2020/11/27

LEGEDIAREN OREKA

 

Emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa eta sexuaren ziozko diskriminazio mota ororen berariazko debekua zenbait arau juridikotan jasota dago.

Emakumeen eta gizonen berdintasuna Europar Batasunaren funtsezko printzipiotzat formalki ezarri zen Amsterdamgo Ituna indarrean sartu zenez geroztik (1999ko maiatzak 1). Europar Batasunaren Itunaren 3.2 artikuluarekin bat etorriz,  Europar Batasunaren eta bere kideen ekintza eta politika guztietan txertatu behar da emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko helburua.

Euskal Autonomia Estatutuko 9.1 artikuluak, Espainiako Konstituzioak xedatutakora igorriz, berdintasunerako eskubidea eta sexuaren zioz baztertua ez izateko eskubidea aldarrikatzen ditu.

Jarularitzaren lehendakaritza 2005ean  Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako legea argitaratzen du EHAAn: 4/2005 LEGEA, otsailaren18koa, Emakumeen eta Gi-zonen Berdintasunerakoa.

“EAEko hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023)” plan honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak euskal hezkuntza-sistemari hezkidetza-eskolan urratsak ematen jarraitzeko aukera eskaintzen dio. Horren inguruan egin dut aste honetako behaketa.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako azken ebaluazioan  hainbat gauza aztertu dira. 

Hezkidetzaren aldeko legediak benetako aurrerakuntza izan dira baina ikusi dut horrek ez duela bermatzen hortxe agertzen dena betetzea. Hizkuntza trataera ez-sexistaren erabileraren ebaluazioa ikusita argi ikusi ahal da. Legedian adierazita ere, oraindik hain dokumentu gutxi egitea trataera hau kontuan hartuz harritzekoa da. Ezin da utzi gutxiren esku hau ardura, guztiok parte hartu behar dugu benetako aurrerakuntzak egoteko. Hau bera, beste arlo askotan ikusten da. Gu hezitzaile moduan, borrokatu behar dugu hau ez gertatzeko eta gure eskuhartze guztietan zaintzeko.

 

Amaitzeko Aino-k egindako posta aipatuko dut: Legearen babesa. Ados nago amaieran egiten duen hausnarketarekin. Legeak ez du bermatzen eginbeharrekoa egitea.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina