Hizkuntzak
errealitatea islatzen du, baina aldi berean, hizkuntzak errealitatea
eraiki egiten du. Hau da, hitzek, kontatzen denak, eta baita
kontatzen ez denak ere, gure imajinario soziala sortzen, osatzen dute
egunero, egunero.
Errealitateak
eta berau kontatzeko beharrek, sortzen, eratzen dute hizkuntza. Eta
alderantziz, hizkuntzak eraikitzen, eratzen du errealitatea, eta gure
ideologia sinbolikoa.
Jakin
badakigu gizarte patriarkal batean bizi garela, ondorioz:
objetibitatea da gizarte patriarkal batean subjetibitate maskulinoari
ematen zaion hitza (Adrienne Rich). Gauzak horrela, gertaerak
hautamateko ikuspegia partzial baten aurrean gaude. Gertaerak
hautemateko ikuspegia partziala bada, hiztunak kontatuko duena ere,
partziala izango da, ondorioz, hizkuntzaren bidez islatuko dena ere
oso baten zati bat dela esango genuke, beste era batean esanda;
gertaeraren protagonista batzuk bakarrik aipatuko ditu. Eta beraz,
gainontzeko eragileak, gertaeratik at geratuko dira, ikustezin
bihurtuz, eta haiek egindakoa gutxietsiz. Hitz gutxitan esanda:
esaten ez dena, ez da existitzen. Esaten ez dena, ez da.
Hizkuntzak
botere performatiboa du. Hizkuntzak botere performatiboa izateak zera
esan nahi du: hizkuntzak zeozertan eragiteko boterea eta ahalmena
duela.
Hedabideetan erabiltzen den hizkuntzari erreparatzen badiogu, kontuan izanda hedabideak errealitatea irakurtzeko eta kontatzeko ardura handia daukatela, konturatuko gara hizkuntza ez dela inolaz ere neutroa. Hau da, gertaera batetik titular oso ezberdinak idatz daitezkeela, gertaera baten aurrean egia ezberdinak egon ohi direla. Horregatik da hain garrantzitsua kontzientzia feminista garatzea, hedabideetan zein beste hainbeste eremuetan erabiltzen den hizkuntza ez delako neutroa. Hemen azken asteburu hontan jazotako erahilketen adibide bat:
Are gehiago, Judith Butlerrek propasatzen duen moduan, gorrototik erabiltzen den hizkuntza batek ahalmen subertsiboa duela gauzak aldatzeko orduan.
Hedabideetan erabiltzen den hizkuntzari erreparatzen badiogu, kontuan izanda hedabideak errealitatea irakurtzeko eta kontatzeko ardura handia daukatela, konturatuko gara hizkuntza ez dela inolaz ere neutroa. Hau da, gertaera batetik titular oso ezberdinak idatz daitezkeela, gertaera baten aurrean egia ezberdinak egon ohi direla. Horregatik da hain garrantzitsua kontzientzia feminista garatzea, hedabideetan zein beste hainbeste eremuetan erabiltzen den hizkuntza ez delako neutroa. Hemen azken asteburu hontan jazotako erahilketen adibide bat:
Emakumeok ez dugu bizia 'galtzen', ez gara berez hiltzen. Erahil egiten gaituzte. Ez da kasualitatez, sin mas, besterik gabe, gertatzen den zerbait. Indarkeria mota hau sistematikoa eta estrukturala da. Gertaerak kontatzeko moduak erruduna ezkutatzen du, are gehiago, hiltzailea guztiz inpune ateratzea egiten du.
Are gehiago, Judith Butlerrek propasatzen duen moduan, gorrototik erabiltzen den hizkuntza batek ahalmen subertsiboa duela gauzak aldatzeko orduan.
Judith
Butler (JUDITH BUTLER, Lenguaje, poder e identidad)
Hildo
beretik jarraiki, hizkuntzaren
markei erreparatzen badiegu,
nexkak
ohituta gaude
batzuetan esan
denaren, erreferentzia
horren barruan
(inkluituta)
eta besteetan kanporatuta izaten.
Mutilak, aldiz,
beti daude inkluituta, beti dira protagonista, kontrakoa esan,
zehaztu ezean, behintzat.
Horrek erakusten du, mutilak direla 'norma' eta
gainontzekoa 'partikularra' dela.
Hau saihesteko eta errealitateak eskaintzen digun aniztasuna, osoki,
erreferentziatu ahal izateko, ezinbestekoa dugu hizkuntza
inklusiboago bat sortu eta erabiltzea. Oraingo hizkera markek hau
galarazten dutenez, irudimentsuak izan behar gara aniztasunari buruz
hitz egiteko balio izango digun hizkuntza baten sorreran.
Hizkuntza baten neutraltasuna
Hizkuntzaren
'neutraltasunaz' hitz egitean, Bertsolaritzak
errealitateari buruz hitz egin eta aldarrikapenak egiteko duen
ahalmenaz ezin ahaztu dugu. Horregatik hementxe Uxue Alberdik duela
urte pare bat emandako hitzaldi bat txertatu dut, nun hau dioen,
besteak
beste:
emakume
guztiok bertsotan hasi gara neutroak bagina bezela. Hau ikastetxeetan
sartu diguten idea da, neskak eta mutilak ”elkarrekin, denok
berdin”. Neri inork inoiz ez dit debekurik jarri, ez dit inork
explizituki esan ezin naizela izan futbolari, bertsolari. Ez didate
betebeharrik jarri, bai ala bai depilatu
behar naizenik ez nau inork behartu. Baina bat batean konturatu gara
ez garela neutroak. Ez gu bakarrik, ez gara neutroak ez gu, ez
entzuleak, ez gaiak, ez umorea, ez hitzak, ez hitzei hartzen zaien
bigarren adierak: ezer ez dela neutroa.
Komunikazioan
parte hartzen duten beste aldagai batzu horiek ere, ikonografia
deritzaionak, asko esaten dute eta bertsolaritza saio zuzenetan
aldagai hauek asko dute esateko entzuleak mezua osatzean. Honi buruz
ere ari zaigu Uxue Alberdi.
Aipatzen
da, era berean, honako ideia hau: nola bertsolaritza
estereotipoetatik abiatuta sortzen den. Umorea ere, modu horretan
eraikitzen da. Baina, bertsolaritzan, gizartearen isla gisa, umore
'normala' umore maskulinoa izan ohi da. Horregatik, Uxuek 'emakumera
batua' hizkera aipatzen du, emakume zein gizon eredu ez-hegemonikoak
publikoki konpartituko duen umore kodigoa eukitzeari deritzo.
→
Jarraian, Trasgesio
Feministen Hiztegitik hartutako ideia bat eta umoretik hizkuntza
hezkidetzaileago bat iradokitzen dituzten meme batzuk:
'Diccionario
de la trasgresión feminista'-tik itzulitako ideia nagusi bat.
Maskulinoa
unibertsal bezela erabiltzea normalizatuta dugu. Bada garaia
hizkuntza inklusiboago bat erabiltzen hasi eta aniztasunari
erreferentzia egingo dion orokortzaileen bila jartzekoa.
'Feminismoek' oraindik beregan duten
konotazio ezkorra, gizarteak aldaketarako duen erresistentziaren isla
besterik ez da.
→ Iazko
ikastarokideek egindako post bat aukeratu beharko banu, jarraian txertatu dudana izango litzateke, osatua dagoela iruditzen zait eta:
→ Eremu
hezitzailean lantzeko Hizkuntza ez sexista Gida hauek proposatuko
nituzke:
'Yes,
we fuck!' dokumentalak, dudarik gabe, darabilgun hizkuntzari buelta
bat baina gehiago ematen dizkio. Hona hemen, gure imajinario sozialak eraginda hizkuntzan ere islatzen den arazo bat: aniztasun funtzionala duten
pertsonei deitzen zaien 'ezgaitu' esanahitik hasita. Asko daukagu
dokumental hontan aipatzen direnetatik ikasteko, besteak beste;
gizarte hontan 'ezgaitu'ak deitzen diegu aniztasun funtzionala duten
pertsonei. Izen horren antzean ezkutatzen den ikuspegia, guztiz
ikuspegi produktiboa da: hau da, pertsona hauen gorputzak ez dira
sisteman 'erabilgarriak' diren gorputzak, ez dira gorputz
produktiboak kontsideratzen, beraz, gaitasun hori falta zaiela
kontsideratzen da. Are gehiago, behin eta berriro azpimarratzen eta
egozten zaie pertsona hauei independiente izateko gaitasun
falta. Zein da ba guztiz independientea? Zein bizi liteke ingurukoen
inolako 'laguntzarik', harreman edo hartuemanik gabe? Zein da gai
beti bizitzeko behar guztiak bere kabuz asetzeko? Ezgaitu deitzen
diegu, gu ere era guztiz independientean bizitzeko kapaz ez garenean.
Eta eskerrak ez garela gai hala bizitzeko: izan ere, pertsonok
INTERDEPENDENTEAK gara, hau da, gure ingurukoen beharra gudu
gure bizi-behar naturalenak asetzeko.
→ Zein
dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?
- Feminismoak egindako ekarpenak ikustaraztea eta haiez baliatzea (esparru batzuetan, estrategia gisa, feminismo hitza omititu behar baldin bada ere).
- Emakumeak eta gizonak diskurtsoan izendatuta egotea ezinbestekoa da, baina ez da hori bakarrik, pentsakera aldaketa behar da, ikuspuntua aldatu beharra dago. Guztion historia, interes, kezkak, nahiak, jarduerak eta ekarpenek eduki behar dute presentzia eta protagonismoa, horretarako, pribilejiodunek uko egin beharko diete haien pribilejioei. Uxue Alberdik zioen moduan, 'Emakumera batua' delako kodigo bateratua publiko egin eta emakumeen arteko aliantzak sustatu.
- Maskulino orokortzailea saihestu: Gaztelaniaren eraginez, euskaraz ere emakumeak eta gizonak osatutako taldeak izendatzeko batzutan maskulino plurala erabiltzen da, edo gizonak erreferenteak direnean. Hau da gaztelerazko "maskulino orokortzaile faltsua" deitzen dena, emakumeak baztertu eta ikusezinak egiten dituena. Ez da egia maskulino honek emakumeak ere barneratzen dituenik. Askotan maskulinoa erabiltzen dugu sinbolikoki gizonengan pentsatzen ari garelako, eta ez gizon eta emakumeengan.
- Hezitzaileok badakigu autokontzeptu positibo bat eraikitzeko zein garrantzitsua den identifikazio ereduak izatea. Erreferentzia positiboak erabili eta askotan, zuk ere erreferentzia bezala jokatu, norma hautsiko duen eredu bat praktikatuz. Ezagutzen ditugun kontzeptu batzuk hobeto definitzeko, orain arte izena ez zuten egoerak eta egoera berriak bistaratzeko hitz berriak sortzea (birkontzeptualizatzea, edota berrizendatzea) lagungarria izango da.
- Genero kutsadura saihestu: Androzentrismoa eta sexismoaren ondorioz, izen neutroak genero bakar batekin identifikatzen dira. Honela, karguak, lanbide eta egoerak sexu bati edo beste bati egokitzen zaizkio. Sendagilea, dekanoa, futbolaria, arkitektoa, nagusia… oro har gizonekin lotzen diren bitartean,garbitzailea, ileapaintzailea, idazkaria, zerbitzaria… emakumeekin lotzen dira. Beraz, hauek erabiltzerakoan kontuan izan behar dugu emakume zein gizonentzat izan daitezkeela, edo gizon zein emakumeez aritu gaitezkeela.
- Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartu eta duen androzentrismoa agerian jarri.
- Hizkuntzaren erabilera ez sexistarako gomendioak eztabaidatu eta praktikara eraman.
- Kontuz eremu ez formaleko espresioekin: txisteak, bromak, umorea … Sexismoa eliminatu.
- Irudiei arreta berezia jarri jendartean dugun aniztasun anitza islatzeko, mezua ez maskulinizatzeko eta genero estereotipoak gainditzeko.
- Emakumeen (neska, nerabe, gazte, heldu eta nagusien) esperientziak eta interesak diskurtsoan eta ikasgaietan barneratu eta protagonista egin.
- Gazteei hizkuntza sexista eta hizkuntzaren erabilera sexista hautemateko tresnak eman, horrela androzentrismoarekiko jarrera kritiko bat garatzeko.
→ Gai
honi buruz hausnartzeko eta disfrutatzeko testu batzuk
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina