2016/12/12

EMAKUMEEN EKARPENAK ETA TRATAMENDU PARTZIALA


Lehenengo hausnarketa oso sinplea da. Emakumeen parte-hartzea historia eta gizartearen garapenean ikustezin bihurtu da. Eta honek beste honetara narama: gaur egun emakumeek egiten dituzten zenbait lan, zeregin, gai oraindik ere ikustezin jarraitzen dute eta ikustarazten badira, ez zaie batere garrantziarik ematen. Orain, gai horiek egin gabe edo bete gabe geratzen badira, akabo historia eta gizartearen garapena. Kendu emakumearen lana eta pentsamendua eta ea zer nolako mundua geratzen den. Eta honekin lotuta, zer dela eta interesatu izan da horrenbeste emakumeen aportazioa isilaraztea? Zenbaitetan emakumeek egindako aportazio, lan, ikerketaren egiletza gizonak hartu duen? Zergatik? Zein konplexu mota aurki daiteke berea ez den zerbaiten egiletza berarentzat hartzen ez duenaren baitan?

Bigarren hausnarketa. Zer dela, komunikabideetan emakumeen ekarpenez hitzegiten denean, askotan bere generoari aipu egiten zaio? Esate baterako, duela gutxi El País Semanal-en, Espainiako zientzilari hobeenetako bati elkarrizketa egiten zitzaion. Izenburuan ez baina azpitutuloan, hortxe! Han bazegoen bere emakume izanaren inguruko aipua, horrek ematen dion garrantziarekin. Hona testua:

Guadalupe Sabio. “Los políticos han de entender la ciencia”.
A los 39 años, sus colegas de profesión, ya la consideran una de las mejores investigadoras de España. Ha fraguado su prestigio compitiendo en un “sistema muy masculino” al tiempo que criaba a tres hijos. Y su gran tarea actual es identificar los factores genéticos que favorecen enfermedades como la obesidad o la diabetes.

Nola ez, barruan, beti bezala, bere amatasunari aipua. Eta hausnarketarako jarri dut, ze gaiak alderdi asko ditu. Ez da ondo edo gaizki dagoenik. Ez da emakumeak zientzian dituen zailtasunak adieraztea edo haien gainean argia jartzea gaizki dagonik, baina, protagonista gizona izanik, aipatuko al luke hiru seme-alaben konturik? Emakumearen lorpenak eta bere bizitza pertsonalaren artean lotura aipatu behar da beti?

Hortxe uzten dut elkarrizketari lotura. http://elpaissemanal.elpais.com/documentos/guadalupe-sabio/


Iazko ekarpenei dagokionez, Marta Lozanok panelak ekartzen ditu blogera emakumeen presentzia eskolan adierazteko. Betiko ideia, sinplea, erraza, baina lantzerako prozesuan interesgarria iruditzen zait, eta emaitza ere.


Euskal eremuan emakume aintzindaria aukeratzekotan Virginia Imaz aukeratuko dut. 



Izan ere Klown munduan aintzindaria izan da eta ibilbide luze eta esanguratsua egin du. Eta asko kontatzen du, eta oso ondo, gainera berak beti gomendatzen duen umorez.
Zentzu honetan, bere blogeko sarrera bat uzten dut hemen. Azkenaldian, hezitzaile bezala, buelta asko eman dizkiot ipuinen kontu honi eta bat nator bere ikuspegiarekin., zuzentasun politikoa ezbaian jarrita eta testuinguruaren garrantzia azpimarratuz. Testuak emakumeen ekarpenarekin ere harremana badu. 

Eremu hezitzaileak aukera paregabeak ematen dizkigu emakumeen parte-hartzea eta presentzia lantzeko. Adierazitako egoeretan emakume protagonista bat bilatzea gero eta eskurago dago. Adieraz dezagun bada bere ekarpena. Jar ditzagun bere tokian. Haurrek, gizonen ekarpenak ikasten dituzten bezala, emakumeenak ere ikasiko dituzte eta gizarte osoaren eredu argigarriagoa izango da irakatsitakoa. Ez erdiarena bakarrik!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina