ZER DA IDENTITATEA
Norberak bere buruaren zentzua garatzen du,
alde batetik, bere esperientzien, historiaren, ezaugarrien eta pertzepzioen bitartez
eta, bestetik, haren hartu-emanen eta kulturak gidatzen dituen balioen eta
arauen eraginez.
Identitatea hiru prozesuen ondorioa da: biologikoa,
psikologikoa eta soziala baina alderdi pertsonalaz eta sozialaz gain, denboran
zehar, bizitzan zehar jarraipen-prozesu-ideia izateak ere garrantzia du.
Baldintza biologikoetan oinarritutako
identitatea da, haur bati bere genitalen eta ezaugarri fisiologikoen arabera
ematen zaion lehena.
Hermafrodita edo intersexual izanda jaiotzen diren pertsonak sailkatu behar direnean agertzen da zailtasuna.
Hermafrodita edo intersexual izanda jaiotzen diren pertsonak sailkatu behar direnean agertzen da zailtasuna.
Genero estereotipo eta rolei lotutako
eraikuntza sozial eta kultural bat da. Genero identitate patriarkala pentsaera
bitarrean oinarrituta egonda (eguna/gaua, ona/txarra, positiboa/negatiboa),
gizateria ere bi talde handitan sailkatu nahi izan du: maskulinoak eta
femeninoak, printzipioz aurkakoak, itxura fisikoaren arabera bereiziak.
Hazkuntzak, hezkuntzak eta sozializazioak,
gure bizitza zelan antolatu irakatsi digute, gu gauza bat ala bestea garen
esaten digu. Gizarte patriarkalak jende diferentea baztertu eta zigortu egiten
du.
Sexu-genero sistema bitarra gainditzean, mapa berria agertuko zaigu begi-parean eta egon badauden aniztasunek kontzeptualizazio berrien beharra eskatzen dute.
Gizarte heteropatriarkalean generoen artean
dagoen harreman eta balio hierarkikoagatik, gizonek genero maskulino eta
emakumeek femeninoen araberako identitatea garatzeak gizarte injustua
mantentzea suposatzen du.
Sistema heteropatriarkalean sexu-diskriminazioa
biologikoki justifikatu izan da. (gizonezkoa da izaki normala eta emakumezkoa,
berriz, zakilik ez duen izaki anormala). Teori hau gaur egun oraindik ere
bizirik dirau, eta haurren hazkundean oso eragin negatiboa izaten du, haurren
garapena genero femeninoak eta maskulinoak izan ohi dituzten iguripenenetara
mugatzen baititu. Horretaz gain, arautik kanpo egoten diren guztiei
identitate-desegokitzeak eta patologiak sorrarazten dizkiete.
Ikasketa feministek identitateen izaera aldakorra, anitza, ugaria, erlatiboa eta aldiberekoa mahai gainean jarri dute eta identitatea prozesu irekia, etengabeko eraikuntza gisa ulertzen da.
Orokorrean esan dezakegu joera nagusia mutikoek eta gizonek makro-nortasuna, neurriz kanpoko autoestimua eta autokontzeptu positiboa garatzea dela. Horrela, beren sexua onena dela eta gizartean baloratuta eta onartuta dagoela ikasten dute. Neskatoek eta emakumeek, ordea, genero-identitatea garatzeko bidean, "emakumezkoak" izateagatik beren buruak gutxietsi egiteko joera nagusia erakutsiko dute, gizartean ere hala baitaude estigmatizatuta. Horrela, sub-identifikazioa garatzen dute, autoestimu txikia eta autokontzeptu negatiboagoa.
Laburbilduz, genero-identitatearen garapenean
faktore asko daude. Etengabeko prozesu dinamikoa eta konplexua da. Kulturak,
gizarteak eta banakako faktoreak eragileak dira, beste batzuen artean adina,
maila sozio-ekonomikoa, gizartean eta lan munduan partaidetza, eta abar. Horien
arabera genero-identitateen aldaketa ikusiko da ere bai.
Sistema patriarkalari definizioa horrela eman
dio Jule Goikoetxeak: "Genero-sexu sistema gizonezkoa eta maskulinitatea
bikaina, eta emakumezkoa eta feminitatea desbideratze eta gabetasuna dela
pentsatzen duen sistema da". "Gero eta kapital desberdinagoak, hots,
kultura maila, diru-sarrera eta prestigio diferentzia handiagoak egon klase
sozio-ekonomiko, genero-sexu eta atzerritar-bertakoen artean, orduan eta
des-demokratizazio sakonagoa; eta gero eta des-demokratizazio sakonagoa, orduan
eta indartsuagoa patriarkatua eta kapitalismoa".
Zer nolako jendartea nahi dugu? Pertsonak objektu bihurtzen dituen jendartea edo pertsonak subjektu askeak eta eraginkorrak osatutako jendartea?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina