2021/12/18

Espazioaz jabetu, hura eraldatzeko

Egia esan ez da izan lehenengo aldia espazioaz pentsatu dudana. Izan ere, ikastetxeen espazioaren inguruan hasunartzeko aukera izan dut behin baino gehiagotan, hura oso adierazgarria baita

Egia da baina hiriaren antolaketaren inguruan gutxiago pentsatu  dudala genero-ikuspegiaren arabera. 2020ko Getxophotoko jaialdian Randa Maroufik egindako lana ikusi nuen, eta  horretarako aukera izan nuen. Zalantzarik gabe, hirigintza feminista "puntu beltzekin" pentsatzea da, baina horrekin baino gehiagorekin pentsatzea ere bai. Hiriaren espazioaren antolaketak erabakitzen du hiritarrek zer-nolako harremanak eraikiko dituzten edota zer jarduera sozial-ekonomikoa izango den nagusi. Bada, hori guztia ez bada genero ikuspegitik planifikatzen, desberdintasuna iraunaraziko dugu.

Ildo honi jarraiki,  hauxe da aurreko ediziotik aukeratu dudan artikulua

Gainera, ondorioztatzen dudana zera da;  logika bat gailendu da mendeetan, logika horretan oinarrituta eraiki dira gizarteak, estatuak, lurraldeak eta hiriak. Dena eraikia izan da, logika patriarkalen begiradatik, gizarte ezberdinasunak iraunarazteko.

 Hortaz, ezinbestekoa da etengabeko deseraikitze eta eraikitze prozesuan aritzea. Bide horretan, interesgarria egin zait hirigintzan adituak diren emakumeen honako konferentzia: 




Uste dut begirada oso interesgarriak partekatzen dituztela, ezinbestekoak direnak deseraikitzea gertatu eta eraikitze berri baterako. 

Hala, bertan azaltzen diren gakoak gure ikastetxeetara eraman behar ditugu, gure ikastetxeetako espazioa begirada feminista, parekide eta inklusibotik eraikitzeko. Hori da egun dugun erronka nagusiena. Ez da samurra, baina bestelako jokabide, pentsamendu eta inertziak bezala, espazioaz ere jabetu beharra daukagu hura eraldatu ahal izateko. Denontzako hiri bizigarriak sortzeko. 




2021/12/17

Espazio eta denbora bidezkoen bila


Aste honetan errepresentazioa eta denboraren erabilera ditugu hizpide. Konturatu naiz, datuak aztertzen, emakumeek errepresentazio txikia dugula bizitza publikoan, kulturan, kaleetan... Arkitekturak ere bizkarra ematen digu hiri sexistak sortuz... eta nire buruari galdetzen diot, noiz arte?. Benetan jabetzen al gara arazoaz?. Erronka handia dugu aurrean.


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Ainhoak egindakoa aukeratu dut: Non dago beste erdia?. Oso interesgarria iruditu zait Ainhoak Bilboko kaleen izenean emakumeek duten presentziari buruz egiten duen analisia. Eta benetan tristea da bizi naizen hirian dagoen parekotasun eskasaz jabetzea, soilik % 3k du emakume izena. Bestalde, albiste on gisa, Bilboko Udalak neurriak hartu ditu desberdintasun hori konpontzeko.



Ikastetxeetako espazioen antolaketa hezkidetzaren ikuspegitik sentsibilizatzeko adibide gisa bi arkitektok, Amaia Albenizek eta Zuriñe Burgoak, egindako lana aukeratu dut. Bideoaren lehen zatian, arkitekturak gure bizitza publikoa nola modulatzen duen hausnartzen dute, eta bigarren zatian, ikastetxe batean jolastokian espazioa erabiltzeari buruz egindako diagnostikoan zentratzen dira. Benetan interesgarria.



Hausnarketa hori hezkuntza-komunitate osoarekin egitea ikasle guztiek espazio komunez berdintasunez gozatzeko behar bat dela uste dut. 


Hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak? Hona hemen ideia batzuk.

  • Arkitektura sexistaz jabetzea eta aldatzeko neurriak aldarrikatzea.

  • Kaleak emakumeen izenekin berrizendatzea eta kale horiek hirietako espazio garrantzitsuak hartzea.

  • Ikastetxeko espazioen erabilera hezkidetzaren ikuspegitik aztertzea eta hobekuntzarako erabakiak hartzea

  • Ikasgeletan egiten dugun denboraren erabilera kontuan hartzea, desberdintasun-alderdi bat gehiago ez izateko.


2021/12/15

RUANDAKO DANBORRAK

 

HAUSNARKETA__________________________________________________________

Errepresentazioa eta denboraren erabileraren inguruan ikusitakoari buruzko Husnarketa egin ondoren konturatu naiz gauza batzutaz. Adibidez, eta errepresentazioari dagokionez, ez dela batere erraza aurreko ariketan eskatu diguten figura ez estereotipatuak bilatzea filma edota eleberritan. Aurkitu ahal dira, baina benetan egin behar dela arakatze bilaketa bat. Bestalde, eta seguruenetik atal larriena ez bada ere, oso nabarmena da mutikoek orokorrean pasatzen duten denbora guztia bideojokuetan. Esan beharrik ez dago bideojoku horietan indarkeria nagusi izaten dala.

 

Pasa den ikasturteko posta hau aukeratu dot:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/01/kolektibotasunetik-aurre-egin.html

 

Aukeraketaren zergatiak hurrengokoak dira: lehen atala, pixaren gaia, kuriosoa egiten zait baina ez dut ulertzen non dagoen arazoa. Arrazoiak praktikoak dira, besterik ez. Xehetasun gehiegi eman gabe ere begi bistan dago sexu bien postura desberdinek bideratzen dutela modu errazago batetan operazio fisiologiko hau. Dena dela, kontrako posturak frogatzea zabalik dago.  Horrela erakusten diegula guk gure seme alabei? Niri horrelakorik egitea ez zait inoiz okurritu ere ez. Edozein kasutan, gai honetan ere azkenean denok buzti beharko gara…

Bigarren arrazoia post hau aukeratzeko Ruandako emakume danbor joleen aurkezpena izan da. Bideoa bera zoragarria da, espektakulu hutsa da afrikar emakume hauek ikusi eta entzutea danbor izugarri horiek kolpatzen. Dena dala, eta sakonago aztertzen badogu gaia, ulertzekoa da guztiz nola bukatu duten emakume hauek herrialde honetan egondako genozidioaren ondoren, gizonek betetzen zuten rola egiten. Ruandaren gizarteak jasan zuen sarraskia 90eko hamarkadan eta ondorengo gizarte suntsiketa ikaragarria izan zen, eta hala eta guztiz, horrelako proiektu bat azaleratzea benetan hunkigarria da. Esan beharra dago ere, musika tresna joleen banaketa generoaren arabera fenomeno unibertsala dela. Horrek ez du esan nahi zilegizkoa denik. Bakarrik azaltzen ari naiz kultura pauta bat oso ohikoa dena kultura guztietan zehar, ez berau justifikatzen. Baina kontuz, begiratu deigun gure gizartea bera: zenbat mutilek aukeratzen dute arpa, pianoa, edo zeharkako flauta? Eta zenbat neskek aukeratzen dute gitarra elektrikoa, bateria eta tronboia? Eta gure arbasoen garaietara bagoaz, zenbat albokalari emakume zeuden eta zenbat pandero-jole/abeslari gizonezko zeuden? Hortaz, beste kulturak zorrotzegi kritikatu baino lehen arakatu dezagun gurea.

Gai erakargarri honen ildoan, UNESCO-ren bideo hau esegitzen dot, bertan Aka pigmeoen kantu polifonikoa,  kultura pautak, eta kantu-dantzetan dituzten musika rol desberdinak generoaren arabera azaltzen dira:






Sentsibilizaziorako interesgarria izan daitekeen datu/ikerketa bat____________________

 



 


2011-12ko ikasturtean Associació Valenciana de Musicologia-k egindako ikerketa bat nator hemen plazaratzea. Gorago komentatutako gaiaren inguruan hain zuzen ere, musika tresna eta espezialitateen banaketa generoaren arabera alegia. Ikerketaren izenburua hau da: ”Ba al dago gizonezkoen eta emakumezkoen musika-espezialitaterik?”

Iturria:

https://avamus.org/es/presencia-de-estereotipos-de-genero-en-la-eleccion-de-especialidad-musical-profesional/

 

Hona hemen aurkezten duten grafikoa datu kuantitatiboekin:

 





Hurrengo urratsa espezialitateen araberako azterketa izan da, gizonezkoen espezialitaterik eta emakumezkoen espezialitaterik ba ote dagoen jakiteko. Datuek erakusten dutenez, 27 espezialitateetatik 8tan emakumeak dira nagusi, eta gainerako 19etan gizonak.

Espezialitate gehienetan gizonezkoen presentzia da nagusi, nahiz eta 27 espezialitateetatik 16tan nabarmentzen den: klarinetea, klabea, konposizioa, kontrabaxua, koruen zuzendaritza, orkestra-zuzendaritza, fagota, gitarra, jazza, organoa, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronpa, tronpeta eta tuba; proportzioa % 53 eta % 98 artekoa da, eta horrek erakusten digu espezialitate batzuetan ia parekoak direla gizonezkoak.
Ikasleen % 90 baino gehiago gizonezkoak dira; besteak beste, tronboia, tronpeta, tuba eta jazza.
Musikologia espezialitateko ikasle gehienak emakumeak dira, baita harpa, kantua, zeharkako txirula, oboea, biola, biolina eta biolontxeloa ere. Nagusitasuna % 52tik % 68ra bitartekoa da.
Emakumeen presentzia orokorraren ehuneko handiena duen espezialitatea zeharkako txirula da, emakumeen % 67.87 batez beste. Emakumeen gehiengo hori etengabea da ikasturte guztietan, 2002/03 ikasturtean izan ezik. Ikasturte horretan izan ezik, txirula eskoletan emakumeen presentzia % 60 eta % 80 artekoa da, eta hori ehuneko handia da. Aldea handitzeko joera dago, espezialitatean emakumeen presentziaren proportzioa handituz.
Kantua espezialitateak emakume gehiago ditu beti maila guztietan, % 52 eta % 75 arteko ehunekoetan, % 67.37 batez beste. Emakumeen gehiengo horrek ez du aldatzeko joerarik.

Espezialitate batzuetan ere oreka dago gizonen eta emakumeen proportzioan. Hori da Pedagogia espezialitatearen kasua bi aukeretan.

 

 Aztertutako datuak ikusita, ondorio orokor gisa honako hauek ezar daitezke:


· Valentziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan gizonezko ikasleak gehiago dira emakumezkoen gainetik. · Zentro honetan, argi eta garbi, gizonezkoen espezialitateak eta emakumezkoen espezialitateak daude. · Espezialitate batzuetan estereotipo horiek aldatu egiten dira urteekin, eta beste batzuetan ez da aldaketarik izaten. · Genero-estereotipo horien arrazoia, musika-espezialitate profesionala aukeratzerakoan, Goi Mailako Kontserbatoriora iritsi aurreko estadioetan bilatu behar da. · Goi Mailako Kontserbatorioko irakasleek gutxieneko eragina dute genero-elkarte horiek sortzerakoan musika-espezialitate desberdinekin.

 

Nire iruzkina ikerketa honi buruz:

Hemen daude datuak eta ondorioak Valentziako Goi Mailako kontserbatorioan egindako azterketaren ondorioz. Noski, ikerketa honi falta zaiona zera da: egoera hau irauli egiteko plangintza bat. Agian hori da beraiek proposatu zutena hurrengoko ikasturteetarako. Edozein kasutan, horrelako ikerketa baten beharra ikusi izan bazuten arrazoiren bat egongo zen. Eta ikerketa bera egitea lehen pausua da dudarik gabe.

 



Zein dira hau guztia eremu hezitzaileetan / jendartean lantzeko erronkak?_________________

Eremu hezitzaileari dagokionez nire ustez bagoaz pausuak ematen, apurka bada ere. 2014. urtean Hezkuntza sailak patioak berrantolatzea proposatu zuen, Hezkidetza planaren barneko ekimenen artean. Hori zenbateraino lortu izan den ikastetxe guztietan ez dakigu baina aitortu behar da pausuak hor daudela: arazoaren kontzientzia, plangintza bat plazaratzea, egitasmoak idatzita izatea,… Erronka, hortaz, gauzak zenbateraino aldatu diren egiaztatzea izango litzateke momentu honetan nire ustez.

Aldiz, zailago ikusten dot jendartean guzti hau plazaratzea, egoerak iraultzea, egitasmoak finkatzea idatziz,… Adibidez, orain dela gutxi arte, oso ohikoa zen gure gizartean hain baloratuak diren txokoetan emakumeen presentzia ez onartzea. Emakume batek komentatzen zidan behin, bere aita bazkide zela txoko batetan baina bazkidetasun hori ezin ziola berari pasatu juxtu arrazoi horregatik (“oinordetza patrilineala”). Egoera hauek aldatu dira dagoeneko? Nik ez dakit hori horrela denik.

2021/12/13

HIZKUNTZA EZ SEXISTA

 

Hizkuntzaren erabilera ez sexista da, berdintasuna lortzeko geratzen zaigun beste erronka bat. Besteak bezain inportantea eta besteak bezain premiazkoa. Baina, agian, kasu honetan enblematikoagoa dela esan genezake, berdintasun-borroka horren mehatxupean sentitzen diren gizon gehienek erabiltzen dutelako gai hau modu desitxuratu batean, barregarri uzteko eta zentzu guztia kentzeko. 

Batzuetan, errealitate nabarienak dira, kasu honetan gertatzen den bezala, gizarte batean martxan jartzea gehien kostatzen direnak. Horrexegatik, klixe horiek, estereotipo horiek aldatzen hasi behar dugu eskolatik, pentsamolde kritikoagoa, irekiagoa eta berdintasunezkoagoa duten pertsonak sortuz.

Jarraituko dugu letra sopa batekin lagunduko diguna kontzeptu batzuk gogoratzen:

 

 

 

Aurreko edizioetako post hau gomendatzen dizuet: https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/12/emakumeek-asko-dute-esateko-genero.html

Oso interesgarria iruditu zaidalako eta aipatzen den informazioa uste dut oso esanguratsua dela.

Bestalde disenua oso erakargarria da eta asko laguntzen du hobeto ulertarazteko ematen dituen azalpenak.

 

Amaitzeko komentatu nahi nuke gida hau aukeratu dudala: 

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_folletos/eu_emakunde/adjuntos/lenguaje_no_sexista_eu.pdf

Gomendatzen dut uste dudalako azalpenak oso onak direlako eta aipatzen diren adibideak marrazkien bidez asko gustatu zaizkidalako.

Gida honen barruan gai hauek aurki ditzakegu:

-        HIZKUNTZAREN GARRANTZIA

-        ANDROZENTRISMOA ETA SEXISMOA: HIZKUNTZA GAIZKI ERABILTZEAREN ONDORIOAK

-        AKATSIK OHIKOENAK

·        ANDROZENTRISMOAK ERAGINDAKO AKATSIK OHIKOENAK

·        SEXISMOAK ERAGINDAKO AKATSIK OHIKOENAK

-        HIZKUNTZA ZUZENAGO ERABILTZEA HELBURU

-        PROPOSAMEN BATZUK

·        -HIZKERA ANDROZENTRISTA EZ ERABILTZEA

·        -HIZKERA SEXISTA EZ ERABILTZEA