominazioan oinarritzen direlarik askotan. Gainera, gizonezkoen plazerra da bilatzen dena, gehienetan harreman heterosexualak dira agertzen direnak eta koitalak. Eta…non daude klitorisak? Kontutan harturik emakumeek dugun plazerra lortzeko aparatua dela….berriro ere ezkutuan geratzen da.
Aurreko edizioetako post
hau aukeratu dut bi arrazoiengaitik:
· - Alde batetik
guztiz ados nagoelako irakaslegoaren formakuntzaren garrantziarekin, eta post-ean
aipatzen den moduan, administrazioak bai (handik eskeini behar digutelako formakuntza)
baina irakasleok ere formazioa jasotzeko prest egon behar dugu. Eta ez hori bakarrik,
formazioetan jasotakoa aurrera eramateko eta esku hartze egokia egiteko
konpromezua hartu beharko genukeela ere uste dut.
· - Bestalde, Psiko
woman-en bideoa oso interesgarria iruditu zait Asexualtasunari bisibilizazioa
emateko, asexualitatearen inguruan ez delako askorik hitzegiten nire ustez. Horregaitik,
hausnarketarako eta bisibilizatzeko bideo egokia dela iruditzen zait.
Guzti honengaitik, nire ustez eskolan lantzeko erronka
nagusienak hauiek dira:
· * Lehenik eta behin
formakuntzak, irakaslegoari noski, baina familiei baita ere.
· * Ikastetxeko erabakia izatea, programazioan eta IUP-ean txertatzea.
· * Sexu aniztasuna islatzea.
· * Gorputz anitzen irudiak eskeintzea.
· * Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea eta denari izenak ipintzea (ez dena
aipatzen, ez da existitzen)
* * Irakasleagoa, ugalketari zuzendua dagoen eredu heterosexual-koitaletik haratago begiratu beharko genuke.
· * Mundu guztiak zakilak egiten dakienez, genital desberdinak marrazten erakutsi, genital intersexualak eta aluak barne, klitorisari bere espazioa emanez.
Bukatzeko, iaz nire alabei erosi nien liburu bat gomendatu nahi dizuet, ikasleekin lantzeko aproposa iruditzen zaidana: “Sexo es una palabra dibertida”. Cory silverberg eta Fiona Smyth-en liburu bat da, ilustrazio dibertigarriekin eta irudietan aniztasuna presente.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina