2016/02/11

ANIZTASUN SEXUALEI BURUZ HAUSNARTZEN

- Gaiaren laburpena. Gai honetan identitateak eta aniztasun sexualak aztergai izan ditugu. Aurreko gaiarekin bezala, genero identitatea eta sexu identitatea eraikuntza soziokulturala da. Izan ere, heteronormatibitateak sistema bitarra inposatzen du baina horrek ez du islatzen genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki dagoen aniztasuna.
Jo-muga legal batekin topo egiten dugu, legalki bi aukera baino ez daudela, alegia. Muga hauek gainditzeko ikuspegia zabaldu eta aniztasun orori bere lekua eman beharra dago.
Sexu-orientazioari dagokionez, sexualitatea eredu patriarkalaletik eratortzen dela diote Bilgune Feministek eredu dikotomikoaren eraginpean egonik, esate baterako, harreman koital heterosexuala, ugalketa helburu nagusia delarik. 
Bestetik, LGTBQ+ errealitateak aniztasun horiek agerian uzten dituzte. Aldarrikapen politiko batean bilakatu da mugimendu hau, agertzen ez dena esistitzen ez den heinean, kolektibo hau bistaratzea aitortza politikoan du aburu.
hands-in-air.jpg
Trans hitzak sexu biologikoa eta norberak sentitzen denaren arteko adostasuna da. Izan ere, gorputz fisikoaren arabera ezarritako genero psikologikoa bat ez datozkien pertsonek bizi duten errealitatea da transexualitatea. Transizio prozesu bezala kontsidera daitekeena, alegia. 
 - Gaiaren ikerketa edo aipamen bat esate arren Aingeru Mayor sexologoak esaten duena aipatuko nuke. Arazo handia sortzen dela haurra jaiotzen denean  ezarritako sexu biologikoa gerora umeak sentitzen duenarekin bat ez datorrenean eta hau bideratu egin behar dela. Sexua ezarri beharrean, Iragarri egin beharko litzateke, iragarpen bat besterik ez. Eta edozein unetan, okertu egin garela ohartzean, hasieran ezarritako sexua aldatu egin beharko litzateke, etxebizitzaz aldatzen garen bezala.
Kontzeptu aldakorra bezala azaltzen da sexu identitatea. Prozesu baten barruko bilakaeraren menpe, alegia.
women.png
Datuak eta ondorioak. Datuek diote 5 umeetatik 1ek sexu identitate ez normatiboen kasua dira.
June Fernandezen artikuluan "Gorputz kolonizatuak" gure gorputza koloniazatuta daukagu. Estetikaren eredu hegemonikoaren eraginpean bizi gara. "Lodifobia"ri buruz hitz egiten da, ez depilatzeari buruz, ez gaitasunen bat duten pertsonak eta adineko emakumeen sexualitatetari buruz, esate baterako.
Josebe Iturriozek aipatzen du sexu identitatea transizio prozesua dela, non jaiotzerakoan egokitutako sexua utzi eta genero-identitate aldetik agertzen den erabakitzeko prozesua den. Prozesu indibiduala da eta erritmo desberdinak dituena, esaterako. Prozesu honen atzean ideiologiaren eragina dago.
 rainbow_logo.jpg
Ikastetxean lantzeko erronkak. Gai hau Hezkidetzako Gidaren erronketako bat izanik, ikastetxeko Hezkidetza Planeran txertatuko beharko litzateke. Honen inguruko formazioa ere sustatu beharko litzateke eskola-komunitateko eragile guztiekin, gai honen inguruko ezagutza areagotzeko. 
Bestalde, berariazko begirunea jarri beharko ditugu eman daitezkeen kasuak antzemateko eta erantzun egokia emateko. Horretarako, formazio, informazioa eta kasuen azterketari helduko nioke. 
Institutura kasuak eramatea ere esperientzia gertukoa izango litzateke eta oso eraginkorra era berean. 
images?q=tbn:ANd9GcRo3Z4L3d9Aos2InzUaKra

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina