2018/03/16

INDARKERIA MATXISTA

Asko dira emakumeen aurkako indarkeria izendatzeko erabiltzen diren terminoak. Besteak beste, indarkeria matxista, genero-indarkeria, etxeko indarkeria, emakumeen aurkako indarkeria, familia-indarkeria eta familia barneko indarkeria. Horiek guztiek, muinean erro bera dute: indarkeria hori eragin edo ontzat ematen dutenek ideologia matxista dute. Bestetik, aipatzekoa da indarkeria matxista ez duela zertan beti gizon (gizon talde) batek eragin. Izan ere, egun gure jendartean indarrean dagoen sistema patriarkalak eta kulturaren zenbait alderdik indarkeria matxista eragiten dute. Izan ere, kalte fisiko, sexual eta psikologikoez gain, beste kalte batzuk ekar ditzakeelako; hala, esan liteke indarkeria matxistaren ikusmoldea oso zalaba dala.
Honekin lotua, hona hemen aste honetan Irati Elorrietak argitaratutako artikulua.
Aipatu beharra dago, indarkeria zuzenaz gain, badirela beste bi indarkeria mota bertan pairatu zirenak. Hain zuzen ere, egiturazkoak deritzogunak eta kulturala. Generoari dagokionez, honako esanahi hau lukete bi indakeria mota horiek:
  • Egiturazko indarkeria: emakumezkoen oinarrizko eskubideak murrizten dituzten muga ikusezin eta ukaerzinei dagokie egiturazko indarkeria. Hala, ez du egile batek reagiten, sistema ekonomiko-politiko-sozialak baizik. Adibide gisa, gure jendartean indarrean dagoen sistema patriarkala jar daiteke, gizon-emakumeen arteko berdintasun zapuzten duten botere-harremaneta oinarritzen dena.
  • Indarkeria kulturala: emakumezkoen aurkako edozein indarkeria mota (zuzen zein egiturazkoa) justifikatzeko edo legitimatzeko zuzen ere, usteei, balioei eta, oro har, ezagutza sozialei. Halaber, uste, balio eta ezagutza sozial horiek transmititzen dituzten mezu, zeinu, irudi eta antzekoak erabiltzeari. Hala, mintzairaren erabilera sexista eta iragarki, abesti, atsotiz, txiste, bideo-jolas, aldizkari, telebista-saio, ipuin eta antzeko asko indarkeria mota honen elementutzat har daitezke.



Beraz, esan genezake, indarkeria hauek ez dira gizon batek eragiten dituen eredu puntualak, baizik eta sistema sozio-politiko-ekonomikoaren eta kulturaren zati bat baizik.
Halako egoerak ikusirik, ezinbestekoa da erronka aldetik, haurren partaidetza sustatuz, tratu onak eta enpatia jorratzea. Tratu onak, ez bakarrik besteekiko, baita  norberaren buruarekiko ere bai, haurren egunerokotasunean ezagunak egiten zaizkien adibideak erabiliz: jolasetan, etxean, eskolan, etab. Saioetan ikasleen bizipenak entzun eta partekatu dira, beti ere genero ikuspegia kontuan hartuta. Enpatiari dagokionez, zer den eta zergatik den garrantzitsua adierazteaz gain, hori lortzeko tresnak eta baliabideak eskaini behar zaizkie. Indarkeria matxistaren jatorria eta motak ere landuaz lurraldeko haurrekin, informazioa eman eta honi aurre egiteko baliabideak eskainiz. Bestetik, askotan, sexismoa ere transmititzen dute hezkuntza-material askok. Hala, garrantzitsua da eduki sexistak jasotzen eta heteronormatibotasuna sustatzen dutenak baztertzea edo modu kritikoan erabiltzea; hau da, zalantzan jartzea transmititzen dituzten eduki horiek, horien inguruko eztabaida sustatuz. Halaber, emakumeen ekarpenak jasotzen dituzten hezkuntza-materialak erabil daitezke. Eta, ez badaude, sortu egin daitezke. Gainera, gomendagarria da orain arte sexu bakoitzari ezarri zaizkion estereotipoak apurtzen dituzten irudiak erabiltzea, bai eta emakume eta gizonen irudi kopuru orekatua erabiltzea ere. Ildo beretik, min-tzaira modu ez-sexistan erabiltzen duten hezkuntza-materialak baliatu beharko lirateke, edo modu sexistan erabiltzen dutenak gelara eraman beharko lirateke, eta horietan sexismoa hautematen irakatsi.

Amaitzeko, Leire Garroren sarrera partekatzea interesgarria iruditu zait. 

2018/03/14

IZAN GAITEZEN INDARKERIA MATXISTAREN ARERIO!



Aspaldiko garaietatik, zoritxarrez, indarkeria matxista gure inguruan oso presente egon den gai bat da. Aurrez aipaturiko indarkeria hori, gizonek gizartean duten nagusitasun horretaz baliatuz, izaten dituzten emakumeenganako erasoak hartzen ditu bere barne. Eraso guztiak, ordea, ez dira beti esplizituak izaten; asko oharkabean pasatzen baitira (mikromatxismoak, kasu).


Aurreko edizioko Ane Lenizen sarrera uzten dizuet hementxe, Ernaik sorturiko mikromatxismoen inguruko bideo batzuk partekatu baitzituen gainerako ikaskideekin. Oso interesgarriak suerta daitezke ikasleekin landu ahal izateko; baita, askotan nabari ez ditugun edota normaltzat hartzen ditugun matxismo sutil horiek bistaratu ahal izateko.
Gaur egunean, harro esan dezakegu geroz eta jende gehiagok egiten diela aurre honelako egoerei, indarkeriaren zantzuak ageri dituzten ekintzak irmoki gaitzetsiz. Talde feministak lan handia egiten ari dira honen harira, emakumeok ditugun eskubideak bistaratu eta patriarkatuari aurre egin diezaiogun, indarkeria matxista zapaltzeko asmoz.

Amorrua ematen du, ordea, matxismoaren ondorioz sorturiko eta gizonek aurrera eramaten duten indarkeria mota honekin amaitzeko, emakumeei eskatzen zaiela esku har dezaten. Zergatik ibili behar dute emakumeek kontuz ibiltzeko? Zergatik ez zaie gizonei eskatzen emakumeak errespetuz tratatzeko?


Indarkeria matxistari aurre egiteko, maskulinitate berriak sortzea eta autodefentsa feminista sustatzea oso baliagarriak izan daitezkeela aipatu dugu. Bi ideia hauetatik, abiatuz, ikasleekin honen inguruko lanketa aurrera eramatea ezinbestekoa litzateke. Honako hau egunerokotasunean transmititu beharko lirateke, pertsona guztien arteko errespetua bermatzeko, gizonek duten gehiegizko garrantzi hori alde batera uzteko eta emakumeen autoestimua eta autokonfiantza sustatzeko asmoz.

Sarean zehar begira ibili ostean, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako geletan landu ahal izateko “bortizkeria matxistaren aurkako hezkuntza proposamenak” aurkitu ditut. Hementxe uzten dizuet, ea baliagarriak suertatzen zaizkizuen.


Amaitzeko, hurrengo lerroetan gure eskoletan eta jendartean landu beharreko erronka garrantzitsu batzuk bildu ditut:

- Matxismoa eta indarkeria matxistaren aurkako jarrera bultzatu.
- Eskola komunitatearen ahalduntzea eta sentsibilizazioa.
- Indarkeria matxista identifikatu eta horri aurre egiteko baliabideak eskaintzea.
- Mikromatxismoen identifikazioan zentratu eta berau salatu.
- Maskulinitate eredu berriak eta autodefentsa feminista landu.
- Indarkeria matxista jendarte osoaren arazoa dela ulertarazi.

ASKE IZAN GAITEZEN!


Emakume erailak eta sexu-erasoak egunkarietako ohiko albistea dira zoriotxarrez. Hori bakarrik oso grabea iruditzen zaigun arren, indarkeria matxista ez da bi gertaera horietan bakarrik oinarritzen. Atzetik, izkutuan, beste hainbat zapalkuntza mota ere existitzen dira: mespretxuak, mehatxuak, irainak, xantaila emozionalak, kontrol ekonomikoa, umilazioa, …

                                                                          Eguneroko mikromatxiamoak

Eta zein da gizonen papera arazo hau konpontze aldera?

Pasa den asteko greban gizonek gatazka honi aurre egiteko zertan lagun zezaketen galdetzen zuten, geldialdian parte-hartze mugatua izateak debatea sortu zuelarik. Eman beharreko lehenengo pausua, haiek sistema matxista honetan ondorio negatiboak jasan eta sufritzeko arrazoiak izan ditzaketen identifikatzea da. Era berean, maskulinate berriak egon daitezkeela eta haiek aukeratzeko askatasuna dutela jakitea da garrantzistua. Iaz Olatzek  idatzi zuenaren harira maskulinitate eredu berriak aldarrikatzeko ausardia eta boterea erakutsi behar dute gizonek. Helburu hau lortzeko, Olatzek iazko postean Eusko Jaurlaritzaren “Gizonduz proiektua” (http://gizonduz.blog.euskadi.net/?lp_lang_pref=es) aurkeztu zuen bideo (https://www.youtube.com/watch?v=vLVinUhfCc0) baten bidez. Jardunaldi horietan maskulinitate berriak eta boterea landu ziren. Beste baliabide bat Emakundek 2009an argitaraturiko Gizonak emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean deituriko txostena da.  

Nola landu gai hau ikasleekin?

Aurten, 4.DBHko ikasleekin gai hau jorratu dugunean, Maialen Lujanbioren “Beti Bezperako Koplen” bidez egin dugu. Kopla hauetan, indarkeria matxistaren adibide anitzak agertzen dira. Esate baterako, sexu-eraso zein bortxaketak, bikotekidearen jipoi eta irainak, erailketak eta emakumeek sentituriko beldurra. Kopla hauetan agerturiko metafora guztiak aztertu zituzten ikasleek. Gainera, estrofa bakoitzean azaldurikoa errealitateko adibide batekin lotu behar izan zuten, bertan adierazitakoa gure egunerokotasunean gertatzen dela konturatzeko. Hausnarketa-prozesu bikaina egin zuen taldeak.

Beti Bezperako Koplak - Maialen Lujanbio

Gero, Martxoak 8ko asterako indarkeria matxista erakusten eta salatzen zuten hainbat pankarta eta lelo egin zituzten.



 





















Arestian aipatu bezala, hezitzaileak bagabiltza lanean. Hala ere, bide luzea dugu aurretik. Gai hau eskolan, etxean eta jendartean landu beharraren justifikazioa erraz uler daiteke. 

  • Erailketak, bortxaketak, jipoiak eta bestelako eraso fisikoek ez luketelako mundu baketsu batean tokirik. 
  • Emakumeengan beldurra sortzen duen egoera honi terrorismoa ere deitu ahal diogulako. 
  • Zapaldurik eta mindurik sentitzen diren gizonak ere lagundu behar ditugulako, maskulinitate eredu berriak eraikiz.
  • Denon askatasuna eta burujabetza bermatu behar delako.
  • Ikusezinak diren arazoak erakusgarri jarri bihurtu behar ditugulako.

ITZAL BELTZA



Ezkutuan, agerian, gauez, egun argiz, bakardadean, lagunartean… indarkeria matxistaren pintzeladak ez du ordu ez territorio zehatzik. Etxean, kalean, ikastetxeetan, telebistan, prentsan, edonon eta edonoiz agertu ohi da tupustean. Tupustean diot bai, betaurreko moreak jantzita ditugunon ikuspuntutik hitz egingo dut, beraz tupustean bai. Gizarte patriarkatuak jantzitako betaurrekoak dituztenei ordea ez zaie tupustean agertzen, ondotik, ohartu gabe igarotzen zaien itzal beltza da heurentzat. Hor dago indarkeria matxista, ikusi nahi dugun edo ez ordea norbere baitan dago.
Dena den, geroz eta gehiago gara ikusten dugunak, eta berari aurpegia emateko asmoarekin kalera irteten garenak. Mutil zein neskok irteten dugu lepo-xutik mamu beltzarengana; ez gara emakumeok soilik indarkeria matxista jasatzen dutenak, zenbait gizonek ere pairatzen dute. Gizarte honetako “gizon-gizonaren” estereotipoarekin identifikatzen ez diren hamaika pertsona daude, eta horiek ere biktima dira. Arlo honetan beraz, bi sexuen arteko batzeak ekarriko du iraultzarik handiena. Emakumeok asko aurreratu dugu gure borrokan, baina mutilak gure bidera batzean askoz ere indar handiagoa egingo genuke.
Hamaika dira indarkeria matxista jasaten duten kideak, hamaika dira bortxaketa horretarako bideak, egun ordea salaketak argitara atera ohi ditugu, eta horrek laguntza errazago jasotzea ekarri du. Emakumeon babesa aurkitzea ere errazagoa da kalera atera, eta isilekoa argitara eramatean. Hona emen BEIRA taldearen SAR DADILA KALABAZAN kanta. Kanta honetan hamaika protagonista ageri dira, guztiak gure jainko patriarkatu honek zapalduak.  Entzun eta gozatu!



Ikasleekin lantzeko ondorengo leloa erabiliko nuke, “Zenbat mintzatzen garen zintzilik dugunaz, ta ze gutxi zintzilik geratzen zaigunaz!”. Ikusi den bezala, indarkeria matxistaren heziketa emakumearen aterpetik egin izandu da, baina kasu honetan esaldi hau mutilekin maskulinitate eredu berriak lantzeko erabiliko nuke. Beira taldearen kanta batetik ateratako esaldia da. Honakoa da kanta: BEIRA_Brailean, Lumak. Mutil eredu berriez mintzo da, eta  oso mezu esanguratsua dakar. Jon Martin bertsolariaren letrak dira, bera pertsonaia publikoa izanda, errazagoa deritzot jendearengana iristea, hori baita mutiletan falta dena.






Hezkuntzan gisa honetako gaiak lantzen dira bai, gizarteko hezkuntzaren sormuga bada, goiko agintariek lantzeko beharra ikusten dute, justifikatu beharra dute beraien esku-hartzea. Eskuak garbi ditzatzen. Hau da, hezkuntzatik ikasleak iada indarkeriaren aurrean hezita datoz, beraz kalera irtetean heziak dira iada eta kito. Esan bezala, uste dut lanketa hau errealitatea hezkutatzeko egiten dela.  Gizaretko baloreak galduak dira, etxeetan ere geroz eta balore gutxiago ditugu, eta nire ustez hortxe dago gakoa. Balore, etika eta errespetu kontua da, eta hori ez da ikastetxean soilik ikasten.

Aurreko ikasturteko post bat aipatzekotan hauxe aipatuko nuke. Hainbat ideia interesgarri aipatzen dira bertan, dena den Maite Asensioren hitzaldia dela eta aukeratu dut. Interesgarria benetan!

Aipatuak aiptau, aste honetako guztia laburbiltzeko hona hemen nire hodeia:






2018/03/13

Matxismoa hemendik at!


Indarkeria matxista: gizonezkoek bere figuratik eta bere begiradatik erabiltzen duten indarkeria da. Arriskuan daude emakumeak eta baita maskulinitate hegemonikotik ateratzen diren gizonezkoak ere.
Indarkeria matxistaren barne daude indarkeriaren manifestazio guztiak: sotilak(hizkera sexista, mikromatxismoak, txiste matxistak, publizitate sexista) eta esplizituak (mespretxuak, umiliazioak, xantaia emozionala).




Mugimendu feminista izan da arazo hau bistarazi eta salatu duena. Indarkeria matxista jendarte osoarena da, arazo politikoa da. Horregatik begirada zabaldu behar dugu eta gizonengan arreta jarri behar dugu. Gizonezkoek ere borrokatzea lortu behar dugu.

Indarkeria matxistarekin bukatzeko bi estrategia aurkezten dira:
1. Maskulinitate berriak eraiki: Gaur egun badaude maskulinitatea eztabaidan jartzen duten taldeak,baina ez da lan erraza. June Fernandezen hitzetan "gizon batzuk emozioak adierazteko, umeak zaintzeko edota sexualitate desberdina esploratzeko prest daude baina ez estatusa, ospea, boterea...uzteko prest. Egia esan gizonek boterea galdu behar dute sexismoak eragindako desorekarekin bukatzeko". Honetarako gizon taldeek mugimendu feministarekin bat egitea ezinbestekoa dela esaten du Federico Abreu Silveirak.




2.Autodefentsa feminista sustatu: emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista da. Bertan jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen dira. Hortaz aparte, beldurra nola galdu, gorputzaz nola jabetu edota erasoak identifikatzen ikasten da.



Maialen Lujanbiok esandakoarekin bat nator: "Jo duten emakumeari, berari jartzen dio bizkartzaina gobernuak. Kalera festara doan alabari; berari jartzen diote araua gurasoek. Ardura aldez aldatu behar dela ez daukat zalantzarik". Zergatik bakarrik emakumeari esaten zaizkio holakoak? Noiz gizonezkoari? "Lehenengo puntua, ez inor bortxatu, bigarren puntua, bortxatzeko gogoa badut lagunari esango diot etxera eraman nazala..." azaltzen du Ohiana Etxebarrietak.


 Bertsolarien artean bideoak ikusten gure ikastaroarekin bat datorren hau gustatu zait. Ikasturtean zehar ikasitako kontzeptu asko bertso bidez adierazita daude. Benetan ederra!
Iazko ikastarokideen postak irakurriz, Ane Zurutuzaren hau aukeratu dut, material aproposa elkarbanatzen baitu guztiokin.
Ikasleekin lantzeko indarkeria matxistaren aurkako leloa sortu dut eta bertan emakumezkoen baina baita gizonezkoen rola azpimarratu nahi izan dut, izan ere, ikasgaian ikusi dugunez ez da bakarrik emakumeek borrokatu behar duten zerbait.

 Hau guztia eremu hezitzailean lantzeko arrazoiak hauexek dira:
* Pertsona libreak heztu, beldurrik gabe bizitzen lortzen dutenak.
*Errespetuzko jarrerak bultzatu
*Maskulinitate berriak gizarte heteropatriarkalarekin amaitzeko tresna bat izanik, gizarte hezkidetzailea lortzen lagunduko du.
*Maitasun erromantikoarekin amaitu pertsona bakoitza libre izan daiten nor eta zelan maitatu.



Azkenik, maitasun erromantikoaren inguruko bideo hau gustatu zait. Neskak ederto asko azaltzen du zer den eta zelan sentitzen garen horrelako maitasun batekin.



Indarkeria matxistaren sostenguak


Indarkeria matxista puri purian dagoen errealitate jasangaitza da. Hamaika izen-abizen edo izendatzeko modu izan ditu urteetan zehar, eta azkenaldian, kontzeptu honetan zentratzea aldarrikatu izan da mugimendu feministatik. Zer eta, indarkeria mota honek nonbaiten iturria badu, matxismoa delako etengabeko pozoi-emaria ziurtatzen duen fenomenoa.

Emakumeari ez ezik, maskulinitate hegemoniko ereduaren parte ez den gizaki orori eragiten dion biolentzia estrukturala da. Eta egoera honen aurrean bi estrategia nagusitzen dira orokorrean: maskulinitate berrien ezagupena zein hedapena, batetik; eta autodefentsa feminista bere marko guztietan, bestetik. Ibilbide estrategiko honekin bat egiten dut nik ere, eta funtsezkoa deritzot bide horretan ondoko esparruei aurre egin eta deseraikitzea: maitasun erromantikoa, mikromatxismoen multzoa eta LGTBIQ+fobiak pilare oso boteretsuak baitira sistema heteropatriarkal hau sostengatzeko.
Baina zer da maitasuna? Zer ez da? Ez al da oso garrantzitsua lagunen maitasuna? Eta beste maitasun motak? Zeintzuk izan litezke maitasun-eredu berriak? Galdera sorta honek niri ere zer pentsatua ematen dit. Elkarrekiko ardura eta zaintza oinarri duten harremanak izatea aldarrikatzen da feminismoan, eta sinplea bezain esanguratsua iruditzen zait, horretarako, oinarrizko abiapuntu hau: zerbait konpartitzean, garrantzi bereko mailan jartzea, hain zuzen.

Mikromatxismoak inguraturik bizi gara, errutina eta egoera normalizatutan igerian. Gehienetan oharkabean pasatzen zaizkigun indarkeria sotil eta ikusezin horietaz ari gara kontzeptu hau darabilgunean. Ondoko bideo hauetan islatzen dira egoera batzuk. Baina izeberga ere lagungarri izan daiteke adibide txikienak ulertzeko.

LGTBIQ+fobiak, berriz, heteronormatiboak ez direnenganako ezinkusia, arbuioa, gorrotoa edo beldurra izateari deritzo, eta sentimendu hori patologikoa izan daitekeela aipatzen da irakurgaian. Heteronormatibitatearen ondorioz edozein pertsonak barneratuta izan dezakeen pentsamendu eta jarrera litzateke. Patriarkatuak esleituriko sexu edo generoari ez erantzuteagatik edota orientazio sexualagatik jasotako espresio larriak zein txikiak.

Maskulinitate eredu berriak bilatzen, sustatzen eta hedatzen saiatzen diren gizon taldeak ere aspaldi jarri ziren martxan. Ez dira horren ohikoak, baina feminismoarekiko hurbiltasuna eta sentsibilizazioaz gain, konpromisoa hartu nahi duen gizona antolatzen ari dela iruditzen zait. Kritikak egiten bazaizkie ere, eta maiz, hankasartze eta kontraesanekin aritzen badira ere, ezinbestekoak iruditzen zaizkit niri, euren ekinbidez sortutako askatze prozesu hauek. Egia da, ordea, oso kontuan hartu behar dutela euren emozioak adierazteko, umeak zaintzeko edota sexualitate desberdina esploratzeko prest dauden bezala, beraien estatusa, ospea, boterea … uzteko prest egon behar dutela. Alegia, ez dela posible sexismoak eragindako desorekarekin apurtzea, gizonek boterea galdu barik.

Bestalde, gogoan izan behar dugu autodefentsa, arlo fisikotik haratago doan zerbait dela: jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen dira, besteak beste. Eta garrantzitsua iruditzen zait dimentsio pertsonala eta kolektiboa barneratzea prozesu honetan.


Iazko postak begiratu eta zenbait baliabide eta hausnarketa interesgarri topatu ditut argitaratutako idatzien artean. Hala ere, Amaia Chuecaren hauxe hautatu dut, batez ere, baliabide pila erantsi dizkiolako bere gogoetari. Material esanguratsua dela iruditu zait, eta kaxoitik ateratzeaz gain, egunerokoan lagunartean zein ikasleekin lantzeko aproposak izan daitezkeen baliabideak hurbildu dizkigu. Hauek eta beste batzuk dituzue jarraian:

- Matxismoaren inguruan aritu ziren UR HANDITAN saioan

- Pamela Palencianoren NO SOLO DUELEN LOS GOLPES ere itzela iruditzen zait. Bere monologoa ikusteko aukera baduzue, zuzenean joatea eta ondorengo hausnarketan parte hartzea oso gomendagarria da indarkeria matxistaren milaka aurpegiz ohartzeko. Baita norberak bere barnean dituen zapalduaren eta zapaltzailearen rolez jabetzeko ere. 



- Maitasun erromantikoaren harira Ernai Gazte Antolakundeak baditu hainbat ekimen martxan. Elkarrizketa eta bideo labur ugari egin izan ditu MIKROMATXISMOAK eta egun indarrean dugun politika egiteko modu heteropatriarkala salatzeko egindako erreportaia zein elkarrizketak. Horietako batek azken hau jartzen du eztabaidan:


Leloren bat hautatzerakoan asko etor daitezke burura. Nik Uluka musika taldeak sortutako abesti baten letra hartu eta estribilloaren mezu nagusia ekarri nahi izan dut proposamen gisa ikasleekin lantzeko. 

Maitasun erromantikoaren gaia jorratzen du abesti honek, eta maitasuna modu osasuntsuan bizitzeko gonbita luzatzen dio entzuleari: laranja erdiaren mitoa kolokan jarriz, ezezkoak ematera gonbidatuz, mamuak eta beldurrak alde batera uzteko indarra emanez, hortzak atera eta gaizki sentiarazten zaituen pertsonarekin harremanak etetera animatuz... 

Abesti honen letra lantzearekin batera, hausnarketa egiteko galdetegia osatuko dugu talde txikitan erantzun eta hausnartu dezaten. 10-16 urte arteko gaztetxo zein gazteekin lantzeko aproposa izan daiteke... baita helduagoekin ere. Maitasuna eurak nola bizi duten behatu, entzun eta ulertzeko aukera paregabea izan daiteke hau. Eta horrez gain, maitasun erromantikoaren mito ankerrak deusezten laguntzeko eta euren sentimenduak modu askean adierazi eta bizitzeko bidean makinariak martxan jartzeko baliagarria izan daiteke. 

Edozein tutoretza saio izan daiteke gai hau jorratzeko momentua. Otsailaren 14aren aitzakiapean, edo beste edozein data testuingurutan erabili daiteke. Batzuetan, ikasle taldean ematen diren egoerek ere erakus diezagukete noiz den gaia lantzeko une eta modu aproposena.


Azkenik, argi dago HEZKIDETZAKO HELMUGA dela, besteak beste, beldurrik gabe bizitzeko eskubidea eta indarkeriarik gabeko jendartea sortzea. Bide honetan buru belarri aritzeko justifikazio askorik ez da behar:
  • gure buruak maitatu, errespetatu eta lehentasunezko maila berean kokatzea. Norbera maitatu lehenik, ondokoa maitatu ahal izateko.
  • indarkeria martxistaren kontzientzia hartzea eta gure egunerokoan duen eragin baldintzatzailearen dimentsioaz jabetzea, esku hartu ahal izateko.
  • estrategia legitimo eta ezinbesteko gisa autodefentsa -fisiko, emozional...- sustatzea eremu profesional eta pertsonalean garatzeko.
  • norberetik hasi,  interes kolektiboen aldeko apustua egiteko.
  • gure eremua aztertu eta eskuhartzeako tresnak eskuratzea, inguruan eragiteko,
  • beldurretik aske bizitzeko erramintak eskuratu eta zabaltzea, emakumeon artean konpartitzea...
  • autoestimua eta burujabetasuna izateko lan egitea.
  • emakumeon arteko elkartasuna, enpatia eta konplizitatea indartzeko.
  • indarkeria matxista identifikatu eta salatzeko jakintza nahikoa izateko.
  • mekanismoak ezagutu eta jorratzea, beldurrari aurre egiteko 
  • ...

GUZTION ARDURA DA, INDARKERIA MATXISTA GAINDITZEA

Aste honetako irakurgaiari esker, indarkeria matxistaren inguruko informazio ugari eskuratu ahal izan dut, eta bertan aipatutako ideia ezberdinekin honako hitz-hodeia sortu dut.

Argi dago, gure gizartean indarkeria matxista gainditu gabe dagoela. Gaur egun, oraindik ere, indarkeria hau agerian gelditzen baita sare sozialetan, komunikabideetan eta egunerokotasuneko esparru ezberdinetan.

Gizonak dira emakumeenganako indarkeria mota honen eragileak eta matxismoa bera dago horren jatorrian, baina horrek ez du esan nahi, emakumeak direla soilik hau jasaten dutenak. Izan ere, maskulinitate hegemoniko ereduari jarraitzen ez dioten gizonek, agindu heterosexual normatiboa betetzen ez dutenek, edota sexu zein genero dikotomiak zalantzan jartzen dituzten pertsonek ere hau jasaten dute. Horren adibide da, ondorengo bideo honetan Polek azaldutakoa. 


Gauza bera gertatzen da indarkeria honi aurre egin behar dioten pertsonen inguruan pentsatzerakoan, normalean emakumeei jartzen baitzaie horren ardura. Baina, kontuan hartu behar da, hau gainditzea jendarte osoaren arazoa dela (arazo politikoa) eta beraz, guztiok batera lan egitea garrantzitsua izango dela. Beharrezkoa izango da gizonek ere emakumeei laguntzea, Silvia Federicik esan bezala beharrezkoa dugu emakumeen kontrako bortizkeriaren kontra, misoginiaren kontra, estatuek emakumeen gorputzei eragindako erasoen kontra… gizonezkoek ere borrokatzea. Gizonek zergatik ez dute emakumeen kontrako bortizkeriaren aurka fronte guztietan borrokatzen? Haiek dira beste gizon batzuk hezi behar dituztenak”.

Horrekin batera, indarkeria hau desikasteko maitasun erromantikoa, mikromatxismoak eta LGTBIQ-fobiak landu beharko dira; batik bat, bi estrategia erabiliz. Batetik, maskulinitate berriak sortuz eta bestetik, autodefentsa feminista sustatuz.



Iazko ikastaro-kideen sarrerak irakurri ostean, gaurkoan BegoƱa I. E.-rena gomendatzea pentsatu dut. Ikaragarri gustatu zait gaiaren inguruan egin duen hausnarketa. Bertan, hainbat irudiren bidez bere gogoetak indartu ditu eta partekatu dituen artikulu ezberdinak oso esanguratsuak iruditu zaizkit; esaterako, autodefentsa feministaren garrantziaren inguruko honako txosten hau.

Aurretik aipatu bezala, autodefentsa feminista izango da indarkeria matxista gabeko jendartea sustatzeko estrategietako bat. Honen bidez, emakumearen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortu nahi da, auto-konfiantza eta segurtasuna eraikiz eta hauekin, zenbait trebetasun landuz. Honen harira ondorengo leloa sortzea pentsatu dut.


Maialen Lujanbiok esan bezala, "Jo duten emakumeari; berari jartzen dio bizkartzaina gobernuak. Kalera festara doan alabari; berari jartzen diote araua gurasoek: zentzuz jokatzeko eta erne ibiltzeko. Denbora laurdenik ematen da zentzuz jokatzeko eta erne ibiltzeko esanez semeari? (...) Beldurra aldez aldatu behar den? Ardura aldez aldatu behar dela ez daukat zalantzarik”Beraz, nik sortu berri dudan lelo hau, orokorrean gizarte guztiarekin lantzea gustatuko litzaidake, batez ere, hezkuntzako profesionalekin eta gurasoekin, gure seme-alabei helarazten dizkiegun mezuek ekar ditzaketen eraginetan hausnartzera bultzatuz.

Guzti hau kontuan hartuta, indarkeria matxisten gaia eremu hezitzailean zein jendartean lantzea ezinbestekoa dela uste dut. Batetik, indarkeria izate hutsagatik, gizarteko partaide ugariri min ematen jarraitzen diolako eta bestetik berdintasunik eza dakarrelako. Izan ere, horrek, emakumeak menpekotasunera lotzea eragiten du, gizonezkoak boteretsuak izatera bultzatuz. Hori honela izanik, uste dut badela ordua gizartea honen inguruan sentsibilizatzeko eta guztiok elkarrekin errealitatean esku hartzeak gauzatzen hasteko; behingoz guztiok aukera berdinak eduki ditzagun eta guztiok askatasunean bizi gaitezen.

Amaitzeko, hona egun hauetan, sarean behin eta berriro ikusten ari naizen bideoa, ipuinetako matxismoa eta berdintasun eza azpimarratzen du.


2018/03/12

GATAZKA GU GARA

















Gatazka betidanik gurekin dagoen ezaugarria da, ezberdinak garen heinean talka egitea ekidiezina baita. Baina nola egiten diegu aurre? Ba al dakigu zelan bideratu? Bideo honetan ikus dezakegunez, gatazkak ebazteko modu ezberdinak daude, baina emaitza positiboa lortzeko ez dute denek balio.
 





Generoaren ikuspegitik, gatazketan ere emakumeek jasaten duten zapalkuntza aipatu nahiko nuke, denon jakiturian dagoen arren. Hemen ere, emakumea gutxiagotu eta erabili egiten da, gizonezkoen garaipena lortzeko.
 





 


 Jule Goikoetxea-ren testu hau http://www.klitto.eus/bakea-ez-da-existitzen-feminismoa-bai-ii/ irakurtzea merezi duela uste dut, argi izan dezagun emakumeok ahalduntzen garen arte, gizonezkoek guregatik erabakitzen jarraituko dutela. 







Iaz Ane Leniz ikastaro kideak idatzitako post hau http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2017/03/gatazkak-hezkidetzaren-ikuspegitik.html aukeratu dut, bere hausnarketa interesgarria eta landua iruditu zaidalako.

Gai honek hezkuntzan izan beharko lukeen garrantzia lortzeko Paco CascĆ³n-en bideo hau ikustea gomendatuko nuke, gatazken jatorria eta prozesua ulertze aldera. Berak dioenez, norbere burua eta besteak ezagutzean, eta besteekin ditugun harremanak ulertzean egongo litzateke gakoa. Adierazteko gaitasunari berebiziko garrantzia ematen dio, komunikazioan baitago gatazkaren biderapena. Gatazkak naturalak direla azpimarratzen du, biolentzia, aldiz, ez.





Honenbestez, gatazka berezkoa dugun egoera dela onartzea gure mesederako izango litzatekeela ondorioztatu dut, eta hura ulertzeko prozesuak lagunduko digula ebazten. Hezkuntza esparruan, umeekin gaudenean eurengan konfiantza izan eta gatazkak euren kabuz konpontzen utzi behar diegula ulertzea erronka nagusia dela uste dut. Horretarako, baliabideak eman behar dizkiegu komunikatzen jakin dezaten, zelan sentitzen diren adierazten utzi behar diegu, eta gatazkak modu naturalean ikusi eta onartu behar ditugu, daukaten garrantzia emanez; ez gehiago, ez gutxiago.