Egia da herri honetan arrazoi gutxi dauzkagula justizian eta legean sinisteko. Legeak diona Justiziak interes batzuen arabera irakurtzen dituenean zigortuak izan gara justizia partzial eta demokratiko honen izenean, eta ezbairik gabe esan dezakegu, oraindik ere indarkeria matxistaren inguruan etxeko lan asko daudela egiteko legeei eta sistema patriarkala mantentzen duen sistema judizial honi dagokionez.
Hala ere arazoa legeetan baino lege horien irakurketa egin eta erabakiak hartzen dituztenetan dago. Asko izan dira zoritxarrez azken aldian Justiziak feminismoan suspenditu duenaren zantzuak eman dizkiguten kasuak. Egia da kasu batzuk beste batzuk baino entzutetsuagoak izan arren, La Manada kasu, badaude gure sistema judizialak utzitako beste altxor batzuk: Gasteizen bortxaketa baten aurrean hankak ondo itxi al zituen galdetu zion epailearena (EITB albisteak), Talka espazio feministan baimen judizialik gabe sartu zen ertzaintza, epaituak barruko militanteak izango dira (Talka), inolako bergizarteratze lanik egiten ez duen kartzea zigorrak... Bai, bai, behin eta berriz ditugu horrelako berriak gure inguruan. Errealitate gordin bati aurre egin ez eta balizko erantzunak emateko gai ez den justizia sistema daukagu: matxista, frankoren garaiko kiratsa dariona eta argazkian ikusten den bezala, gizonez betea.
Legedia mundua asko ezagutzen ez dudan arren, harrituta geratu nintzen Manadaren kasuan abusu eta erasoaren artean dagoen desberdintasunekin. Bat bestea baino larriagotzat jotzen da eta zigorra ere handiagoa da. Hala ere, legeak izan ditzaken milaka irakurketek deitu dute nire arreta, orokorrean guztiekin gertatzen den bezala. Irakurtzen duen pertsonaren arabera gauza bat edo beste ulertu dezakezulako. Justizia gizon txuri, publikoki heterosexual eta dirudunez betea egonik ez dakit irakurketa hauek asko aldatzeko aukerarik dagoen.
Aurreko urteetako Post-ak begiratzen ibili ondoren #AneLe-rena aukeratu dut bertan egiten duen legearen inguruko hausnarketa argiagatik. Bota dituen ideien artean hauekin geratzen naiz:
- Borroka feministari esker sortu dira emakumeak babesten dituen lege berriak.
- Lege berri hauek pausuak diren arren, ez dira eraldaketa soziala emateko nahikoa.
- Kontzientziazioa eta konpromiso hitzak aipatzen ditu dauden erronkei aurre egiteko hitz gako bezala.
Eta azken hiru ideia horien harira hauek dira niretzat hezkidetzak legedian baino Justizian egin ditzakeen ekarpenak:
- Lege ugari daude, hutsuneak aurkitu al ditugun arren, emakumeen eskubideak babesten dituztenak baina oraindik ere ez dira gizartean isladatzen.
- Lege horien indartu eta gizartearengana iristea ezinbesteko erronka da eta Hezkidetza planak hezkuntza komunitatearengana heltzeko tresna beharrezkoak dira.
- Hezkidetzak, beraz, nire sarrerako hasierako ideiei jarraiki, lege horietan sakondu eta garatzeaz gain, injustiziei aurre egiteko kontzientzia garatzen lagunduko dute.
- Justizia gizartearen eskaria eta aldaketak baino motelago doa Feminismo eta Hezkidetzari dagokionez. Honek interpelazio zuzena eskatzen du.
Amaitzeko, liburu bat gomendatu nahiko nuke: Nik sinesten dizut!