Aste honetan
zehar eta gai honi buruz irakurtzen oso deigarria iruditu zait emakume-izena
duten kaleak %10 baino gutxiagoa direla. Datu honek agerian uzten du emakumeei
leku publikoetan ematen zaien ikusgarritasun eskasa. Irakurgaian esaten
den bezala emakumeek hirian duten presentzia areagotu egin behar da eta
horretarako, kaleen izenak, plazenak, parkeenak eta eraikin esanguratsuenak
agertu behar dira emakumeen izen gehiago.
Beste aldetik,
interesgarria ere iruditu zait ikastetxeko patioen berrantolaketa bultzatzea. Patioak
ez lirateke hain hierarkizatuta egon behar. Baloia eta porteriek patioen
jabeak dira eta neskak, askotan, baztertuta geratzen dira patioetan, hormaren
alboan. Honekin lotuta hurrengo artikulu hau irakurtzea gomendatzen dut Betaurrekomoreak Zaldupe eskolan
Etaa amaitzeko, komuneen erabilerari buruzko hausnarketa hau Neskeneta mutilen komunak ere deigarria iruditu zait. Post honetan mutilen eta nesken komunetako desberdintasunari buruz hausnartzen du, haurrei zutik pixa egiten irakasteko ohituraren zergatia. Aipatzen da pixa zutik egitea maskulinitate konbentzionalaren iruditeriarekin lotuta dagoela. Esertzea makurtzea baita menperatua eta otzana izatea, ondorioei erreparatzea, arauetara egokitzea, garbiketa kontuan izatea eta abar.
Beste urte bateko
blogaren sarreretatik hau aukeratzen dut, ESPAZIOENBANAKETA ETA ANTOLAKETA, oso interesgarria iruditzen zaizkidalako
ikastetxeetako patioei buruz egiten dituen hausnarketak, adibidez, "Patioa jendarteratzeko espazio publiko bat
da, gizarte patriarkalaren desberdintasunak bistaratzen eta erreproduzitzen
dituena", eta, baita, asko gustatu zait partekatzen duen esteka hau 150colegios reorganizarán el patio para evitar que los chicos y el fútbol seadueñen del recreo. Oso albiste ona izan arren niri pena ematen dit; izan ere, nahiz eta zazpi
urte igaro, ni behintzat, ikastetxe gutxitan izan ezik, ez dut aldaketarik
ikusi eskolako patioen berrantolaketan.,,
Nire ustez
jendartean landu beharko ditugun erronka batzuk hurrengoak izan daitezke; alde
batetik, ikastetxeetan ,behingoz, patioen berrantolaketa, ikasle guztiei bere
espazioa emanez, hierarkiarik gabe. Eta beste aldetik, biztanleria
orokorrarekin eta erakundeekin lotuta erronka bat, hau da, , kaleen, parkeen,
eraikinen... % 50ek emakume izena izan dezaten lortzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina