2019/12/09

"HERSTORIA" IDAZTEKO BEHARRA


Historia berridazteko beharraz aritu gara bloke honetan, historia edo akaso, HERSTORIA idaztekoa. Zergatik? Ikuspegi feminista batetik egin behar delako. Ingeleseko history-tik abiatutako neologismoa da, berez etimologiarekin zerikusirik ez duena, hitz joko bat baizik. Hala, "his-story" hitzak historiaren erdigunean gizona edo maskulinoa jarriko luke, eta "her-story" terminoak, berriz, emakumea edo femeninoa.


Izan ere, patriarkatuaren mekanismoak ditugu androzentrismoa, sexismoa eta apropiazioa edo lapurreta. Horiei aurre egiteko, historian zehar eta gaur egun EMAKUKEEK giza-garapenari EGINIKO EKARPENAK
➠IKUSARAZI
➠BALORATU
➠ERREFERENTE BIHURTU 
behar ditugu.
Eta ekarpen horiek EZKUTATZEKO ERABILITAKO ESTRATEGIAK IDENTIFIKATU eta horiek DESAKTIBATZEKO moduak sortu. Dagoeneko hasiak badira/bagara ere, oraindik bide luzea dago egiteko. 

ERRONKAK
Hezkuntzan, curriculuma eta material didaktikoak moldatu beharko ditugu, hala aipatu dugu gainera behin eta berriz ikastaroan zehar. Gogoan eduki behar genuke Gerda Lerner-ek esandakoa: “Emakumeak menpe mantentzeko modu nagusietariko bat beraien borroka era lorpenen historia beraiek ez ezagutzea izan da”.
Nire ustez, alderdi ludikoari ere eutsi beharko genioke. Horretarako hainbat material dago, hala ere, beti gehiago sor ditzakegu edo ditzakete geure ikasleek baita ere. Orain gabonak datoz, eta opariak erosteko orduan aintzat har genitzake…
 
Hona hemen baliagarriak izan daitezkeen hainbat esteka:
●Karta joko bat
●Beste bat 
●Nor da nor?
●Irratsaioko audioak
●Feminismoa aldarrikatzen duten hainbat emakume ilustratzaile

Baina are garrantzitsuagoa deritzot maskulinitateak lantzea eta Gema Lasartek dioen moduan, gizonek haien pribilegioetatik askatu eta dena kuestionatzea. Hain zuzen ere, gaurkoan hautatu dudan emakume aitzindariak, Arantxa Urretabizkaia Bejaranok, honi egiten dio erreferentzia Emakundek sustatutako Gizonduz Eusko Jaurlaritzaren ekimenari buruz hitz egiten baitu telebistan




"Gure historia ez digute kontatu, orduan ari gara asmatzen aspaldi asmatutako gauzak. Neronek asmatu ditut gauza pila asmatuak zeudenak, eta nik uste nuen asmatzen ari nintzela: eta berdin nire lagunek. Eta idaztean berdin.”
Arantxa Urretabizkaia 
 Loiolako Txominenean (1947ko uztailaren 1ean) jaiotako idazle honek lehen eta orain egin dituen ekarpenek erabateko balioa dutela uste dut. Bera dugu euskaraz eleberri bat idatzi duen lehen emakumea: Zergatik Panpox (1979, Hordago). “Ez nekiena da euskararen munduan zein egoeratan geunden. Norbaitek esan izan balit, idazten ari nintzenean, zurea izango da emakume batek euskaraz idatziko duen lehenengo eleberria... bada, ez dakit ausartuko nintzatekeen.” Eta bera dugu, baita ere, Hondarribiako alardearen borrokan aritu den protagonistetako bat: Bidean ikasia (1993-2016) (2016, Pamiela).

Aurreko edizioetako Artaldetik at ikastarokideren posta hautatu dut “Infraemakumeak”. Zera dio “Berri Txarrak-en azken diskan Infrasoinuei erreferentzia egiten zaien bezala, eta haiek deskribatu dituzten moduan "Infrasoinuak eguneroko zarataren azpian dauden hotsak dira” emakumeak ere hala gara". Hortaz, “Emakumeak ez gara hala” idatzita ikusteko borroka dezagun!

 

 

 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina