HAUSNARKETA__________________________________________________________
Errepresentazioa eta denboraren
erabileraren inguruan ikusitakoari buruzko Husnarketa egin ondoren konturatu
naiz gauza batzutaz. Adibidez, eta errepresentazioari dagokionez, ez dela
batere erraza aurreko ariketan eskatu diguten figura ez estereotipatuak
bilatzea filma edota eleberritan. Aurkitu ahal dira, baina benetan egin behar
dela arakatze bilaketa bat. Bestalde, eta seguruenetik atal larriena ez bada
ere, oso nabarmena da mutikoek orokorrean pasatzen duten denbora guztia bideojokuetan.
Esan beharrik ez dago bideojoku horietan indarkeria nagusi izaten dala.
Pasa den ikasturteko posta hau
aukeratu dot:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/01/kolektibotasunetik-aurre-egin.html
Aukeraketaren zergatiak hurrengokoak
dira: lehen atala, pixaren gaia, kuriosoa egiten zait baina ez dut ulertzen non
dagoen arazoa. Arrazoiak praktikoak dira, besterik ez. Xehetasun gehiegi eman
gabe ere begi bistan dago sexu bien postura desberdinek bideratzen dutela modu
errazago batetan operazio fisiologiko hau. Dena dela, kontrako posturak
frogatzea zabalik dago. Horrela
erakusten diegula guk gure seme alabei? Niri horrelakorik egitea ez zait inoiz
okurritu ere ez. Edozein kasutan, gai honetan ere azkenean denok buzti beharko
gara…
Bigarren arrazoia post hau aukeratzeko
Ruandako emakume danbor joleen aurkezpena izan da. Bideoa bera zoragarria da,
espektakulu hutsa da afrikar emakume hauek ikusi eta entzutea danbor izugarri
horiek kolpatzen. Dena dala, eta sakonago aztertzen badogu gaia, ulertzekoa da
guztiz nola bukatu duten emakume hauek herrialde honetan egondako genozidioaren
ondoren, gizonek betetzen zuten rola egiten. Ruandaren gizarteak jasan zuen
sarraskia 90eko hamarkadan eta ondorengo gizarte suntsiketa ikaragarria izan
zen, eta hala eta guztiz, horrelako proiektu bat azaleratzea benetan
hunkigarria da. Esan beharra dago ere, musika tresna joleen banaketa generoaren
arabera fenomeno unibertsala dela. Horrek ez du esan nahi zilegizkoa denik.
Bakarrik azaltzen ari naiz kultura pauta bat oso ohikoa dena kultura guztietan zehar,
ez berau justifikatzen. Baina kontuz, begiratu deigun gure gizartea bera:
zenbat mutilek aukeratzen dute arpa, pianoa, edo zeharkako flauta? Eta zenbat
neskek aukeratzen dute gitarra elektrikoa, bateria eta tronboia? Eta gure
arbasoen garaietara bagoaz, zenbat albokalari emakume zeuden eta zenbat pandero-jole/abeslari
gizonezko zeuden? Hortaz, beste kulturak zorrotzegi kritikatu baino lehen
arakatu dezagun gurea.
Gai erakargarri honen ildoan, UNESCO-ren
bideo hau esegitzen dot, bertan Aka pigmeoen kantu polifonikoa, kultura pautak, eta kantu-dantzetan dituzten
musika rol desberdinak generoaren arabera azaltzen dira:
Sentsibilizaziorako interesgarria izan daitekeen datu/ikerketa bat____________________
2011-12ko ikasturtean Associació Valenciana de
Musicologia-k egindako ikerketa
bat nator hemen plazaratzea. Gorago komentatutako gaiaren inguruan hain zuzen
ere, musika tresna eta espezialitateen banaketa generoaren arabera alegia.
Ikerketaren izenburua hau da: ”Ba al dago gizonezkoen eta emakumezkoen
musika-espezialitaterik?”
Iturria:
Hona hemen aurkezten duten grafikoa datu kuantitatiboekin:
Hurrengo urratsa espezialitateen araberako azterketa izan da, gizonezkoen
espezialitaterik eta emakumezkoen espezialitaterik ba ote dagoen jakiteko.
Datuek erakusten dutenez, 27 espezialitateetatik 8tan emakumeak dira nagusi,
eta gainerako 19etan gizonak.
Espezialitate gehienetan gizonezkoen presentzia da nagusi, nahiz eta 27
espezialitateetatik 16tan nabarmentzen den: klarinetea, klabea, konposizioa,
kontrabaxua, koruen zuzendaritza, orkestra-zuzendaritza, fagota, gitarra,
jazza, organoa, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronpa, tronpeta eta tuba;
proportzioa % 53 eta % 98 artekoa da, eta horrek erakusten digu espezialitate
batzuetan ia parekoak direla gizonezkoak.
Ikasleen % 90 baino gehiago gizonezkoak dira; besteak beste, tronboia,
tronpeta, tuba eta jazza.
Musikologia espezialitateko ikasle gehienak emakumeak dira, baita harpa,
kantua, zeharkako txirula, oboea, biola, biolina eta biolontxeloa ere.
Nagusitasuna % 52tik % 68ra bitartekoa da.
Emakumeen presentzia orokorraren ehuneko handiena duen espezialitatea zeharkako
txirula da, emakumeen % 67.87 batez beste. Emakumeen gehiengo hori etengabea da
ikasturte guztietan, 2002/03 ikasturtean izan ezik. Ikasturte horretan izan
ezik, txirula eskoletan emakumeen presentzia % 60 eta % 80 artekoa da, eta hori
ehuneko handia da. Aldea handitzeko joera dago, espezialitatean emakumeen
presentziaren proportzioa handituz.
Kantua espezialitateak emakume gehiago ditu beti maila guztietan, % 52 eta % 75
arteko ehunekoetan, % 67.37 batez beste. Emakumeen gehiengo horrek ez du
aldatzeko joerarik.
Espezialitate batzuetan ere oreka dago gizonen eta emakumeen proportzioan. Hori
da Pedagogia espezialitatearen kasua bi aukeretan.
· Valentziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan gizonezko ikasleak gehiago
dira emakumezkoen gainetik. · Zentro honetan, argi eta garbi, gizonezkoen
espezialitateak eta emakumezkoen espezialitateak daude. · Espezialitate
batzuetan estereotipo horiek aldatu egiten dira urteekin, eta beste batzuetan
ez da aldaketarik izaten. · Genero-estereotipo horien arrazoia,
musika-espezialitate profesionala aukeratzerakoan, Goi Mailako Kontserbatoriora
iritsi aurreko estadioetan bilatu behar da. · Goi Mailako Kontserbatorioko
irakasleek gutxieneko eragina dute genero-elkarte horiek sortzerakoan musika-espezialitate
desberdinekin.
Nire iruzkina ikerketa honi buruz:
Hemen daude datuak eta ondorioak
Valentziako Goi Mailako kontserbatorioan egindako azterketaren ondorioz. Noski,
ikerketa honi falta zaiona zera da: egoera hau irauli egiteko plangintza bat. Agian
hori da beraiek proposatu zutena hurrengoko ikasturteetarako. Edozein kasutan,
horrelako ikerketa baten beharra ikusi izan bazuten arrazoiren bat egongo zen.
Eta ikerketa bera egitea lehen pausua da dudarik gabe.
Zein dira hau
guztia eremu hezitzaileetan / jendartean lantzeko erronkak?_________________
Eremu
hezitzaileari dagokionez nire ustez bagoaz pausuak ematen, apurka bada ere. 2014.
urtean Hezkuntza sailak patioak berrantolatzea proposatu zuen, Hezkidetza
planaren barneko ekimenen artean. Hori zenbateraino lortu izan den ikastetxe
guztietan ez dakigu baina aitortu behar da pausuak hor daudela: arazoaren
kontzientzia, plangintza bat plazaratzea, egitasmoak idatzita izatea,… Erronka,
hortaz, gauzak zenbateraino aldatu diren egiaztatzea izango litzateke momentu
honetan nire ustez.
Aldiz, zailago ikusten dot jendartean guzti hau plazaratzea,
egoerak iraultzea, egitasmoak finkatzea idatziz,… Adibidez, orain dela gutxi
arte, oso ohikoa zen gure gizartean hain baloratuak diren txokoetan emakumeen
presentzia ez onartzea. Emakume batek komentatzen zidan behin, bere aita
bazkide zela txoko batetan baina bazkidetasun hori ezin ziola berari pasatu
juxtu arrazoi horregatik (“oinordetza patrilineala”). Egoera hauek aldatu dira
dagoeneko? Nik ez dakit hori horrela denik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina