Asteon, espazioen eta denboraren erabileran, besteak beste, desberdinkeriak detektatzen eta kontzientzia hartzen jardun dugu. Horren guztiaren aurrean, ordea, eraldaketa dagokigu: aldaketetarako bideak irekitzea eta horiek martxan jartzea. Horixe da bidea.
Bide horretan, Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolak abian jarritako ekimenean jarri nahi nuke azpimarra. Duela hiru urte, kanpo-espazioaren erdigunean mutilak nagusitzen zirela ohartu ziren, eta neskak, berriz, aldirietan egoten edo ibiltzen zirela. Espazioaren erabilerari oso esanguratsu iritzita, hausnarketa-prozesua jarri zuten martxan, eta, kanpo-eremua eraldatzeko beharra ikusita, horri heltzea erabaki zuten.
Hona hemen aipatutako prozesuaren nondik norako orokorrak:
https://zarauzkoikastola.eus/eu/kanpoespazioa
Ildo horretatik, iazko artikulu hau hautatu dut; izan ere, besteak beste, ikastetxeko espazioa begirada parekidetik eta inklusibotik eraiki ahal izateko gida partekatzen da bertan.
Horrekin batera, ez nuke aipatzeke laga nahi PATIO PAREKIDE ETA HEZITZAILE BAT ERAIKITZEKO BIDEAN izenburupeko gradu amaierako lana: ikuspuntu hezitzailetik dinamizatu nahi izan da kirol inbasiboen eremua, nagusia edo erdigunea.
Detektatu, hausnartu eta ekin, guztiok elkarrekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina