Amorruak eta gatazka-konponketaren gaiak kezka asko sortzen ditu. Hala, esan liteke, amorruaren ikuspegi desberdinak eskaini daitezkeela, izan ere, gizakiarengan naturala den zerbait bezala hartzen da emozio negatibo gisa estigmatizatzeari utziz.
Ondorioz, askok kontra egin arren, gatazkek askatasunarekin lotura estua duela esango nuke. Alegia, gatazkek gure integritate pertsonala defendatzeko bidea ematen digu: nor garen, geure espazioa markatzeko dugun beharra, eta bizitzan hartzen dugun lekua hain zuzen ere. Ondorioz, gakoa, gatazkari tradizionalki atxikitu zaion izaera ezkorrari aurre egitean datza. Gatazka, garapen aukera bezala ikustea beharrezkoa da, aldaketarako giltzarria delako. Ezinbestekoa, pertsonen eta jendartearen garapenerako. Gatazka ez da ez negatiboa, ez positiboa, gatazka konpontzeko modua izango da positiboa edo negatiboa. Gatazka ulertu eta hau kudeatu ahal izateko, ezinbestekoa da hezkidetza bakea lortzeko tresna bezala ulertzea. Hezkidetza eta Bakerako Hezkuntzaren arteko harremana ulertu beharrean gaude.
Honi heldurik, Gabiriko eskola txikiak gatazkak edota liskarrak ebazteko estrategiak argitara eraman ditu. Hona hemen dokumentua:
Gida metodologiko hau lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle eta zuzendaritza-taldeei
eta hezkuntzako beste profesional batzuei zuzendua dago.
Hau guztia aintzat izanik, honako puntu hauek landu beharko liratekela iruditzen zait:
- Ikastetxeko Bizikidetza Behatokiek genero-ikuspegia izatea.
- Curriculumean txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak. Botere kontzeptua birdefinitzea eta bera garatzeko behar direnak: aukerak zabaltzeko gaitasuna, akordiotara heltzeko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna, emozioak ulertzeko gaitasuna. Historikoki emakumeei egotzi zaizkien ahalmenak, alegia, denei zabaltzea.
- Sentimenduen eta balore afektiboen inguruan hausnarketa berreskuratzea eta hainbat kontzeptu birdefinitzea. adibidez, errukia eta maitasuna. Eta oinarri bezala enpatia.
- Gatazka baten aurrean alderdi pertsonalak kontuan izatea, baina gizarte heteropatriarkalaren egiturek ere horretan izan dezaketen eragina ahaztu gabe, gatazkari emandako irtenbidean aspektu horiek ere kontuan izan beharko ditugu eta. Berriro ere testuinguruaren garrantzia.
- Gatazken trataeraren prozesuetan ikasleen (nesken zein mutilen) irtenbide proposamenak oinarri izatea.
- Arauak genero estereotipoetatik kanpoko jarrera eraikitzeko lagungarriak izatea eta behar izatekotan, bitartekaritza zerbitzua izatea, zaintzaren etikak emandako irizpideak kontuan izanik.
Bukatzeko aurreko urteko Leire Garroren sarrera hau aipatuko nuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina