2017/11/03

SEXU-GENERO SISTEMA. GIZARTE HONEN OINARRIA


Aurreko astean, Irunen ospatu zen bertso finalean, Maialen Lujanbiok bertso-txapelketetan egin diren bertsorik ederrenak sortu zituela entzun genuen komunikabideetan. Maialen sexu eta generoen binariotasunaren inguruan aritu zen fin eta dotore, hainbat hausnarketa mahaigainean jarriz. Horietatik politena hauxe izan zen nire ustez:
“gizona eta andrea nauzu
ez andrea ez gizona
nere inon ez egon nahia ote
da zure ezinegona?”. 


Berak adierazi bezala, bizi garen gizartean, zaila da heteroarauatik kanpo kokatzea. Horrela, sexua arra eta emea artifizialki banatuta, emakume eta gizona kategoria sozialak eraikitzeko oinarria bihurtzen da. Hortik aurrera, pertsonak eredu binario horren arabera sailkatzen dira eta intersex diren gorputzek ereduaren alde batean edo bestean kokatzeko presioak pairatzen dituzte beraien bizitza osoan zehar. Hau da, eredu binario horrekin bat egiten ez duten gorputzei hainbat indarkeri ezartzen zaie aipatutako ereduan sar daitezen. Indarkeria mota honi, indarkeria matxista deitzen zaio. 

Sexu eta generoaren performatibitatearekin esperimentatzeko azken urteetan “Drag King” tailerrak antolatzen dira hainbat lekutan. Bertan, emakumeek gizon itxura hartzen dute, eta espazio publikoa erabiltzen dute gizon baten posizio sozialetik. Oso interesgarria da parte hartzaileen esperientziak entzutea, izan ere, emakumeek indar eta ahalduntze handia bizitzen dutela aipatzen dute, eta batez ere, beste pertsonek ematen dieten lekua potere handiagokoa dela, eta beraz, beraien posizioa ere. Jarraian horren inguruko bideo bat duzue.



Zorionez, gaur egun, eta Maialen Lujanbiorena bezala, gero eta argiago entzuten dira banaketa horren kontrako abotsak. Horren adibide, Chrisallys-ek abiatu zuen neska eta mutilen trans-en aldeko kanpaina, gerora, Hazte Oir elkartearen erantzun atzerakoia probokatu zuena.



Elkarte honen eskutik ere, gai honen inguruan gure lanerako balio ahal digun materiala sortu du:
Horrela, neska eta mutilekin, modu pedagogiko eta irekian, jorratu ahalko ditugu, ez soilik gorputz ezberdinen existentzia, baizik eta heteroarauaren eraikuntza soziala eta beraz, deseraikitzeko gaitasuna. 

Aurreko ikasleen lanei dagokienez, bereziki gustatu zait Maiterena: https://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/10/sexu-generoa-gainditzeaz-bat-egitura_51.html
egitekoen artean aipatzen duelako hizkuntzaren lanketa, izan ere, hizkuntzaren bitartez curriculum izkuturaren parte handi bat trasmititzen dugulako. 

Azkenik, nire ustez, honen lanketa egiteko oztopo nagusiak hurrengoak dira:
  • Gizartearen antolaketaren oinarri-oinarrian kokatzen den elementua da, eta beraz, apurtzeko zailtasun gehien erakusten duena. Gizarte osoaren estruktura  eta antolaketa soziala binomio honetan oinarritzen dira, eta beraz, gizartea berrantolatzea eskatzen du eredu honekin bukatzeak.
  • Zaila da normatibitatetik kanpo dagoena gatazkarik gabe lantzea. Horrela, klabea izango da aurreikustea zer nolako gatazkak eta erresistentziak topatuko ditugu, eta hauek aurre egiteko baliabideak jarri. Hainbat eduki gurasoekin landu beharko dira aldez aurretik, etxean eta ikasgelan umeek jasotzen duternaren artean apurketarik ez egotea nahi badugu.
  • Ez dago ikas-material handirik gai hauek lantzeko, eta guri dagokigu material hori sortu eta lantzea. 
Oztopoz oztopo baina pausuz pausu, lortuko dugu. Maialenen bertsoek bukaera ezin hobea eskeintzen digute:

Gizarte honen estereotipo
ta gizarte honen usteen
tranpan zu ari zara erortzen
eta hori ez dizut uzten
zuk badakizu nola zizelka
eta marraztu gaituzten
ze inporta du gaur ari banaiz
zure aurrean biluzten
eta nerori ni neu naizena
hori bakarrik gorpuzten
nere gerripe zintzilikako
desira ari da puzten
itzali zazu argia eta

utzi azalari ikusten


#Sandra #Sexu-genero

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina