Asteon hizkuntzaren erabilera matxistaren inguruan irakurtzen jardun dugu, eta ezbairik gabe, kontzeptu garrantzitsu asko jaso ditugu. Denborarekin barneratuko ditugu; denborarekin diot, barneratze-kontua prozesu luzea delako.
Ildo horretatik, honako hizki-zopa hau sortu dut:
Blog-sarrera, berriz, honako hau:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/12/hizkuntza-neutroa-eta-aberatsa.html
Batetik, oso esanguratsua irizten zait sarrera honetako lehenengo ikus-entzunezkoan https://www.youtube.com/watch?v=iLjZgz7tlzs helarazten den mezua: sexismoa edonon dago, eta errotik heldu behar zaio.
Bestetik, Ibon Sarasolaren hitzak https://www.youtube.com/watch?v=jyVrcM1-9Zs (nahiz eta denean bat ez natorren), esanguratsuak iruditu zaizkit eta azpimarratu egin nahi nituzke: “Gizartea matxista baldin bada, hizkuntza matxista izango da, eta, gizartea aldatzen den neurrian, hizkuntza aldatu egingo da; akademiek beti kontserbadoreak izan behar dute, azken modari moldatzea ez da egokia”.
Hain zuzen ere, EHUren Euskararen erabilera inklusiboa gidan jasota dago Ibon Sarasolaren esanetan berdintasunaren aldeko kanpainak bultzatu behar direla gizartean, eta, horrekin batera, ez zaiela hiztegian konponbidea eman behar mendez mende metatu diren aztarna matxistei.
Hezkuntzari begira, emakumezkoei eta gizonezkoei trataera simetrikoa ematen ez zaiela kontuan hartuta, komunikazio ez-sexistara bidean trataera simetrikoa emateko gakoetan jarriko nuke azpimarra. Horretarako, funtsezko urratsa da asimetriak identifikatzea, eta, behin hori egin ondoren, deuseztatzea. Bide horretatik, aipatutako gidan irakurritako moduan, gogoeta egiteko galdera bat proposatuko nuke:
Egunerokoan nola izendatzen dituzu aktore, bertsolari, kirolari eta politikariak?
Hizkera ez-formalari erreparatuta konturatuko gara zer-nolako ohiturak ditugun, eta zer abiapuntutan gauden. Bide luzeagoa edo motzagoa izan aurretik, urrats irmoak eman behar ditugu, berdintasunaren aldeko gizartearen eraldaketan modu eraikitzailean eragin nahi badugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina