2018/05/01

Zalantzak jarrai dezala



Egia esan, hasiera batean motibo pertsonalak direla medio, asko kostatu zitzaidan kurtsoko errutinara sartzea. Eta askerako lastre hori motxila pisutsu batelez izan da hurrengo asteetan ere. Momenturen batean ere planteatu diot nire buruari ea jarraitzeko gai izango naizen, ea benetan prest banengoen kurtsoa nire bizitzako hainbat faktorerekin konbinatzeko.

Eta bai, gai izan naiz. Kostata, baina hemen nago, 22 aste geroago kurtsoa bukatzearen nostalgiarekin.

Bai, esfortzua izan da kurtsoaren erritmoa jarraitzea. Eta batez ere nik nahi nuen bezala jarraitzea. Oso gauza interesgarriak irakurri eta landu izan ditugu, eta momentu askotan gehiago sakontzeko gogoa bai baina denbora faltarekin aurkitu naiz. Zelako frustrazioa.

Ikasi, bizitzan zehar ikasitakoa zalantzan jarri, birplanteatu, eta berriro ere ikasi.

Bizitzako gauza asko zalantzan jarri behar izan ditut, askotan kostata, ez da erreza barneratutakoak zalantzan jartzea. Baina  oso gustora jarraituko dut zalantzan jartzeko guztiak zalantzan jartzen.  

Prozesu honekin burura datozten kantarik hoberena Glaukomaren Kaiola abestia da. Deskubritu nuenetik, goiz asko hasi ditut letra horien erritmora.





Ze guapa zauden horren lotsagabe, estereotipo danak hausten.
Ze guapo zauden mundu hau aldatzen, zure rola zalantzan jartzen.
Ze guapa zauden. Ze guapo zauden.


Plazer bat ahalduntze prozesu honetan parte hartu izana. Benetan.

Agur ordenagailu agur, zalantzetan ikusiko dugu elkar.

Besarkada mando bat denoi!