Aste honetan, emakumeen ekarpen eta
presentziaren inguruan jardun dugu. Zergatik? Emakumeen ekarpenak ikusezinak
izatea historian zehar eman den eta oraindik ematen den fenomenoa delako.
Patriarkatua indarrean dagoen kultura guztietan ematen da tamalez.
Historian
zehar, zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen bazterketa hori babestu
izan dute. Horrela hainbat eskubide eta askatasun ukatuz. Ondorengoak dira
patriarkatuaren mekanismoak emakumeak eta beraien ekarpenak ikusezin
bilakatzeko: androzentrismoa, sexismoa
eta ezagutzaren jabetza kentzea.
Beraz bada garaia emakumeen presentzia eta
protagonismoa aldarrikatzeko. Ahalduntze prozesu horretan funtsezkoa da
emakumeei beraien protagonismoa, autoritatea eta boterea aitortzea.
Euskal emakume aitzindari
bat aukeratzearen lana ez da erraza izan, milaka aukera daudelako, baina nire
hautua Mailen Lujanbio izan da. Izan
ere, bertsolaritza gizonezkoarekin lotu izan da, gure kultura tradizionalean,
herriko taberna eta plazak gizabanakoz bete izan dira.
Debekuak debeku salbuespenak egon dira.
Esaterako, ba omen zen XIX. mendean plazetan ibiltzen zen Joxepa izeneko
hondarribiar bat bertsotan biziki ongi egiten zuena. Bestalde, 1853. urtetik
aurrera Antoine d` Abbadiek lore-joko izenburupean ekimen ugari jarri zituen
martxan, bat bateko bertso saioak zirela tarteko. 1895. urtean bertso
txapelketa bat antolatu zen Ezpeletan, eta emakumezko bat suertatu zen garaile:
Kanboko Marie Argain.
Maialen Lujanbio Zugastirekin itzuliz, 2009tik
2013 arte, bertsolarien txapeldun nagusia izan zen, gaur egun txapeldun ordea
delarik. Aipatzekoa da txapela lortu duen lehen emakumea dela. Hona hemen
elkarrizketa batean berak jaurtiriko baieztapenak.
“Historikoki
bere garrantzia baduela iruditzen zait emakume batek txapela irabazteak. ... Balore
sinbolikoa badauka, horrek esan nahi duelako badaudela emakumeak eta, batek
txapela jantzi duenerako, atzetik beste mordo bat badaudela. Esan daiteke
nolabaiteko mugarri bat dela, tendentzia bat hausten duela”.
Iazko
ikastaro kideak egindako ekarpenei erreferentzia eginez,
ondorengoarekin geratzen naiz: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/izendatzen-ez-dena-ez-da-existitzen.html Lehenik eta behin, bere izenburuak arreta
deitu zidalako irakurtzeaz gain; izendatzen ez dena ez da existitzen. Indar
handia duten hitzak dira, gogorrak baina aldi berean errealitatearen isla
direnak. Horrez gain, testuan aipatzen dituen Marcela Lagardaren hitzak ere gogora
ekarriko nahiko nituzke, genero memoria.
“Historiaren denbora luzeak gure bizitzen denbora laburrean
egon behar du. Iragana deskubritzen ez badugu, emakumeen iragan politiko hori
deskubritzen ez badugu, umezurtz egongo gara, feminista klasikoek aipatzen
zuten bigarren mailako generoaren partaide izateak sortzen duen umezurtzaren
zentzu horretan; bistatik kenduak, ezabatuak, isilduak, izan direlako,
erreferenterik gabekoak, eta oraindik ere gu historia patriarkala ikasten ari
gara”.
Aurreko guztia kontuan izanik, eremu
hezitzailean aurrera eramateko erronka ugari
begi bistatzen ditut:
- · Emakumeen ekarpenak, bai historikoak zein gaur egungoak ezagutaraztea eta baloratzea.
- · Emakumeek eginiko hainbat ekarpenen ezkutaketa lortzeko erabiltzen diren estrategiak identifikatzea eta azaleratzea (androzentrismoa, sexismoa eta ezagutzen jabetza kentzea). Gure ikasgela eta ikas materialen hausnarketa sakona egitea, estrategia horiek kontuan izanik.
- · Emakumeak erreferente izatea ikasgelako egunerokotasunean.
- · Komunitate osoaren inplikazioa eta elkarlana.
·
Esteka
interesgarriak:
- · http://kazeta.naiz.eus/es/info_kz/20150307/historia-ofizialaren-bidezidorretan-ahatzitako-protagonistak
- · https://www.youtube.com/watch?v=tgonV5BAmvU
- · http://www.hiru.eus/eu/literatura-vasca/la-mujer-y-el-bertsolarismo
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina