Aurreko ikasturtetako sarrera HAU hautatu dut, iruditu zaidalako nire hausnarketarekin bat egiten duela, bide beretik goaz eta kezka berak ditulakoan nagoelako.
Ezagutzen ez nuen legea....
“EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana”
(Ohartxo bat: irudi hau bilatzen nenbilela, konturatu naiz aurrekoak ere ez nituela ezagutzen eta 6 plan gehiago egon dira!)
Esanguratsua den esku-hartze ardatza: Emakumeen ahalduntzea
Emakume Etxe bateko erabiltzaile gisa ezinbestekoa iruditzen zait ahalduntze prozesuak erdigunera eramatea. Hare gehiago, garrantzitsua da Gobernutik ere horrela ikustea eta plan batean txertatzea.
Nor zaren, zein garrantzitsua zaren, zer trebetasun (eta ahuleziak) dituzun jakiteko prozesua askoz boteretsuagoa da taldean egiten denean: AHALDUNTZE KOLEKTIBOA! ELKARREKIN GEHIAGO ETA HOBEAGOAK GARA!
Hori emakumeen etxeetan eta ahalduntze-eskoletan egiten da, baina... zergatik ez da prozesu hori eskoletan egiten? Zergatik ez dugu elkarrekin lan egiten eraginkorragoak izateko?
Ondoriorik garbiena
Nire ustez, hezkuntzako profesional gisa ateratzen dudan ondorioa da legeek babesten gaituztela, ez diogula beldurrik izan behar feminismoa eskoletara eramateari, hor egongo baitira legeak geure burua defendatzeko.Berandu gabiltza eskolako aldaketa egia bihurtzeko nahiz eta aspalditik ari zaizkigu aukera bat ematen. Balia dezagun egoera eta joka dezagun partida guk nahi dugun bezala!
Azkenik, ezin dut sarrera hau amaitu aipatu berri dudan hori bera kritikatu gabe. Legeak, dekretuak, planak, protokoloak... ditugu, baina askotan paperean eta dokumentuetan geratzen dira eta ez dira behar bezala gauzatzen. Hau horrela izanda, uste dut sistema patriarkala horretaz baliatzen dela: aurpegia garbitzen du aldaketarako proposamenak eta asmoak plazaratuz, baina ez dago benetan politika feminista estrukturalik heteropatriarkatu-kapitalista-kolonialarekin hausten duenik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina