2016/12/12

EMAKUMEEN PRESENTZIA ETA EKARPENAK

EMAKUMEEN PRESENTZIA ETA EKARPENAK






Aste honetan jorratu dugun gaian “emakumeen presentzia eta ekarpenak” hausnarketa sakona egiten da emakumeak historian zehar esparru ezberdinetan izan duen eragin eskasia. Historian zehar emakumeen pentsamendua ,lana, jakintza, lorpenak … ikusezinak bihurtu ditu eremu publiko zein pribatuan sistema patriarkalak. Horretarako mekanismo desberdinak erabili ditu eta gaur egun ere erabiltzen ditu:


·       





  * Androzentrismoa: Gizona gauza guztien neurria, erreferentea izatea da. Emakumeak eta beraiekin lotzen den guztia baztertzen edota desagerrarazten du.


·         Sexismoa: Emakume  izateagatik jasotzen den diskriminazioa iraunkortzen duten jarrerak  eta tratu hierarkikoa.



·         * Apropiazioa edo ezagutzaren jabetza kentzea: emakumeena denaren jabe egitea. Hau dela eta emakumeen lorpen asko gizonek lortuta bezala aurkeztu dira.



Emakumeen ekarpenei protagonismoa ukatzeak, beren identitatearen garapena oztopatu du.
Emakumeen presentzia ziurtatzeko paradigma-aldaketa beharrezkoa da non emakumeen presentzia berreskuratu eta bermatzen den; honekin batera  patriarkatuaren mekanismoak identifikatzen , deseraikitzen eta apurtzen joan beharra dago. Patriarkatuaren mekanismoa apurtzea ezinbestekoa dela uste dut emakumeen protagonismoa lehen planora pasatzeko.


Guzti honekin sentsibilizazioa eta formakuntza ezinbestekoak iruditzen zaizkit . Orain arte egon den eta oraindik ere dagoen diskriminazioaz ez bagara jabetzen nekez aldatuko dugu egoera eta aldatzeko guk ikasitako historia desikasi egin behar dugu. Eremu hezitzailean sortzen diren erronka desberdinak hauek izango ziren:
·         Curriculum ofiziala eta ezkutuaren berrikusketa.
·         Eskola komunitate osoa sentsibilizatzea emakumeak ikus araztea beharrezkoa dela ulertzeko.
·         Testu liburuen eta material didaktikoen azterketa egin eta emakumeen presentzia eta ekarpenak txertatu.
·         Emakumezkoek gizarteari egindako ekarpenak transmititzea, ikustaraztea eta baloratzea.


Iazko post-etatik honako hau aukeratu dut aste honetako gaia ondo laburbiltzen duelako: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/gure-esku-dago-paradigma-aldaketa.html

Euskal emakume aitzindari bat aukeratzeko orduan nire lan eremura mugatu naiz : Mari Jose Urruzola. Emakume pedagogoa eta feminista beste gauza askoren artean eta hezkidetzarekin eta berdintasunerako hezkuntzarekin konprometitua eta aholku ugari eman zituena. Hainbat liburu eta gida idatzi zituen neska eta nerabeentzat, genero indarkeria, hezkuntza sexuala eta harreman sozialak gaitzat hartuta.







Bukatzeko bideo bat ;bertan emakumearen izaeraz eta berezko zereginaz Historian zehar adierazitako sententziak jasotzen dira. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina